BEKAK - DIRULAGUNTZAK

AEKn, azpimarratu nahi dugu Euskal Herri osoan erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, administrazio nagusiek..) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteko; hori dela eta, geure euskaltegietan, dirulaguntzak izapidetzeko informazioa jasoko duzue.

Adi: aintzat hartu behar da dirulaguntza baten tramitazioa onuradunari dagokiola; eta, beraz, norberaren ardura dela urrats guztiak zuzen eta garaiz egitea.

Zein
dirulaguntza daude euskara ikasteko?

Eusko Jaurlaritzak (HABE) nahiz Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eskaintzen dituzte urtero; era berean, Arabako Foru Aldundiak ere laguntza-bonoen egitasmoa dauka.

Bestalde, tokian tokiko erakunde askotan ere laguntzak aurki daitezke: mankomunitate nahiz udaletan.

Azkenik, bestelako aukerak ere gogora ekarri nahi ditugu; esaterako:

- Langabeentzako doako euskara-eskolak, Lanbideren bidez.

- Administrazioen hainbat sailetako hitzarmenak.

- Enpresa ugarik euren langileei ematen dizkieten laguntzak.

- ENPRESAK hobaria jasotzeko aukera, FUNDAEren bitartez.

Informazio gehiago behar baduzu, galdetu zure irakasleari edo bete galdetegia (orrialdearen bukaeran)!
Image

A1 maila: dirulaguntza lerro berria

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, A1 maila prestatzeko

Image
Image

Adi, 16-18 urteko gazte!

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, 16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerroa, C1 maila prestatzeko.

Eusko Jaurlaritza (HABE)

Dirulaguntza horiek eskuratu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

- Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatuta egon izana 2023ko uztailaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarteko epealdian.

- Ikasleak berak ordaindu izana euskaltegiari/zentroari ikasketa horiei dagozkien matrikulak.

- Euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan HABEren mailaren bat gainditu izana, edo HABEren egiaztatze-deialdietan egiaztatu izana, edo gainditutako maila zein egiaztagiri horien baliokidea den titulua edo ziurtagiria lortu izana.

- Ikasleak gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu edo/eta 30 ordu udako ikastaroetan.

- Ikasleak honako bertaratze hau izan beharko du matrikulatuta egon den ikastaroan:

a) Aurrez aurreko ikastaroak: emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu.

b) Autoikaskuntza: ordu teorikoen % 75 betetzeaz gain, mintza-saioetan izandako asistentzia-orduekin gutxienez matrikulatu deneko ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi beharko du.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin gainditu edo egiaztatutako maila bakoitzeko:

– HABEren A1 maila: 600 euro.
– HABEren A2 maila: 800 euro.
– HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
– HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1993an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992an edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
– HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.

Eskaerak egiteko epeak:

– Lehen txanda: 2024ko ekainaren 3an irekiko da, eta abuztuaren 6an amaituko da.

– Bigarren txanda: 2024ko irailaren 5en irekiko da, eta azaroaren 4an amaituko da.

Oharra: HABEren dirulaguntzak jasotzeko, EAEn erroldatuta egon behar da.

Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiak 135 eta 330 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero; 18tik gorako arabarren euskalduntzea bultzatzeko deialdia zabaldu da lurraldean, A1, A2, B1 eta B2 mailetan hurrengo ikasturtean matrikulatuz gero.

Matrikulazio-prezioan doiketa izango du:

- 135 eurokoa, baldin eta 248tik 400 ordu bitarteko modulua egiten badu;

- 180 eurokoa, 401 eta 600 ordu bitartean; eta

- 330 eurokoa, ikastaroa 601 ordutik gorakoa bada.

- Autoikaskuntzan ere dirulaguntza dago, 190 orduko edo goragoko moduluetan: 135 €.

Irailaren amaieran amaitu ohi da eskaerak egiteko epea.

Nafarroako Gobernua

24-25 ikasturterako Euskarabidearen dirulaguntza-deialdia

Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta badaude deialdia argitaratzen den egunean.

Ikastaro motak: estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, autoikaskuntza tutorizatua eta berariazko ikastaroak.

Dirulaguntza horiek bi modalitatetan banatuko dira, ikastaroaren hasiera eta bukaera kontuan hartuta:

  • A modalitatea: laguntzak emanen dira 2024ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 25era bitarte hasten diren ikastaroetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2024ko irailaren 30ean.
  • B modalitatea: laguntzak emanen dira 2024ko abuztuaren 26tik abenduaren 2ra bitarte hasten diren ikastaroetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2025eko ekainaren 30ean.

Ikasleen konpromisoa: ikastaroaren % 80ko bertaratzea eduki behar da, gutxienez.

Hauek dira emanen diren dirulaguntzen kopuruak:

– Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta udako ikastaroak:

40 ordutik 79 ordura bitarte, 90 eurora arte.
80 ordutik 200 ordura bitarte, 180 eurora arte.
201 ordutik 270 ordura bitarte, 280 eurora arte.
271 ordutik 400 ordura bitarte, 380 eurora arte.

– Autoikaskuntzako ikastaroak:

100 ordutik 189 ordura bitarte, 180 eurora arte.
190 ordutik 250 ordura bitarte, 280 eurora arte.

– Ikastaro berariazkoak:

40 ordutik 100 ordura bitarte, 180 eurora arte.
101 ordutik 200 ordura bitarte, 280 eurora arte.
201 ordutik 400 ordura bitarte, 380 eurora arte.

Udalak

Hainbat udalek dirulaguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Eskuratu informazioa hurbilen duzun euskaltegian

Hegoaldeko hiriburuetako dirulaguntzak:

Bilbo

Bilbon erroldatuta bazaude: Bilboko Udalak gurasoentzat, begiraleentzat eta deialdian zehaztutako diru-sarrera berdinak edo txikiagoak eskuratu dituztenentzat eskaintzen ditu dirulaguntzak.

Info: www.bilbao.eus (Egoera pertsonala>Diru-laguntza bila nabil>Ikastetxeentzako sariak).

Errigora bekak

Errigorako kanpainatik jasotako ekarpenaren zati handi bat, Ager eremuan*, oraindik ere tokiko entitateengatik diskriminatuak diren herritarrak diruz laguntzeko erabiltzen da, haien ikasprozesuaren karga ekonomikoa ahalik eta gehien arindu asmoz.

Ager eremuan udalen dirulaguntza ez duten herritar horiei begirakoa da, beti ere Euskarabidearen (Nafarroako Gobernua) diru-laguntza eskuratu duten ikasleei, baita beti ikas-prozesuan %80ko asistentzia bermatzen duten horiei ere.

*Ager eremua delakoa: Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafallaldea eta Erribera

Jarri gurekin harremanetan

946 464 000 · 673 200 100
aek@aek.eus

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.