100 euskaltegi
baino gehiago
EUSKAL HERRI OSOAN,
baita barnetegiak ere.
AEK, euskara praktikoa
ESKAINTZA
Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan, astean bi egunetan...
GURE EUSKALTEGIAK
Bilbo (7 euskaltegi)
Busturialdea (Bermeo eta Gernika)
Durangaldea (Durango, Elorrio, Zornotza)
Enkarterri (Zalla)
Ermua
Hego Uribe (Basauri, Galdakao eta Arrigorriaga)
Lea-Artibai (Ondarroa, Markina eta Lekeitio)
Meatzaldea (Ortuella, Trapagaran, Muskiz eta Abanto)
Santurtzi
Sestao
Txorierri (Derio)
Uribe Butroe (Mungia)
Uribe Kosta (Getxo, Leioa, Gorliz eta Plentzia)
Andoain
Bidasoa (Irun)
Debagoiena (Arrasate)
Donostia (3 euskaltegi)
Eibarraldea (Eibar, Elgoibar, Soraluze)
Goierri (Ordizia eta Beasain)
Hernanialdea (Hernani, Urnieta eta Astigarraga)
Lasarte-Oria
Oarsoaldea (Orereta, Oiartzun, Lezo eta Pasaia Antxo)
Urola (Azkoitia eta Zestoa)
Urola Kosta (Zumaia, Zarautz eta Orio)
Baztan (Elizondo)
Erribera (Tutera)
Iruñerria (Iruñean 2 euskaltegi, Berriozar, Burlata, Zizur Nagusia...)
Izarbeibar (Gares)
Lizarraldea (Lizarra)
Lodosaldea (Lodosa)
Pirinioak (Garralda, Agoitz, Aezkoa, Erronkari, Zaraitzu...)
Sakana (Altsasu)
Tafallaldea (Tafalla)
Ultzama-Larraun (Lekunberri, Larraintzar)
Zangozaldea (Zangoza, Oibar, Irunberri)
Online-eskaintza
Maila guztiak, nahi duzun lekuan eta orduan ikasteko. Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu.
2023-2024 ikasturteko online eskaintza Deskargatu dokumentua hemendik.
Izena emateko zein informazioa eskatzeko: e-idazkaritza@aek.eus helbide elektronikora idatzi.
Online-eskaintza
TALDE IKASTAROAK ONLINE:
AEKn aspaldidanik esakintzen ditugu euskara-ikastaroak online, geure ereduaren bidez: Egela. Irakasleak bideraturiko talde-irakaskuntza. Ikasleei euskaltegi birtuala eskaintzen diegu. Bertan, aurre aurreko euskaltegi batean egongo balira bezala, hizkuntzak ikasteko beharrezko baliabideak, tresnak eta pertsonak topatuko dituzte, ikas-prozesua modu eraginkorrean garatzeko giro aproposean. Ikasunitate guztietan, lau trebetasunak lantzen dira, eta ahozkotasuna lantzeko jarduera eta estrategiei garrantzi berezia ematen zaie.
Ikastaroak
EUSKALDUNTZE MAILAK
A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
A1, A2, B1, B2 eta C1
Urriaren 9tik ekainaren 21era (190 ordu): 705 euro
Urriaren 9tik abenduaren 20ra, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 327 euro
C2
Urriaren 3tik ekainaren 16ra (190 ordu): 792 euro
Urritik urtarrilera, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 401 euro
Horrez gain, azterketak (HABE, IVAP...) prestatzeko ikastaro laburrak, abenduan, apirilean, ekainan eta irailean. 25 ordu. B2 eta C1, 109 euro. C2, 194 euro.
C2 ATARIKOA (HBEKUNTZA IKASTAROA)
C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Lau aukera: Urriaren 9tik abenduaren 20ra, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera. (75 ordu).
327 euro
Boga metodologian oinarritutako ikastaroak
Hiruhileko bat: 256 euro. 72 ordu. (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
Bi hiruhileko: 504 euro. 144 ordu. (urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
Hiru hiruhileko: 742 euro. 216 ordu.
Oinarrizko itzulpengintzan trebatzeko ikastaroa
Urriaren 9tik abenduaren 20ra, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera eta uztailetik irailera
30 ordu.
285 euro
Xede bereziko eskaintza
Talde zehatzei begirako euskalduntze-ikastaroak antolatzen ditugu; era berean, xede-berezia dituzten ikas-jarduerak ere eskaintzen ditugu.
AZTERKETA OFIZIALAK ETA BALIOKIDETZAK
- Tituluen baliokidetzak
- Egiaztatze azterketak
- Zalantzak argitzeko webguneak
- Azterketa ofizialen datak
Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak erreferentziazko 6 maila komun (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ezarri ditu hizkuntzaren ezagutza aitortzeko.
Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du.
Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:
HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.
Egiaztatze azterketak EAEn
-
A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.
-
B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.
-
B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.
Egiaztatze azterketak Nafarroan
-
EGA azterketarako deialdi bat egiten du Nafarroako Gobernuak.
-
B1, B2 eta C1 mailak Hizkuntza Eskola Ofizialetan egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.
Irudia: HABE
Euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:
HABE azterketak.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
HABE azterketak
Bi modu euskara-mailak egiaztatzeko
-Euskaltegiko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza (A1 eta A2 mailak)
HABEk balio egiaztatzailea aitortzen die euskaltegietako ikasprozesuan zehar ikasleek egindako ebaluazio-jarduerei, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.
-Azterketa-deialdi bidezko egiaztatzegintza (B1, B2, C1 eta C2 mailak)
Azterketarien gaitasuna (partez edo osorik) kanpo-ebaluazioaren bidez egiaztatzen da, HABEk antolatutako azterketa-deialdietan.
Deialdi hauek izan daitezke: euskaltegietako ikasleentzat, irekiak, HOBE deialdia
Esteketan klikatuz gero, informazio guztia aurkituko duzue: matrikulazio-epea, proben datak...
METODOLOGIA
AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
BARNETEGIAK
Urdaibaiko biosfera-erreserban, Foruko Barnetegia urte osoan dago zabalik. Era berean, uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak , mailak prestatzekoak... baita ibiltariak ere. Horrez gain, udaberrian, asteburuko barnetegiak eskaintzen ditugu.
Informazio gehiago....ABANTAILAK
AEK-KO IKASLEEK
- AIZU! aldizkaria hilero jasotzen dute
- Udako barnetegiak % 25
merkeago dituzte - Beherapenak izaten dituzte
euskarazko liburuetan eta beste
zenbait argitalpenetan. - Beste deskontu eta aukera batzuk.
- Euskaltegian, diru-laguntzak izapidetzeko
informazioa jasotzen dute
ENPRESEK
- hobaria jasotzeko aukera,
FUNDAEren bitartez..
AZKEN BERRIAK
Abe
Abe
Aza
Uzt