Sail honetan topatuko dituzu Igogailua fikziozko sailaren kapitulu guztiak.
Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN
Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat.Gidoia eta edizioa: Hiru Damatxo. Ahotsak: Nerea Arriola eta Nerea Aranburu aktoreak
IGOGAILUA: 1. KAPITULUA
"...Une horretan, igogailuak zarata handia aterako du.
Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den..."
IGOGAILUA: 2. KAPITULUA
"Ez dela izango erraza? Zer esan nahi duzu?
- Gauza bat ulertu behar duzu: igogailu bat ez gora ez behera geratzen denean, denbora behar izaten da konpontzeko."
IGOGAILUA: 3. KAPITULUA
"Zenbat denbora daramat dagoeneko lau horma hauen artean? Uste dut zorabiatu egingo naizela… - Prest zaude? - Indarrik gabe nago, arnasa hartzea gero eta gehiago kostatzen zait…"
IGOGAILUA: 4. KAPITULUA
"-Mesedez, utzidazu une batez ateratzen, eta zin degizut gero hona itzuliko naizela. Ez al zara nitaz errukitzen? -Futitzen naiz. -Zer?"
IGOGAILUA: 5. KAPITULUA
"-Dena dela, lasai. Hemendik ateratzea lortzen duzunean, neronek esango dizut naizen. Baina aurretik galdera bati erantzun beharko diozu. Prest zaude? - Zer erremedio? -Hona: nork idatzi du 2019ko Korrikaren lekuko barruko mezua?"
Ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko.
Esan bezala, entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN
Irakurri 22714 aldiz
Azken aldaketak Astelehena, 16 March 2020 09:02