
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Ikasleentzat ez ezik, euskara-irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso
daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
Abenduko AIZU! kalean
Elkarrizketak: Pello Reparaz musikaria (Zetak taldea), Edurne Azkarate (aktorea)
Erreportajeak: Azoka bezperako izerdiak; Irrintiza, erraietatik erraietara; Osorik DA!; Lopidan, ur landareak beren bidera...
Berri laburrak, denborapasak, gramatika-zalantzak eta abar eskura dituzue, baita euskal kulturaren azken estreinaldiak ere.
“Ez da hain fazila” gehigarria eta bilduma.
AIZU! aldizkariaren ataletako bat da, erdiko gehigarria, hain zuzen. Hainbat eduki biltzen ditu: "galde debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko (AEKren EUSKARATU zerbitzuak kudeatzen du), denbora-pasak, lehiaketak... Noizean behin, “Ez da hain fazila” bildumak argitaratzen ditugu, hainbat aldizkaritan kaleratutako edukiz osatuak.
HARREMANETARAKO
AZKEN BERRIAK
05
Abe
Abe
Aurten ere AEK ere izango da Durangoko Azokan, AIZU!-AEK standean
Urtero bezala, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango gara, eta, betiko legez, AEKren argitalpen AIZU! aldizkariak protagonismo nagusia hartuko du. Euskara errazean idatzitako aldizkariaren abenduko alea…
04
Abe
Abe
Pello Reparaz eta Durangoko Azoka, abenduko AIZU! aldizkarian
Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean. AEK-ko…
06
Aza
Aza
Azaroko AIZU! labetik atera berria
Hilabete honetan AEKren koordinatzaile berri Alizia Iribarren ikus dezakegu AIZU!-ren azalean. Tuteran egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hasi zen; ondoren, Erriberako AEKren arduraduna…
04
Urr
Urr
AIZU! ALDIZKARIAREN GALDE DEBALDE? ATALAREN EDUKIAK ASTEAZKENETAN AEKren TELEGRAM KANALEAN. Ikasturte berria abian, hemen gaituzue.
GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da? Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10)…