2026 Euskara ikastaroak
Udan ere euskaraz eroso

Barnetegiak
Barnetegian, euskara nonahi entzungo duzu, euskaraz mintzatuko zara, herrikoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz biziko zara: eskolak jaso, txangoetara joan eta beste hainbat jarduera egingo dituzu. Hori guztia paraje zoragarrian eta udako giro paregabean. Horixe da barnetegia, euskara ikasteko lekurik onenetakoa.

Bi asteko barnetegiak
HEGO EUSKAL HERRIAN (ARANTZAN ETA FORUAN). A2*- B1- B2- C1 MAILAK
Ekainaren 29tik uztailaren 12ra. Arantzan.
Uztailaren 13tik 26ra
Uztailaren 27tik abuztuaren 9ra. Arantzan (*A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Abuztuaren 10etik 23ra. Arantzan
Abuztuaren 31etik irailaren 13ra. Foruan.
678 euro.
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 610,20 €.
(%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
IPAR EUSKAL HERRIAN (UREPELEN)*. A2.1-B1-B2-C1 MAILAK:
Uztailaren 13tik 24ra, Urepelen
Uztailaren 27tik agorrilaren 7ra, Urepelen
70 oren (9.00-18.00)
Kide prezioa : 715€
Zerga hartze tasa % 0 : 620€

Mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegiak (2 aste)
B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.
B2 MAILA eta C1 MAILA
Abuztuaren 10etik 23ra.
678 euro
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 610,20 €.
(%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
Arantzan (Nafarroa).

Xiberera barnetegia**
Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.
Uztailaren 27tik agorrilaren 1era, Mendikotan.
Kide prezioa : 380 €
Zerga hartze tasa % 0 : 330 €
DESKONTUAK UDAKO BARNETEGIETAN:
- AEK-ko ikasleei aurrematrikula egiteagatik: % 10. Beste deskontuekin ez metagarria. Familia barnetegietan, deskontua helduari eta haur bakar bati egingo zaie. OHARRA: aurrematrikularen epea maiatzen 4an bukatuko da (galdetu euskaltegian).
- Korrika laguntzaileak: aurrematrikuletan %10eko deskontua (aurrematrikula kanpainak irauten duen bitartean. Beste deskontuekin ez metagarria).
-
AEKren 120 ordutik gorako ikastaroetako AEK-ko ikasleei: % 5. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
2 barnetegi egiteagatik: % 10. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
3 barnetegi egiteagatik: % 15. Beste deskontuekin ez metagarria. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
Familia-barnetegira 3 seme-alabarekin joateagatik: % 10. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Deskontua seme-alaben matrikulan aplikatuko da.
FAMILIA BARNETEGIAK
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.
MAILAK B1, B2, C1
Uztailaren 20tik 31ra, Adunan (Gipuzkoan)
Abuztuaren 3tik 14ra, Adunan
Helduak: 644 euro
Haurrak (4-12 urte bitartekoak eta D ereduan matrikulatutakoak): 480 euro
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 579,70 (helduak) eta 432 (umeak) €.
%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
Jarri gurekin harremanetan
Izen-emateak eta informazioa:
607 673 541 · 673 200 100 udabarnetegiak@aek.eus
Online ikastaroak
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor-lekutik aritu nahi duzuenontzat, zuek aukeraturiko leku eta orduetan ikasteko. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena eskainiko dizkizuegu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea ere.
B1-B2-C1-C2KO AZTERKETAK PRESTATZEKO ONLINE IKASTAROAK
B1-B2-C1 mailak: 75 ordu uztailaren 6tik irailaren 25era.432 €.
C1 (16-18 urte): 432 € 45 €
C2 maila: 25 ordu, irailaren 1etik 30era. 257 €


BIZKAIA
Barakaldo
Busturialdea (Gernika, Bermeo)
Bilbo
Durangaldea (Durango, Zornotza, Elorrio)
Enkarterri (Zalla)
Ermua
Hego Uribe (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga)
Lea Artibai (Ondarroa, Lekeitio)
Meatzaldea (Abanto, Ortuella, Trapagaran, Muskiz)
Portugalete
Santurtzi
Sestao
Txorierri (Derio)
Uribe Butroe (Mungia)
Uribe Kosta (Getxo, Leioa, Plentzia, Gorliz)
GIPUZKOA
Donostia
Eibar
Oarsoaldea (Orereta, Oiartzun, Lezo, Pasaia Antxo)
NAFARROA
Harremanetarako
Galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian!
946 464 000 · 673 200 100100946 464 000 · 673 200 100
Ibiltariak
Helburu dugu Euskal Herria bizikletaz zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta bizikletaz ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak duzu hau!
Egun bakoitzean, batez beste, 50 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
• Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du.
• Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko
hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak…).
• Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.
Uztailaren 19tik abuztuaren 1era
Orduña - Otxandio – Maeztu – Lizarra – Sartaguda – Zarrakaztelu – Irunberri – Garralda – Baigorri - Arantza – Leitza – Aralarko San Migel – Mendigutxi - Forua
Prezioa: 800 euro (bi aste).
Aste bat egiteko aukera dago: lehenengo astea -uztailaren 19tik 25era- edo bigarrena -uztailaren 26tik abuztuaren 1era-, 452 euro.
Harremanetarako
ibiltaria@aek.eus
747 45 67 53




