Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta AEK-k ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programaren hitzarmena sinatu dute.
Egitasmoa lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko A, B eta D ereduetako ikasleek hartuko dute parte. Gazteek mintzamena lantzea da xedea eta ikasleen adierazteko ahalmena hobetzeko ahozkotasuna indartzeko ekintzak gauzatuko dira.
Hezkuntza programa honetan, 2020an zehar eta eskola orduetan, 78 eskola taldek hartuko dute parte, talde bakoitzari 18 saio eskainiko zaizkio.
Irudian, Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia, Alizia Iribarren, AEK-ko koordinatzailea,eta Carlos Gimeno Gurpegi, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria. Irudia: Nafarroako Gobernua.