AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.
• Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.
• Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.
• Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko zabaldu dira, eta proposamenak 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.
• Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2020ko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.
Bekaren oinarriak eta informazio gehiago www.korrika.eus webgunean.
Konfinamendu garaian ere irakurketa atsegina nahi? Euskara ikaslea bazara edo ez bazara, AIZU! aldizkaria irakurtzera animatzen zaitugu. Apirileko alean elkarrizketa interesgarriak Felix Zubia medikuarekin eta Lian muralgilearekin.
Askotariko albisteak eta erreportajeak: Hizkuntza lankidetza; Landa eramuko zaporea hiriaren bihotzean; Iruña-Veleian, lurrak hitz egiten jarraitzen du; AZIAtik bizia!...; komikiak, denbora-pasak, kultur nobedadeak...
Hori eta gehiago, apirileko AIZU! aldizkarian. Den-dena sarean! Deskargatu alea HEMENDIK.
Eta gogoan izan, aldizkariaren azken 67 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue.
OHARRA:
Honako ikastaro hauek eskainiko ditugu, apiriletik aurrera, online: boga ikastaroak, itzulpegintza ikastaroa, eta azterketak prestatzeko ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2).
Informazioa eta izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ikastaroen ezaugarriak:
BOGA ikastaroak
Boga metodologia oinarri hartuta online ikastaroak.
Hiru hilabete (72 ordu, 222 €), sei hilabete (144 ordu, 444 euro)
Mintza-saioak aparte kontratatu behar dira (ordubete astero).
Solteak (43,75 € ordua) eta taldean (5 pertsona gutxienez; 8,75 euro ordua).
Hasierako unitate baten eredua hementxe.
Itzulpengintza ikastaroa. Apirilaren 20etik ekainaren 19ra.
30 orduko ikastaroa. 246 €. Programa hemen.
Azterketak prestatzeko 30 orduko ikastaroak.
30 orduko ikastaroak. A1etik C2 atarikora: 161 €
30 orduko ikastaroa, C2 201 €
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin zuen martxoaren 28rako.
Une honetan ezarritako larrialdi egoeraren ondorioz, ezinezkoa da bazkideon osasuna zaintzeko eskatzen diren segurtasun bermeak betetzea eta, ondorioz, 2020ko martxoaren 17an burututako Artezkaritza Kontseiluaren bileran OHIKO BATZAR NAGUSIA ATZERATZEA erabaki dugu.
Larrialdi egoera hau normaltzen denean, deituko dugu berriro.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia
Bilbon, 2020ko martxoren 17an
AEK-k aldekotasuna adieraziko dio Gure Eskuk, gainontzeko eragileekin batera, martxan jarri duen Hamaika Gara herri ekimenari.
Altxa. Sinatu. Erabaki.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt