25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula
Print Friendly, PDF & Email
14
Aza

24. KORRIKAk euskara garela erakutsiko du Atharratzetik Bilbora

Euskararen herria denentzat aterpe ireki eta zabala da

AEKk antolatuta, Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. KORRIKAk martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. Laguntzaile kanpaina ere abian jarri da ―hau da, Korrikari babesa adierazteko ekimena―, eta Korrikaren doako aplikazioa, berriturik, eskuragarri dago gaurtik aurrera.

KORRIKAren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur goizean AEKk, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. AEKko kideekin batera, Korrikaren bidelagunak eta Gasteizko euskalgintzaren lagin bat ere bildu dira ekitaldira; ondoren, argazki jendetsua atera dute, euskara herritar guzti-guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela adierazteko.

Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko mezu sekretua irakurtzeaz gain, egun osoko jai-egitarauaz gozatzeko parada izango da.

Ane Pedruzok eta Jon Basagurenek gidatu dute aurkezpen-ekitaldia, non AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain Grado eta Lurdes Etxezarreta Artabe igo diren oholtzara.

Begiristainek, lehenik, azpimarratu du KORRIKAren 24. edizioak erakusten duela euskara herritar guzti-guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela: “Berdin da zer jatorri, zein azal-kolore, euskararen inguruko nolako ezagutza... Garrantzitsuena da guztiontzako lekua dagoela, eta bertan, euskararen baitan, guztion artean eraikita, azkenean aurkituko dugula gizarte-zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabala, gure herrian, euskararen herrian, mundu oso bat sartzen baita”.

Etxezarretak, bere aldetik, hiru mezu helarazi dizkio jendarteari. Batetik, Begiristainen hitzen ildotik, euskara ardatz duen komunitatean eroso eta aske bizitzeko nahia: “Euskal Herri euskalduna, feminista, antiarrazista eta goxoa izango delako gurea”. Bigarrenik, presa: “Helburu dugun Euskal Herria lortzeko, ezin dugu ezer geroko utzi; orain da unea”; eta zera gehitu du: “Larrialdi linguistiko bete-betean gaude, eta ziklo berri bat abiatu behar dugu, inguruari eta gaur egungo aldaketei so eginda”. Hirugarren mezua instituzioei helarazi die. Euskararen ekosistema babestu eta indartzeko, “hizkuntza-politika ausarta eta sendoaren beharra” aipatu du.

Euskara gara
Ondoren, Korrikaren mezua azaltzeko, Korrika arduradun Ane Elordi Alburquerquek hartu du hitza.

Euskara gara leloak jendartea du helburu: “Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”. Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu du: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza...”.

Errigorari gorazarrea
24. KORRIKAk Errigora omendu nahi du; Korrikak aitortza egin gura dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari egiten ari den ahaleginarengatik, eta babesa ere adierazi nahi dio aurrera jarrai dezan bultzatzeko. Elordik adierazi legez, “Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremuetan, euskalduntzean egiten duen esfortzua aintzatzeko era da, baita etorkizunerakoan hauspoa emateko ere”.

Era berean, Elordi esker onez agertu da Korrika Laguntzaile eta Korrika egiten laguntzen duten guztien aldera, baita Gasteizko euskalgintzatik bertaratu diren kide eta euskaltzaleen aldera ere: “Guztioi esker, EUSKARA GARA”.

Aurkezpenari amaiera emateko, arduradun nagusiak lekukoa altxatu du, eta AEKren Nazio Kontseiluko kideekin batera (Maialen Begiristain, Lurdes Etxezarreta, Bixente Claverie, Xabi Gartzia eta Aize Otaño), Korrikaren deiadarra aditzera animatu du jendartea. Izan ere, aurkezpen honekin batera piztu da Korrikaren garra, eta, euskararen aldeko lasterketa martxoan izan arren, bitartean hamaika hitzordu egongo dira, Korrika Kulturala kasu. Hala, Kaka antzezlana —Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Bekaren irabazlea— izango da ikuskizun nagusia. Hilaren 19an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean; ondoren, hainbat herritan ikusteko aukera izango da.

Eraman Korrika poltsikoan
Korrika doako aplikazio berritua ere gaurtik aurrera egongo da eskuragarri, Android eta IOS sistema operatiboentzat.

Korrika dendak, zabalik
Hiriburuetako Korrika dendak eta online-denda gaurtik aurrera egongo dira irekita. Bertan izango dira salgai arropa, bizkarrekoa eta bestelako osagarriak.

Ekitaldia bukatutakoan, familia-argazkia atera dute Gasteizko euskalgintzaren lagin batek* eta AEKko kideek. 

Gasteizko euskalgintza (23.Korrikan parte hartu zuten eragile batzuen ordezkariak): Alea, Artepan, Mendia Optika, Gasteiz Kantuz, Geu Elkartea, Hala Bedi Irratia, Jimmy Jazz aretoa, Armentia ikastola...  

Print Friendly, PDF & Email
23
Urr

Errigoraren kanpaina berria, abian!

Martxan da Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroako produktuekin osatutako saskiak eskatuz Ager zonaldeko euskalgintzari bultzada ematen diona.

Nafarroa erdi eta hegoaldean gurekin batera ari dira lanean Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia euskarari bultzada emateko. Ezinbestekoak guztiak euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako lan eginez.
Lanean jarrai dezagun, ezinbestekoak zarete gainontzeko lurraldeetako euskalzaleak. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria errigora.eus atarian azaroaren 13a baino lehen!

Print Friendly, PDF & Email
10
Urr

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko ditu Kontseiluak euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian

Euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela adierazi eta urtebete geroago, Euskalgintzaren Kontseiluak bere diagnostikoa berretsi eta, eskuhartze sendorik egin ezean, euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazi du. Hala ere, larritzeko osagai guztiak izan arren, itxaropen mezu bat zabaltzeko prentsaurrekoa egin du Kontseiluak, eta euskaltzaleei dei egin die indarrak batzeko eta euskararen etorkizunari norabide berria emateko.

Euskaltzaleon garaia dela aldarrikatzeko, abenduaren 27an Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatzeko deia egin du, milaka pertsona batuko dituen ekitaldi erraldoian. 17:00etan hasiko da Miribillako kirolgunean, eta sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri www.pizkundea.eus webgunean

AEKk ere agerraldian parte hartu izan du, euskalgintzako hamaika ordezkari eta norbanako euskaltzalerekin batera.

Adierazpena eta informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email
25
Ira

“Batuz Aldatu” itunaren sinatzaileen batzarrean hartu du parte AEKk

Miramongo teknologia parkean elkartu dira gaur, irailak 26, “Batuz Aldatu” itunaren sinatzaileak, Euskararen biziberritzeko itun soziopolitiko berri baten edukiak zehazteko lanean diharduen lan-taldea.

Euskalgintzaren Kontseiluak dinamizatua, Batuz Aldatu adostasun sozialaren talde eragileak urtebeteko elkarrizketa prozesuaren ondoren garatu duen proposamena aurkeztuko du: itun soziopolitiko berrirako eskaintza. Bi izan dira dinamikaren norabide nagusiak hasieratik; ezagutzaren unibertsalizazioa alde batetik, eta euskara «normal eta eroso» erabiltzeko baldintzak jartzea bestetik. Oraingoan, itun soziopolitiko berriaren oinarriak zehaztu dira, eta horietan oinarrituko dira etorkizun hurbileko elkarrizketak.

Batzarrean AEKren hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste: Aize Otaño Lizarralde, Maialen Begiristain Grado eta Xabi Gartzia Castell (AEKren Nazio Kontseilutik), Ane Elordi Alburquerque (Korrika), Olaia Murua Zuazubiskar (Gipuzkoako koordinatzailea), Sebastien Castet (Azkaingo AEK Gau Eskolako kidea) eta Eider Gogorza Ulacia eta Aitziber Akerreta Hernandez (Donostiako AEKko kideak). Halaber, Xabi Gartzia Nafarroako artezkariak hartu du hitza Batzarrean, sinatzaileen talde eragileko kide den AEKren izenean.

Dagoeneko, Euskal Herriko hainbat arlotako 113 eragilek egin dute bat Batuz Aldatu prozesuarekin. Talde eragileko kideak hauek dira: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athletic Club Fundazioa, Bizipoza Bilgunea, Euskal Kontsumitzaileen Alkartea, Euskaltzaleen Topagunea (Taupa Mugimendua), Eusko Ikaskuntza, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Gipuzkoako Erizainen Elkargoa, Mondragon Korporazioa eta Nafar Ateneoa.

Egin klik hemen “Batuz Aldatu” itun soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua deskargatzeko. 

Konpromisoak eta atxikimendu berriak
Itunari atxikimendua eman nahi dioten eragileek www.kontseilua.eushelbidean sinatu ahal izango dute dokumentua, euskararen aldeko konpromisoak hartuz. Hemen: kontseilua.eus/batuzaldatu

batuz aldatu

Print Friendly, PDF & Email

Euskara ZU zara! Gurekin euskara praktikatu nahi?

EUSKARA ZU ZARA KANPAINARI JARRAIPENA EMANGO DIO AEKREN PRAKTIKATU ZERBITZUAK IKASTURTE BERRIAN. Euskaldunon komunitatea indartzea helburu, eskaintza zabala dakarte AEKren mintzapraktika-programek, euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan.

Koldo Mattin Agirregomezkorta Uranga Praktikatu Zerbitzuko kideak azaldu du kanpaina zertan den: “Norbanakoek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, mintzapraktika-programetako parte-hartzaileen zeregina: egunero hizkuntzan trebatzen garen, praktikatzen dugun eta euskaraz bizi garen guztiok euskaldunon sarea osatzen dugu; eta horren aldeko jarrera aktiboa dugunean, euskara gara denok. Horregatik, mintzapraktika-programetan ez dago ez zahar ez berri, ez hango ez hemengo... Taldeetan guztiok euskaraz gustura eta lasai arituz, euskaldunon “familia” indartzen eta zabaltzen dugu”. Ideia horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.

Proiektuak: Udako taldeetako kideek elkar agurtu, eta datozen egunotan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak euskararen herrialde luze eta zabaleko 104 herritan. Aurten, egitasmo berriak ere abiatuko dira: Mintzalagun Oiartzunen eta, Iparraldean, mintzalagun-taldeak herri gehiagotan sortzeko lanean jarraituko du AEKk.

Ekintzak: Taldeak ez ezik, ekintzak ere antolatzen dituzte egitasmoetako dinamizatzaileek euskarazko aisialdia sustatzeko, hala nola Lautadako Solasaldi musikatuak, udazkeneko asteburu-pasak familian Tertangan (Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik) eta Hika-topaketak Markina-Xemeinen (ZirHika elkartearekin elkarlanean), hasi berri den ikasturteko hainbat aipatzearren. Joan den ikasturtean, 500 jarduera baino gehiago egin zituzten: tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, Zilegi Asteak... Aurten ere, hamaika aukera izango dute euskaraz bizi nahi dutenek.

Eskaintza zabala: Agirregomezkortaren esanetan, “erraz-erraza da, gainera, aukerak gero eta ugariagoak baitira: ikasturteko mintza-taldeak, xede-taldeak, online taldeak, udakoak...”. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak zein sariak eskura ditzakete. Horrez gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik/din, partaideek hika hitz egiteko talde berriak eginda. Familiek Gurasolaguneko taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Mendilagunek ere ibilbideak egingo dituzte euskaraz egin bitartean. Antzera ariko dira kakorratz-taldekoak, Irakurzale klubekoak, eskaladakoak, dantza errazen taldekoak... Eta azkenik, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira.

Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus

Jarraitu Praktikaturi!
Bloga:
https://www.praktikatu.eus/
Facebook
x.com/praktikatu
Instagram

Print Friendly, PDF & Email
12
Ira

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Hurrengo euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa urriaren 27tik abenduaren 18ra izango da (100 ordu), konbinatua: online-jarduerak nahiz bost talde-saioak*. Horiek Hegoaldeko hiriburuetan izango dira, data hauetan:

- urriak 30/31
- Azaroak, 6/7; 13/14; 20/21
- Abenduak 4/5
*Norberak aukeratuko du hobekien datorkion tokia, baita eguna ere, hitzordu bakoitzean, osteguna ala ostirala hautatu behar duelako. Mezua bidaliko zaizue, matrikula egin ondoren. Leku bakoitzean,  taldea ateratzeko 7 pertsona behar direla gutxienez. (taldea osatu ezean, online eskaintzeko aukera aztertuko da)

Prezioa: 701 euro

Informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Matrikulazio epea: urriaren 17, edo lekua bete arte.

Oharra: AEKn, irakaskuntzan lan egiteko, gradu-ikasketak eta euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa izatea beharrezkoa da.

ADI! 2026ko urtarriletik aurrera, ikastaro gehiago egongo dira, eta aurrerago iragarriko dira.

Print Friendly, PDF & Email
11
Ira

(NAFARROA) Ikasturte berrirako laguntzak: % 60 gehiago euskara ikasten dutenentzat

Ikasturte berrirako laguntzak: % 60 gehiago euskara ikasten dutenentzat

Lehentasuna emango zaie euskara ikasten hasten diren ikasleei (A1 maila egiten dutenei), laguntzak % 100erainokoak izan daitezke

Gainerako mailetan, 475 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dira aurrez aurreko ikastaroetarako eta autoikaskuntzako ikastaroetarako. Dirulaguntza horiek bateragarriak izango dira toki-erakundeek ematen dituzten laguntzekin.

Baldintzak: matrikularen ordainagiria eta % 80ren bertaratzea.

Laguntza bi epetan ordainduko da: lehena abenduan eta bigarrena ikasturtea amaitzean.

Euskara ikasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonak, Nafarroan bizi direnak deialdia argitaratzen den unean. Eskaerak aurkezteko epea: 2025/09/01 – 2025/10/31

Informazio gehiago

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

Print Friendly, PDF & Email
10
Ira

A1 eta A2 mailak: HABEren dirulaguntza-lerroak

ADI! Abian dira Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-lerroak euskara ikasten hasiko diren pertsonentzat (A1 eta A2 mailak).

Maila horietako ikasleek ikastaroaren ordu kopurua x 0,60 ordainduko dute. Adibide gisa, hemen duzue matrikularen simulazio bat: A1 mailan 240 orduko ikastaro batek 540 euro balio baditu orain, laguntza berriari esker, 144 euro baino ez da ordaindu beharko.

Ezaugarri nagusiak:

- Ikasle bakoitzari maila bakoitzeko ikastaro bakarra ordainduko zaio. Hau da, maila bakoitzari (A1 behin, A1A1 behin eta A2A1 behin) dagokion dirulaguntza behin bakarrik eskatu ahal izango du, nahiz eta ez iritsi ordu mugara.
* Iraupen luzeko ikastaroetan, alegia, bi azpimaila edo gehiago egiten diren ikastaroetan, dirulaguntza bat baino gehiago eskatu ahal izango dute. 

- Ordu muga: A1 mailako ikasleek 200 orduri dagokion dirulaguntza jasokodute, gehienez. A2 mailako ikasleek 330 orduri dagokion dirulaguntza jasoko dute, gehienez; baina bi azpimailatan banatuta: A1A1 hasiera maila dutenek 165 ordu eta A2A1 hasiera maila dutenek beste 165 ordu.

- Autoikaskuntzako eta e-uskaltegiko ikasleek diru-muga ere izango dute:
▪ A1: gehienez 455 € jasoko dituzte.
▪ A2: gehienez 750 € jasoko dituzte

BALDINTZAK:
- Abiapuntu-mailak:
A1: A0A0 edo A1A0
A2: A1A1 edo A2A12.

- Edozein mailatan, gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean (entzumena, irakurmena, idazmena, mintzamena) aurrera egitea eta asistentzia % 75ekoa izatea. Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.
- Ezin izango dute parte hartu deialdi honetan 2024-2025ean A2A2 azpimaila lortu dutenek, ezta matrikula egiteko unean A1 edo A2 egiaztatu dutenek (titulua dutenek) ere.
- Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatu. Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatuzutenek.

Informazio gehiago HABEren webgunean, HEMEN.

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

Print Friendly, PDF & Email
10
Ira

AEK, anfitrioia HABEren matrikulazio-kanpainako aurkezpen nagusian

AEK anfitrioi izan da 2025-2026 ikasturterako HABEren matrikulazio-kanpainaren aurkezpen nagusian gaur, irailak 10, Donostiako Antiguako AEK euskaltegian egindako agerraldian.

Amaia Irastorza Ezkurdiak, Donostiako AEKko zuzendariak, hitz egin du gure kooperatibaren izenean; “Euskara eroso ikasi eta bizi” gure kanpainari hainbat keinu egiteaz gain, «euskal herritar denek euskaraz jakiteko eta erabiltzeko duten eskubidea» azpimarratu du. Horretarako, Irastorzaren esanetan, «ezinbestekoa da gure instituzioen parte-hartzea eta erabateko sostengua, euskara jakiteko premia zabaltzeko, batetik, eta euskara ikastea irisgarria eta doakoa izateko, bestetik».

Agerpenean, HABEren izenean, Aitor Aldasoro Iturbe Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitz egin du. Bestalde, Claire Tonnelé eta Daniel Garcia euskara-ikasleek ere hartu dute parte.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

ÂżTienes dudas?

EnvĂ­a tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientĂ´t
ÂżTienes dudas?

EnvĂ­a tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.