Kalean da hilabete honetako AIZU! aldizkaria eta gure ikasleek egunotan doan jasoko dute euskaltegian. Harpidetza egin nahi duenak ere aukera ederra dauka. Bestela, kioskoan eskuratzea dago.
Azalean eta elkarrizketa nagusiaren protagonista Miren Basaras dugu, mikrobiologiako irakasle titularra EHUn. Joseba Larretxea 'Josevinsky' marrazkilariarekin ere mintzatu dira arin-arin atalean AIZU!ko lagunak.
Erreportajeak, lehiaketak, komikiak... albiste laburrak eta gehiago topatuko dituzu. Euskara ikaslea edo irakaslea bazara, baliagarria izango zaizu AIZU!. Izan ere, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenei begira idatzita dago.
On egin!!
Adizkinator aurkeztu da, euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa.
Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak ez ezik, hikako forma alokutiboak ere eskaintzen ditu. Erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkarrean.
Egilea Ander Herranz euskara irakaslea da eta Uribe Kostako AEKn egiten du lan. Tresna ikasleen beharrei erantzuteko sortu zuen 2020an, eta 2021ean argitaratu du. Anderrek adierazi duenez, "Helburua da bilatu nahi den aditzaren forma berehalakotasun handiz lortzea. Horretarako, adizki guzti-guztiak (hikako alokutiboak eta trinkoak barne) bildu dira eta bilaketa bidea erraztu da terminologia egokituz"
Deskargatu aplikazioa, doan, Google Play dendatik.
Larunbatean, urtarrilaren 23an, Bizipoza elkarteak "MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT" lanaren aurkezpen ekitaldia egin zuen.
Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantua, irudia eta hitzen bidez bildu dituzte lanean, 12 kantu eta 11 bideoklip dira. Eskuratu nahi?
AEK-k babesa eman nahi dio Bizipoza Elkarteari eta ekitaldian, Artezkaritza kide Aize Otañok hartu zuen parte.
Argazkia: Asier Arrieta (mila esker, Asier!)
2021eko urtarrilaren 26 · 26 de enero de 2021.
Berez, bai, irakasleak berak ematen dien dokumentuaren bidez egiataztuta. Euskaltegian galdetu, zalantzarik edukiz gero (Euskal Autonomia Erkidegoan)
Azken erabakien gaineko ohiko galderei ematen dieten azken eguneraketan, 70. galdera euskaltegien gainekoa da eta ikasleak euskaltegitara joan daitezkeela jaso dute.
"70. Joan naiteke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro, akademia edo euskaltegi batera? Nola justifikatuko dut?
Egoera hori berariaz jasota dago urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.cartikuluan, hau da, Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta ikastetxeetara joatea, hezkuntza-eskolak barne. Baliozkoa eta nahikoa den edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango da"
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
En realidad, sí, verificado mediante el documento que les facilita el propio profesorado. Pregunte en el euskaltegi si tiene alguna duda (En la Comunidad Autonoma Vasca)
En la última actualización que dan a las preguntas habituales, la pregunta 70 es sobre los euskaltegis y han recogido que los alumnos y alumnas pueden acudir a los euskaltegis.
"70. ¿Puedo ir a estudiar a un centro, academia o euskaltegi que no esté en el municipio de residencia? ¿Cómo voy a justificarlo?
Esta situación se recoge expresamente en el artículo 6.1.c. del Real Decreto 926/2020, de 25 de octubre, es decir, la asistencia a universidades, centros educativos y centros educativos, incluidas las escuelas educativas. Podrá acreditarse mediante cualquier documento válido y suficiente "
UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak, euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin (azentua, intonazioa, euskal doinua...) esperimentatzeko laborategia jarriko dute martxan. Saioak aurrez aurrekoak izango dira Oihaneder-en eta izena emateko epea dagoeneko irekita dago hemen; martxoaren 12ra arte. BETETA!!!
Egitaraua:
Laguntzaileak: AEK eta IKA euskaltegiak
Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei; alegia, Helduen Alfabetatze eta Euskalduntzearenpremia lehendabizikoz azaldu zienetik.
55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du egun ere Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela, inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu.
Gertaera hura gogoan, gaurko ohar hau baliatu gura dugu euskal jendarteari adierazteko —KORRIKArik egin ezin izango dugun urte honetan, eta Helduen Euskalduntze-Alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan— Korrikak amaitu behar zuen egun berean (martxoaren 28an), Euskal Herriko hainbat
tokitan* elkartzeko asmoa dugula; eta dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zeuen agendetan gorde dezazuen. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko ditugu.
Gora Euskal Herri euskalduna!
*ekitaldi xumeak izango dira, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak
Gure mintzapraktika taldeetan segurtasun neurri guztiak betetzen ditugu. Online aukera ere baduzu.
Parte hartzea dohainik da, eta gainera, hainbat abantaila daude: sariak, deskontuak...
Lander Garrori eta Kai Nakairi elkarrizketak; energia berriztagarriak Arabako herrietan; Behorlegin, autosufizientziaren bidean; Ondarroa zineman eta telebistan; AIZU! aldizkaria, 40 urte betetzear; podcasten ekoizpenari buruz berbetan...
Askotariko gaiak jorratu dituzte urtarrileko AIZU! aldizkarian.
Gozatu euskaraz irakurtzen!!
AEKren euskaltegietan salgai dago KORRIKAren katilua, 5 euroan.
Harrapatu aukera. Elkartasuna biderkatzen jarraituko dugu!!
Oharra: Katiluak online erosteko aukera urtarrilean irekiko dugu, baldin eta geratzen diren. Orain, euskaltegietan baino ez.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt