Ongi etorri AEKra!
Jakingo duzunez, AEK Euskal Herri osoan aritzen den erakundea da, duela hamarkada batzuk jaio zen, eta bere xedea da Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta, era berean, herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.
Gure lan-esparru nagusiak hauexek dira: helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko egitasmoak. 600 kide profesional eta prestu inguru gaude, herritarrei, euskararen abenturan, laguntzeko.
Une honetan, irakasle lan-poltsa osatzen ari gara. Beraz, gurean lanean hasteko asmoa baduzu, bete ezazu beheko formularioa edo adi egon iragarki-taulari.
Euskararen berreskurapenean zure ekarpena egiteko aukera ezin hobean zaude. Ekiozu!
AEKn, irakasle lan-poltsa osatu nahi dugu, ikasturteko beharrei erantzuteko. Gurean lan egin nahi baduzu...
BETE GALDETEGIA
IRAGARKI TAULA
Udaberri aldean, AEKn euskara izateko irakasle ikastaroa antolatuko da; laster, informazioa argitaratuko dugu.
Informazio gehiago behar izanez gero: aek@aek.eus // 673 200 100
Irakasle-lanpoltsan egoteko bete GALDETEGI HAU