AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan.
Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.
Euskaraz praktikatu eta bizi!!
Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Ikasturtean zehar eskainiak diren kurtsoen segitzeko astirik ez duzu?
Pentsatu duzu kanpo-ikastaldi bat egitea ? Aste batez egunero 7 oren kurtso segitzeko parada duzu eskola-oporretan eskaintzen ditugun ikastaldietan. Giro euskalduna, kurtsoak eta animazioak, eta bazkaria ikaskideekin partekatuz goxoki !
Hurrengo kanpo-ikastaldia Baionan izanen da, martxoaren 2tik 6ra. Prezioa : 220€ + 22€ AEK-ko kide egiteko.
Zatoz gurekin tar-tar-tar mintzatzera !
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo dugu. Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.
Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe, Maisha MC musikaria, ere elkarrizketatu dute.
Erreportaje hauek jorratu dituzte: Garoña, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...
Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.
Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian.
Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea... AEK-k ere baditu bere asmoak 2020rako, berriak ez badira ere: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.
Horiek betetzeko euskara eskolak (2 orduko eskolak, ikastaro trinkoak, on-line eta autoikaskuntza ikastaroak, barnetegiak) eskainiko dizkiegu urte berri honetan euskara ikasteko asmoa dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei...
2020an euskara ikasi, hobetu edota praktikatu nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian edota 673 200 100 · 946 464 000 telefono zenbakietan.
Euskara eskolak ez ezik, AEK-k bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: mintzapraktika egitasmoak; enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak; itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua...
2020an ere, ikasi euskara praktikoa AEKn!
Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea. Gipuzkoan hainbat herritan horretan dihardugu, eta kasu honetan, Astigarragara jo dugu hango esperientziaren berri izatera. Iker Goñi euskara irakasle eta mintzalagunaren dinamizatzailearekin aritu gara solasean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.
Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt