AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, maiatzaren 3a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.
Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere, bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.
Barnetegietako datak:
Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!
Informazio gehiago AEKren euskaltegietan ·673 200 100 / 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2020/2021 ikasturtean, AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).
Ikasturte honetan, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu. Hiri-barnetegiak izango dira Iruñean. Hona hemen datak:
B2 eta C1 mailak: 2021eko maiatzak 15-16. B2 eta C1 ahozko azterketa lantzeko hiri barnetegia Iruñean. 80 euro (larunbateko bazkaria barne)
A2 eta B1 mailak: 2021eko maiatzak 29-30. A2.2. mailatik gorako hiri-barnetegia Iruñean (A2.2, B1, B2, C1). 80 euro (larunbateko bazkaria barne)
Informazioa eta izen-ematea: Iruñerriko AEK euskaltegietan · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. · 948 27 41 60
Asteburuko barnetegiak, euskaltegian praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.
Euskara ikastaro berriak eskainiko ditu Iparraldeko AEK-k. Informazioa eta izen-emateak: 05 59 25 76 09 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
-Maulen. Maila guztiak. Apirilaren 12tik 16ra.
-Biarritzen. Maila guztiak. Apirilaren 19tik 23ra.
-Donibane Garazin. Maila guztiak. Apirilaren 19tik 23ra.
-Baionan. B1 prestaketa. Apirilaren 19tik 23ra.
Euskara ikasteko garaia hemen dugu berriz, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, buru-belarri ekin genion ikasturte berriari, aurten ere herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten. Orain, abian jarriko dugu ikasturtearen bigarren matrikula-aldia, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta prebentzio-neurriak oro hartuta.
Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroetan zein autoikaskuntzan, izena emateko sasoia dugu urritik aurrera jardunean dabiltzan taldeetan, baldin eta aukera badago (leku bakoitzeko eskaintza zehatza jasotzeko, gerturatu hurbilen duzuen euskaltegira); beste alde batetik, hainbat tokitan ikastaro berriak (maila guztietan) eskainiko dira urtarrilean nahiz otsailean hasteko. Euskaltegi hauek, esaterako, jadanik iragarri dituzte ikastaro berriak: Durango, Hernani, Iruñerria, Bilbo, Getxo...; dena den, onenada gertueneko euskaltegian galdetzea.Bestalde, online-ikastaroen txanda berria ere prest dago, eta, edukiera mugatu badugu ere, Foruko barnetegia ere zabalik duzue urte osoan.
Zer jakin nahi duzu euskararen ikasprozesuari buruz?Zein da zure zalantza?
Jakin badakigu ez-ohiko egoera honetan, euskaltegi guztietan, ez dugula artatzerik euskara ikasteko prest dagoen jende guztia; baina, era berean, sasoi honetan izena eman zein ez, guk handitu nahi dugu herritarrekiko komunikazioa. Hori dela eta, matrikulazio-kanpainaren osagarri gisa, ekimen bat berriro jarriko dugu martxan: herritarren galderak jaso, zuzeneko argibideak eta gomendioak eman, eta abar. Horri begira, euskara ikasteari buruzko atala prest dugu webgune honetan, helbide honetan, zehazki: https://aek.eus/eu/euskaraikasinahidut
Aurreko guztiaz gain, eta amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak...) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteagatik. Dirulaguntzen gaineko informazio hori (ikastaroen, hizkuntza-agirien eta abarren gainekoa) webgune honetan eta euskaltegietan aurkituko duzue, berariaz prestatuta.
Negu eta udaberriko ikastaldiak prest daude Iparraldeko AEK-ko euskaltegietan! Euskara ikastaroak Baionan, Donibane Garazin, Biarritzen... Animatu eta eman izena!
Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatzen ditu lurralde guzian euskara ikasi edo hobetu nahi duen jendeari, manera intentsibo batez euskara ikasteko aukera emateko. Ikastaldia molde ona da hizkuntzarekilan lehen harreman bat ukateko, bainan baita ere ulermena eta mintzamena garatzeko ingurumen euskaldun batean murgilduz.
Otsail eta apirileko oporretan barnetegirik gabeko ikastaldiak proposatzen dizkizugu: 35 oren kurtso talde ttipietan eta mailaka, hasiera maila barne (mailaketa izen ematean).
Bazkaria eta animazioak maila guziak nahasirik eginen dira, honela murgilduz mintzamena eta ulermena hobetzeko.
Hurrengo ikastaroa Baionan izango da:
Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 05 59 25 76 09 // hemen
Udazkeneko jaia egingo dute asteazkenean (abenduak 2) Bilboko AEK-ko ikasleek eta irakasleek. Aforoa eta segurtasun neurri guztiak beteta, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gunean elkartuko dira. Goizean, Imanol Ituño magoaren bi emanaldi egongo dira eta arratsaldean, Bea Egizabalen umore-bakarrizketaren beste bi.
Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!
... eta gozatuz ikasi!
Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-k neguko irakurle kanpaina jarri du abian eta gure euskaltegietako ikasleek hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango dute.
Baina hau ez da AEK-ko ikaslea izateak daukan abantaila bakarra: AIZU! aldizkaria jasotzen dute hilero doan gure ikasleek, deskontuak izaten dituzte udako barnetegietan...
Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
Ikusi katalogoa hemen
Oharra: eskaintza AEK-ko ikasleentzat da soilik
... esta eskerrik asko euskara ikasteko/lantzeko hautua egin izanagatik!!
Gure euskaltegietan aurrez aurreko eskolak hasi dira. Unean-uneko segurtasun neurrietara egokitu gara, zeuek euskara lasai eta goxo ikas dezazuen. Oraindik izena eman ez baduzu, eta euskara ikasteko asmoa baduzu, jarri harremanetan gurekin, hainbat eskoletan oraindik lekuak daude-eta. Jarri harremanetan gurekin: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
Aurrez aurreko eskolak ez ezik -ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak- hainbat modu daude euskara ikasteko AEKn:
Online-ikastaroak, eredu konbinatua (lehendabiziko biak uztartuta), Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban...
Gainera, eskaintza xedeen arabera egokitzen dugu: kolektibo zehatzei begirakoak.
Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, aurrera segituko dugu, herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten ikasturte honetan. Gainera, izena ematen dutenek irakasleen laguntza izango dute, gertu-gertutik.
Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt