Nafarroan indarrean jarri diren azken neurriekin ez dago eragin berezirik euskaltegietan; iluntzeko 9etatik aurrera ditugun taldeen antolaketa berria egiten saiatzen ari gara hasieratik.
Iparraldean, aldiz, eutsiko zaie 21:00etatik aitzina diren eskolei, berariazko baimena eskuratu baita, nahiz eta etxeratze agindua izan 21:00etan.
Con las últimas medidas que han entrado en vigor en Navarra no hay especial incidencia en los euskaltegis; desde el principio estamos intentando hacer una nueva organización de los grupos que tenemos a partir de las 9 de la noche.
En Iparralde, en cambio, se mantendrán las clases desde las 21:00 horas, ya que se ha obtenido un permiso expreso, aunque haya un toque de queda a las 21:00 horas.
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, gazteen hizkuntza errealitatea aztertuko da Euskal Soziolinguistikaren 12. jardunaldian. Urriaren 28an egingo da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ikusi hemen.
AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak, AHIZEk, parte hartuko du eta Maialen Beristain AHIZEkideak Eusliderrak egitasmoaren inguruan hitz egingo du. Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko.
Eusliderrak programa zertan datzan jakin nahi? Irakurri, irakurri hemen.
Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina burutzen du Errigora ekimenak. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara iristen dira kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin da eta egun 3 saski ematen dira aukeran. Kanpaina gaurtik (urriak 24) azaroaren 12ra egongo da martxan.
Aurtengo kanpainan Errigorak bi helburu oso argi azaleratuko ditu. Batetik, pandemiak euskalgintzari eragin dion kalte ekonomikoa murrizten saiatuko da. Eta bestetik, euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak mahaigaineratuko dira Agerraldiaren bidez.
(*Hasiera batean, KORRIKAren petoa ematea aurreikusita zegoen, eta kanpainaren hainbat euskarritan horrela ageri da, baina KORRIKArekin harturiko behin betiko erabakia dela eta, petoaren ordez, katilua eskuratuko duzue)
22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez.
Frantziako Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra egindako erasoak salatzeko eta Euskarazko murgiltze-bidezko irakaskuntza aldarrikatzeko, jende-katea antolatu dute Euskal Konfederazioak (AEK horren partaidea da) eta hezkuntza eragileek. Hitzordua larunbatean (urriak 10) izango da, Baionako Rene Cassinen sortetxean, goizeko 11:00etan,
Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan eta Okzitanian ere eginen dituzte mobilizazioak egun horretan, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deituta.
Urteurrena ospatzeko, egungo egoerara egokituta, ekitaldi txikia egin zuten irailaren 26an. Bertan, bertso-magia ikuskizun baten bueltan, bidelari eta bidelagunak omendu zituzten, parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera. Tartean, Mintzalaguneko arduradun eta Usurbilgo AEK-ko irakasle Rosa Zubeldiak, Dani bidelariak eta Iñaki bidelagunak hartu zuten hitza. Azken biek, Urtebete daramate egitasmoan parte hartzen, talde berean.eta
Noaua aldizkarian mintzalaguneko parte-hartzaileen testigantzak eta ekitaldiaren kronikatxoa jaso dute. Eskerrik asko, Noaua!
Zorionak, Usurbilgo Mintzalagun!!
Aergazkia: Noaua
... esta eskerrik asko euskara ikasteko/lantzeko hautua egin izanagatik!!
Gure euskaltegietan aurrez aurreko eskolak hasi dira. Unean-uneko segurtasun neurrietara egokitu gara, zeuek euskara lasai eta goxo ikas dezazuen. Oraindik izena eman ez baduzu, eta euskara ikasteko asmoa baduzu, jarri harremanetan gurekin, hainbat eskoletan oraindik lekuak daude-eta. Jarri harremanetan gurekin: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
Aurrez aurreko eskolak ez ezik -ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak- hainbat modu daude euskara ikasteko AEKn:
Online-ikastaroak, eredu konbinatua (lehendabiziko biak uztartuta), Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban...
Gainera, eskaintza xedeen arabera egokitzen dugu: kolektibo zehatzei begirakoak.
LEKEITIOKO AEK-KO EUSKALTEGIA BERRITU DUTE
Lekeitioko AEK-ko ikasleak eta irakasleak euskaltegi berritua estreinatuko dute abiatzear dagoen ikasturtean. Helduen euskalduntzearen inguruko akordio orokorraren baitan, AEK-k eta Udalak adostu zuten Udalak 15 urterako lagako diola lokala AEKri, euskalduntze erakundeak barruko obrak egitearen truke. Udalak proiektua egin duen arkitektoa kontratatu eta kanpoko arrapala ordaindu du, eta gainerako guztia AEKren kontura joan da.
Euskaltegiak, hortaz, lehengo lekuan jarraitzen du, Atea kaleko 7. zenbakian, baina bi erakundeen arteko akordioak herritarrek euskaltegi guztiz berrituaz gozatu ahal izatea ekarri du. Lehen bezainbeste ikasgela ditu euskaltegiak orain, hiru alegia, baina erabat berrituak. “Ez daukate aurrekoekin zerikusirik: askoz ere zabalagoak, argiagoak eta erosoagoak dira, aurrerapen teknologiko guztiak dituzte eta altzariak ere berriak dira”, adierazi du euskaltegiko arduradun Edurne Brouardek. Aurreko euskaltegiak ez zituen gutxieneko baldintzak betetzen eskolak emateko, “HABEk berak ere emana zigun abisua”. Oraingo erakina, ordea, epela eta erosoa ere bada: “Izan ere, euskarararen irakaskuntzak behar ditu, batetik, bik adina balio duten irakasleak, aurtengo kanpainak dioen moduan. Bestetik, baldintza fisikoek ere lagundu behar dute irakaskuntzan, horiek bete ezean gorputzak ez duelako ondo erantzuten, are gutxiago buruak”. Obrak aurten egin badira ere, ez da pandemiarako propio prestatu den euskaltegia, baina beharrezko osasun neurriak hartzea errazagoa izango da orain “ikasleak eta irakasleak eroso egon daitezen euskara ikasten eta irakasten”. Horiek horrela, ikasturtea ahalik eta normaltasun handienarekin hasi eta garatzea espero dute guztiek ala guztiek.
Lekeitioko euskara ikasleen tipologia gutxi gorabehera bi ikasle motak osatzen dute batez ere: “Batetik, kanpotik etorri berriak, hau da, hutsetik hasten diren ikasleak. Eta bestetik, B2 edota C1 tituluak atera nahi dituzten bertoko ikasleak”. Bestalde, Lea- Artibaiko AEKn eskualde osoko herrietara mugitzen diren hamabi irakasle badaude ere, horietatik lau dira Lekeitio bertakoak. Ez dute ondo gogoratzen duela zenbat urte hasi zen AEK euskara eskolak ematen Atea kaleko lokalean, “baina 30 urte edo izango dira. AEK Lekeition beti egon da leku berean”.
Urriaren hasieran ekingo diete eskolei, “HABEren dekretua, hil honen 28an argitaratuko omen dena, atera zain gaude data zehatza erabakitzeko”. Bitartean, euskaltegi berrituan ari dira irakasleak ikasturtea prestatzen, euskaltegiari azken ukituak ematen eta bertaratzen diren ikasleak artatzen. Izena astelehenetik ostiralera eman daiteke, 10:00etatik 12:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara: “AEK-k sekulako inbertsioa egin du, eta orain herritarren ardura da euskaltegia betetzea”, dio Brouardek.
Ireki dute matrikulazioa Santurtziko AEKren egoitza berrian
Euskaltegi berria ireki du AEK-k Santurtzin, Larrarte anaiak kaleko 18 zenbakian. Orain arte, AEK-ko irakasleek Santurtziko Udalak lagatako Fleming doktorea kaleko lokalean eman dituzte eskolak, hiru hamarkadan baino gehiagoan, baina 2020-21 ikasturtetik aurrera, egoitza berria estreinatuko dute ikasleekin batera.
Hamaika irakaslek eta berrehun ikaslek baino gehiagok jardun dute elkarrekin 2019-20 ikasturtean, euskara ikasiz eta irakatsiz, Santurtzi gero eta euskaldunagoa izan dadin. Eta orain matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta dabiltza datorren ikasturteari begira. Ikasturte hasiera, ordea, ez da ohi bezalakoa izango. Ohikoa da inaugurazio ekitaldia egitea euskaltegi berri bat zabaltzean, baina aurten ez da horrelakorik egingo, pandemiaren eraginez. Hori dela eta, Santurtziko AEK-ko zenbait irakaslek bideo labur bat prestatu dute euskaltegi berria erakusteko: harrera gela, irakasleen gela, autoikaskuntzakoa eta beste lau ikasgela ditu egoitza berriak, eta guztia dago prest urriaren hasieratik aurrera lanean hasteko.
Santurtziko AEK-k adierazitakoaren arabera, eskolak osasun erakundeek ezarritako segurtasun arauak betez eskainiko dira beti, hau da, unean-uneko osasun neurrietara egokituta (maskara, distantzia, garbitasuna...), “ikasleak eta irakasleak lasai eta goxo senti daitezen euskaltegian”. Ondorioz, eta koronabirusak eragindako egoerak espazio gehiago erabiltzera behartuta, baimena eman dio Santurtziko Udalak AEKri Fleming doktorearen kaleko lokala erabiltzen jarraitzeko, irakasleek eskertu duten jarrera, bestalde.
Hala ere, izen ematea euskaltegi berrian egiten ari dira (goizeko 10etatik 13etara, eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era), han baitago bulegoa, eta han egongo baitira ikasleen zain AEK-ko irakasleak. Hain zuzen ere, AEK-k bere irakasleengan jarri du arreta aurtengo matrikulazio kanpainan, AEK-ko irakasle batek bik beste balio duela azpimarratuta. Izan ere, AEKren esanetan, “irakasten daki” (eskarmentu handiko irakasleak ari dira lanean AEK-ko euskaltegietan) eta “ikasleek ikastea nahi du, euskara eta euskalduntzea pasioz bizi duten pertsonak direlako”. Horiek horrela, ikasturtea ahalik eta normaltasun handienarekin hasi eta garatzea espero dute.
Amikuzeko AEK Gau Eskola inauguratu genuen joan den astean
Bertara auzapezak, euskalgintza eta komunikabideak hurbildu ziren, baita ikasleak zein irakasleak ere.
Hilabete honetan Lekeitioko AEK euskaltegi berritua ere inauguratuko dugu.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt