Dagoeneko abian da AEKren Praktikatu zerbitzuaren kanpaina, euskara ZUzara lelopean.Ikasturte honetan,euskaldunon komunitatea osatzeko norbanakoen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta bereziki, mintzapraktika programetako partehartzaileekjokatzen duten papera: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dugu, eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean euskara gara denok.
Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo... Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko.Ideia horixe islatu nahi izan dugu, hain zuzen ere, bideo honetan:
Datozen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak; ikasturte honetan,103 herritan: AgoitzetikMuskizera edo Tuteratik Zarautzera. Aurten, bestalde, egitasmo berriak abiatuko dira: mintzalaguna Lezon, berbalagun Artziniegan eta, lehen aldiz,gurasolagun programa Hernanin. Iparraldean, AEKk mintzalagun-taldeak abiatuko ditu Lapurdiko bortz herritan:Itsasun, Baionan, Kanbon, Uztaritzen eta Hendaian.
Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuanjarraitu egingo dugu euskarazko aisialdia sustatzen ekintza osagarrien bidez. Joanden ikasturtean, esaterako, 500aktibitate baino gehiago antolatu genituen: besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...
Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik/din, elkarri hika hitz egiteko talde berriekin. Familientzako gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek aukera izan dezaten euskaraz elkarrekin aritzeko. Azkenik, azaroan online-taldeak ere abiatukodira.
Parte-hartzea doakoada, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete.
Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da.Hori da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Parte-hartzea erraza da: izena eman besterikez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukerenberriemanetaondodatorkizuntaldeaeskainikodizu.Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere,bideohonetan:
Urrikolehenegunetanhasikodiraelkartzenberbalagunak,mintzakideaketa mintzalagunak.Guztira,ikasturteberrian95herritan:hasiGarraldatiketa LanestosarainoedoTuteratikZumaiaraino.Aurten,gainera,badaberritasunik: lehenbizikoz, mintzalagun taldeak antolatuko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urruña eta Ziburun.
Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez.Joanden ikasturtean, esaterako, 350 ekintza bainogehiago antolatu ziren, besteak beste tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...
Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hikahitzegitekotaldeberriensorrerasustatuta.FamilientzakoGurasolagun taldeetaneresegitukodutejolasak,txangoaketatailerrakegiten,heldueketa haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatukodira. Parte-hartzea doakoada, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.
Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak… hobeto ezagutu eta ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek:
Praktikatu zerbitzuaren eskutik, Martxan dugu berriro KIROLA eta NATURA programa. 2023ko udaberrian beste hiru txango antolatu ditugu ekimenari jarraipena emateko.
2023KO TXANGOAK
MAIATZAK 07 – TXARLAZO (Urduña)
MAIATZAK 21 – MEATEGIEN IBILBIDEA (Alonsotegi)
EKAINAK 21- ARTIKUTZAKO BASOA (Artikutza)
Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
AEKren Praktikatu zerbitzuak abian du 2022-2023 ikasturterako kanpaina, Praktikatu euskara gurekin leloa lagun. Hala, urriaren aurreneko egunetan hasiko dira martxan, Euskal Herriko leku askotan, berbalagun, mintzakide eta mintzalagun taldeak, lagun giroan elkartu eta euskaraz aurrez aurre jarduteko. Online saioak, berriz, azaroan hasiko dira. Dagoeneko dohain eman daiteke izena talde mota guztietarako, euskaltegietan, udal euskara zerbitzuetan zein Praktikaturen www.praktikatu.eus atarian.
Praktikatu hazten ari den egitasmoa da: gaur egun, Euskal Herriko 76 herritan antolatzen ditu mintzapraktika saioak, eta 300 ekintzatik gora burutzen dira urtean, tartean, mintzodromoak. Ikasturte honetan kopuru horiek handitu egingo dira, lehendik egiten direnez gain, hiru proiektu berri jarriko direlako martxan: Zangozan (Nafarroa), Igorren (Bizkaia) eta Pasaian (Gipuzkoa). Hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak, berriz, jarraipena izango du Durangaldean (Bizkaia), Arriben (Nafarroa) eta Urola Kostan (Gipuzkoa); eta elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera ere sustatuko da, besteak beste, Usurbilen eta Lea-Artibain. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek euskaraz batera aritzeko aukera izan dezaten.
Aurtengo udazkenean, gainera, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren atarian gauden honetan, Praktikaturen proiektuek esanahi berezia hartuko dute, mintzataldeak euskaraz bizitzeko aukera ematen duten arigune naturalak baitira, hau da, uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten guneak. Izan ere, ohiko taldeez gain, eta euskararen transmisioa sendotzeari begira, Praktikatu egitasmoak euskarazko harrema sare berriak sustatzen ditu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, barnetegi ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes taldeak antolatuta. Ondorioz, bereziki azpimarratzekoa da horietan guztietan parte hartzen duten mintzalagunen, mintzakideen, berbalagunen eta bidelagunen ahalegina eta euskararen transmisioari egiten dioten ekarpena.
Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzuak hainbat aukera eskaini nahi dizkizu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea
Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.
Hortaz, gure eskaintza erakargarria iruditzen bazaizu, jo euskaltegira, euskara-elkartera edo euskara-zerbitzura edota bete fitxa hau.
2021eko otsailaren 1ean abian jarri da Pirinioetako mintzakide egitasmoa. Datozen asteotan aurkezpen-bilerak egingo dira programaren xehetasunak emateko eta lehenengo mintzataldeak osatzeko. Ondokoak dira programaren sustatzaileak: Auritz, Artzibar, Erroibar, Luzaide, Orreaga eta Agoizko udalak; Aezkoako Batzarre Nagusia; eta Pirinioetako AEK euskaltegia.
Dagoeneko, izena emateko aukera zabalik dago udaletxe guztietan, AEKren euskaltegian eta praktikatu.eus webgunean (bete galdetegia).
Informazio gehiago nahi izatekotan, bidali whatsappa telefono honetara: 607 642 078
Mintzapraktika talde asko kafetegi eta tabernetan batu izan dira orain arte. Orain Euskal Herria osoan ostalaritza itxita egon arren, kide hauek bestelako aukerak izango dituzte, egoera honetan ere, euskaraz praktikatu eta bizitzeko: espazio publikoak desberdinetan elkartuko dira (plazak, parkeak...) edota eguraldia kaxkarra denean, bestelako gelak (kultur etxeak, aretoak, kiroldegiak, frontoiak...) erabiliko dira, segurtasun neurri guztiak (distantziak, musukoa...) bermatuta.
Beste dinamika batzuk ere sustatuko dira: Pasolagunak, esaterako. Ibiltzea gustuko duten eta euskaraz gehiagotan egin ahi duten lagunei zuzendutako taldeak, eta online ere bai.
Euskaraz praktikatzen eta bizitzen jarraituko dugu!!