BADAKIZU...
AEK-k 40 urte baino gehiago daramatzala helduen euskalduntzean Euskal Herri osoan: milaka herritar euskaldundu dira gure euskaltegietan.
Urtero, 12.000 lagun baino gehiago aritzen dira AEKren ikastaroetan.
Hainbat irakaskuntza-jarduera eskaintzen ditugula: aurrez aurreko taldeak, online-ikastaroak, autoikaskuntza, konbinatua -aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala uztartzen dituen sistema-, mailak egiaztatzeko ikastaroak, kolektibo zehatzei begirakoak...
100 euskaltegi baino gehiago ditugula Euskal Herri osoan, eta 600 bat langile.
AEKren EUSKARATU zerbitzuak itzulpen- eta zuzenketa-lanak egiten dituela.
Foruko Barnetegia urte osoan dagoela zabalik.
Uztailean-abuztuan-irailean udako barnetegiak antolatzen ditugula Euskal Herriko hainbat
txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak, mailak prestatzekoak...
Udaberrian, asteburuko barnetegiak
Hilero, AIZU! aldizkaria argitaratzen dugula.
“Euskara-irakasle izateko oinarrizko ikastaroa” urte osoan eskaintzen dugula: aurrez aurrekoa,
konbinatua edo online.
PRAKTIKATU-AEKn, mintzapraktika egitasmoak antolatzen ditugula: mintzalagun/berbalagun;
euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa
ikasteko mintzataldeak ere bai.
Horrez gain, euskarazko harreman sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola asteburuko egonaldiak, udako ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.
Mintzataldeak, online ere bai.
AHIZE-AEKn, euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko zerbitzua eskaintzen
dugula: enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko
jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Aktibaziorako ahalduntze-tailerrak eskaintzen ditugula: eusLiderrak eta euskAHALdun.
23. KORRIKAren prestaketan gabiltzala: 2024. urteko udaberrian, beste behin, Euskal Herri osoa zeharkatuko du ekimen zirraragarriak.