JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina

Berriak (112)

Print Friendly, PDF & Email
19
Mar

Jalgi Hadi sortu da!

Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-KORRIKAk “Jalgi Hadi” proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da.

“Jalgi Hadi” izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, euskarari eta Korrikari buruzko ikus-entzunezko bat zabaltzeko eta sustatzeko; kanpainak martxoaren 17tik apirilaren 25era iraungo du, eta “Goteo” plataformaren bitartez bideratuko da. Horrez gain, prentsan eta sare sozialetan ere izango du isla.

Zalantzarik gabe, dokumental hori AEKren eta Korrikaren proiekturik anbiziotsuenetakoa izango da, eta, era berean, atzerrian gure leihoa zabaltzeko aukera paregabea berma diezaguke, Korrikaren izena munduan zabalduz. Izan ere, AEK-KORRIKAn argi dugu hamarkada honetan egiten ditugunak, edo ez ditugunak, euskararen etorkizuna markatuko dutela. Hausnartzeko eta eragiteko garaia da, eta dokumental hau, Korrika mundu zabalean ezagutarazteko ez ezik, horretarako tresna izatea nahi dugu.

Jarraitu Jalgi Hadiri sare sozialetan, eta egin zeuk ere ekarpena euskalgintzari!


Ekarpenak hemen: “Jalgi Hadi” Crowdfunding kanpaina

 

Print Friendly, PDF & Email
17
Mar

Euskaraldia: izena emateko epea, zabalik!

Badator 2025eko Euskaraldia. “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Taupak antolatutako euskararen erabilera aktibatzeko ariketa.

AEKk izena eman du entitate gisa, eta AEkideak ariketan parte hartzera gonbidatu ditu. Zeuek ere izena eman, elkar mugituz egingo dugu-eta! 

Gogoratu! Rola aukeratzean (“ahobizi” zein “belarriprest”), gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.

Print Friendly, PDF & Email
13
Mar

Badator Esaera Zaharren Sopelako Txapelketaren 30.edizioa

Apirilaren 5ean ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 30. edizioa, “Eguzkixak nora, zapixak hara” lelopean. Parte hartu nahi izanez gero, erraz duzue: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen dotorea pentsatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi, eta erreserba-fitxa bete (martxoaren 31 baino lehen, egun hori barne).

Ohi legez, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko gara antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa bera 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dugu, bertsoak entzuten eta horiekin bat datozen esaerak identifikatzen, erabaki arte zein taldek jarraituko duten aurrera. Ondoren, bazkaria izango dugu Artadi garagardotegian, eta bertan segituko du lehiak arratsaldean; finalaurrekoetan eta finalean, Libe Goenaga eta Asier Alcedo bertsolariak izango ditugu gurekin. Finala amaituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.

Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.

Aurten, bestalde, 30. edizioa izanda, beste hitzordu batzuk izango ditugu:

• Apirilak 3, osteguna, kanta-poteoa Sopela Kantariren eskutik.
• Apirilak 4, ostirala, 17:30 joaldunak (17:30), 18:00 umeen dantzaldia eta askaria (18:00) eta disko-festa (19:00)
• Apirilak 10, osteguna, “Esalegeak gurean” hitzaldia, Akaitze Kamiruagaren eta Iñaki Gilisastiren eskutik.
• Maiatzak 20, asteartea, Adolfo Arejitaren hitzaldia, esaera zaharren gainean.

INFORMAZIOA:
> Oinarriak
> Esaeren zerrenda
> Azalpenak

AEKren Praktikatu zerbitzuaren webgunean informazio guztia, HEMEN.

Print Friendly, PDF & Email
12
Mar

Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan

kartela ehe baionaAEKk bat egin du Euskal Herrian Euskarazek Baionan apirilaren 6rako "Justizia euskararentzat" lelopean deitutako manifestazioarekin eta AEKren Ipar Euskal Herriko ordezkaritza izango da bertan. Aurkezpen-prentsaurrekoan ere parte hartu dute Ihintz Oliden koordinatzaileak eta Maider Heguy lehendakariak.

Gorde data: apirilak 6, 11:30ean. Baionako Justizia Auzitegian.

Print Friendly, PDF & Email
11
Mar

Maite Zaitut festa: sarrerak AEKren euskaltegietan salgai!

Maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri-omenaldia egingo zaie, eta AEKko kideok ere bertan izango gara.

Sudurgorriek 37 urte daramatzate taula gainean euren abestiekin belaunaldi osoak hezten, eta euskararen transmisioa ahalbidetzen. Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari ekin zioten. 22.Korrikaren omenaldia jaso zuten, eta oraingoan ere AEKk bere esker ona adieraziko die.

Esan bezala, festa erraldoia maiatzaren 3an izango da, BECen. Sarrerak hemen eskuratu daitezke: www.nikeremaitezaitut.eus. Baita gure euskaltegietan ere. 100 euskaltegi ditugu, hemen gaude! 

Baliatu euskara eroso bizitzeko aukera paregabea! 

 

Print Friendly, PDF & Email
10
Mar

Eskutik eskura, "beste modura denona da onura"

Iritsi da beste urte batez etxeko despentsak urte osorako Nafarroa hego eta erdiadeko produktuz betetzeko garaia. Eskutik Eskura kanpainak kontsumitzeko modu erraz eta denontzat onuragarri bat eskaintzen digu (ekoizle zein kontsumitzaileontzat).

Aurtengo uzta prest da! Ez galdu oliba olioa, arroza, pasta, kontserbak, ardoak... beste modura kontsumitzeko aukera hau. Sartu errigora.eus atarian, egin eskaera eta jaso zure herrian!

Martxoaren 26ra arte soilik!

Print Friendly, PDF & Email
07
Mar

AEKren irakaskuntza plana, labean

AEKren irakaskuntza plana marrazten saio parte-hartzailean elkartu dira hainbat AEKide gaur (martxoak 7), Gipuzkoako Ganberan, Donostian.

Bertan erakundearen egoera pedagogikoaren azterketaren gaineko hausnarketak eta iritziak trukatu dituzte didaktikariek eta irakasleek.

Eskerrik asko parte hartu duzuen kide guztioi!

Print Friendly, PDF & Email
07
Mar

Martxoak 8: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!

Erasoa.
Kolpea.
Beste eraso bat.
Beste kolpe bat.
Jaso eta jaso.
Eta beldurra sentitu.
Eta hori da batzuek nahi dutena.

Bada, ez diegu utziko.

Okerrera goaz,
nazien keinuak modan jarri dira.
Hobe dira pentsatzen ez dutenak,
ezer ezbaian jartzen ez dutenak;
horrela, erreproduzitu egingo dituzte modak.
'Gustu txarreko txistea' esatea, ordea, eufemismoa da dagoeneko,
FAXISMOAZ ARI GARA hizketan.

Ireki begiak eta ernatu.

Erasoak eta kolpeak denontzat dira, ez emakumeontzat soilik. Ikusezin
bihurtu, desitxuratu, deuseztatu nahi gaituzte.

Alabaina, feminismoak indartsu dirau, emakume borrokalariok hemen gabiltza,
lehen, bigarren eta azken ilaretan dantzan. Eta ez gaude bakarrik, zapalduak aliatu ditugu. Horrexek sortzen du beldurra beste aldean, eta epaiak eta
erasoak. Horrexegatik da dena gordinagoa, baina marka guayak erabiliz saldu
nahi digute ustezko berdintasuna.

Aliatu.

Ze hau (ere) gerra da:

Emakumeok* etengabe pairatu izan dugu biolentzia, eta ezkutatu egin nahi
izan da; etengabe borrokatu gara, lan egin dugu eta egiten jarraitzen dugu.
Dena isildu nahi izan digute.

Aurre egin eta aurrera ekin!

Orain, aldiz, ez gara isiltzen, eta molestatu egiten du. Martxoaren 8ak hori
ikusarazteko balio du, bai, munduak emakumeok* ikus gaitzan. Kontua da
denok gaudela mundu honetan; beraz, zeuk erabaki: eraiki ala suntsitu.

Sinpleki: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!

Print Friendly, PDF & Email
06
Mar

Famili’On egonaldia: aste oso bat, euskararen munduetan barna

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideek Famili’on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa ezagutzera eman dute. Udaberriko oporretan familian momentu goxoak pasatzeko eta helduek euskara ikasten jarraitzeko aukera ezinhobea!

Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, gurasoek eta haurrek batera ekintzak eging dituzte, eta batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioetan parte hartuko dute. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere.

Bi formula ezberdin, euskara eroso bizitzeko

-Apirilaren 21etik 25era. Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2),

-Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra. Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).

Talde txikiak izango dira: aste bakoitzean 20 familia* elkartuko dira, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.

*Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin, beraz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartuko dute.

Izen-emateak eta informazioa
Martxoaren 15ean bukatuko da izena emateko epea, HEMEN. Informazio gehiago: telefonoz (+ 33 06.03.20.50.10) edo e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo hemen.
Deskargatu eskuorria.

Famili'On egonaldiaren aurkezpena Baionan, otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, egin zen. Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideekin batera, babesle diren instituzioetako ordezkariak ere bertan izan ziren: Mathieu Berge (Euroeskualdea), Joseba Erremundeguy (Euskal Hirigune Elkargoa), Javi Arakama (Nafarroako Gobernua) eta Johañe Etxebeste (Euskal Kultur Erakundea).

 

 

Print Friendly, PDF & Email
05
Mar

AEK omenduko du Zeidfest Gaztea jaialdiak

Izen handiz beteriko kartelarekin ospatuko da apirilaren 5ean ZEIDFEST Gaztea jaialdia BEC!eko Bizkaia Arenan. AEKk egingo du ohorezko ate-irekiera. Gaur jaialdiaren aurkezpen-prentsaurrekoa egin da Bilboko EITBren egoitzan. AEKren izenean, Aize Otaño Lizarralde eta Lurdes Etxezarreta Artabe Nazio Kontseiluko kideak izan dira bertan.

Euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsuak ere bertaratuko dira: Zea Mays, Süne, Betagarri, Dupla, Joselu Anaiak, Ingot, Kai Nakai, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Akerbeltz, besteak beste. Bestelako ekimenak ere izango dira musikaz gain, hala nola, Ana Goitiaren bakarrizketa eta Eleder Magoaren emanaldia.

Jaizkibel konpainiaren eta Naizen Elkartearen lekukoa hartuta, aurten AEKk izango du ate-irekiera egiteko ohorea, goizeko 11:00etan. Ordu bete geroago kontzertuak hasiko dira.

Festibalean euskal sortzaileak, euskal musikariak... dira protagonista; eta, jakina, euskara da hizkuntza nagusia. AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da, eta hori dela-eta euskararen ezagutzan, erabileran eta sustapenean aritzen da Euskal Herri osoan.  "AEKk euskal herritarrek euskara eroso erabiltzeko baldintzak izatea nahi du, eta eginkizun horretan dihardu, buru-belarri, egunero, lanean gure euskaltegietan, gure berbalagun eta mintzalagun egitasmoetan, eta abar. Azken finean, gure ikasleak euskaltegietatik ateratzean gure hizkuntza arlo guztietan erabiltzeko aukera izan dezaten bilatzen dugu: lagunartean, familian, lanean, aisialdian...", adierazi du Otañok, eta ZeidFest Gaztea jaialdiak horretarako aukera ematen du: euskal musikaz gozatzeko, giro onean, eroso, aske eta, jakina, euskaraz aritzeko gune horietako bat da, dudarik gabe, eta, beraz, "gure irakasle, ikasle, berbalagun eta AEKide guztiei euskaraz eroso bizitzeko gune hori aprobetxatzera dei egiten diegu". 

ZeidFest jaialdia BECen izango denez, bereziki aipatu nahi ditugu Barakaldon, Ezkerraldean, eta Euskal Herriko gunerik erdaldunenetan euskara ikasten ari diren ikasleak; euskaraz eroso bizitzeko guneak sortzea hain erraza ez den lekuetan horiek sortzen ari direnak.  Ezkerraldean -Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzin- 1000 ikasle baino gehiago dabiltza euskara ikasten, eta 400 Berbalagun baino gehiago ari dira euskara praktikatzen kalean. "Sarri egiten dugu berba euskararen arnasguneei buruz; bada, zorionez, hauen guztien ahaleginari esker, gero eta ohikoagoa da Bilbon, Ezkerraldean, Arabar Errioxan, Erriberan edo Enkarterrin... arnasguneak topatzea, alegia, euskaraz eroso bizitzeko guneez gozatzea", gaineratu du Etxezarretak.  

Sarrerak, salgai

Sarrerak Zeidfest Gaztea jaialdiaren webgunean eskuratu daitezke.

Eskerrik asko, ZeidFest Gaztea.

Apirilaren 5ean ikusiko dugu elkar! 

zeidfest behinbetikoa

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.