Udaberriko kanpaina abian da: "Gure hautuez harro".
Ohi bezala olioa eta kontserbak izanen ditugu eskuragarri, arroza eta pastarekin batera. Gure euskaltegi asko izanen dira produktu hauek guztiak eskatzeko tokiak, auzolanean burutzen dugun egitasmoa, beraz.
Informazio guztia Errigoraren webgunean.
Harro gaude gure ekoizteko eraz, gure kontsumitzeko eraz, herria egiteko eraz!
Azken hilabete hauetan Nafarroan euskararen kontrako eraso eta hizkuntza eskubide urraketa ezberdinak ematen ari dira: Iruñeko haur-eskoletan eskaintza murriztea, D eredua zabaltzeko oztopoak, PAItik ateratzeko zailtasunak, NUPen euskaraz ikasteko eragozpenak, LHn dagoen eskaintza urria, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zentsura hainbat udalerritan, euskararen ordenantza aldaketa herri ezberdinetan atzera eginez, Iruñean euskarazko komunikabideei diru laguntzak jasotzeko trabak jarri...
Eraso hauei eta euskaldunok egunero pairatzen dugun eskubide urraketari erantzun nahian, datorren larunbatean hilaren 29an, arratsaldeko 17:00ean Golemetatik abiatuko den manifestazioa deitu da.
AEK-k mobilizazioari atxikimendu eta babes osoa adierazi nahi dio eta bertan parte hartuko du.
#EuskaraEskubidea, #nimasnimenos.
Delikako zirkua, Altubeko paisajeak... euskaraz ezagutu eta gero, oraingoan Zumaiako geoparkera antolatu dugu txangoa.
Edonorentzat egokia den 8,5 kilometroko ibilbidea da. Iraupenari dagokionez, 3 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da, martxoaren 11 baino lehen. Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Kirola eta Naturaren argazkiak hemen
Gure ikasleen jarrera zoriontzeagatik, aurten ere 5 ikasleri sorpresa polita eman diegu urtearen hasierarekin batera. Egunotan bakoitzak otzara bana jasoko du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro), EUSKARAZ BIZI NAHI DUT osagarriak, ERRIGORA produktuak eta bi lagunendako otordu bana Uxarte sagardotegian.
Hauek dira saridunak:
LOBNA BOURCHI (Gasteizeko Zadorra AEK euskaltegia)
NURIA AIERDI (Arratiako Kubulu AEK euskaltegia)
NICOLE LELOUP (Donibane Lohizuneko AEK gau-eskola)
ELENA SILVESTRE (Donostiako Amara AEK euskaltegia)
RAUL SALON (Pirinioak AEK Euskaltegia)
Euskararen aldeko ekimenaren 22. edizioa 2021. urtean izango bada ere, Europako hainbat tokitan Korrika oinarri hartuta sortu diren zenbait ekimenen txanda izango da aurten.
Egutegian, lehendabiziko hitzordua LA PASSEM da, okzitanieraren aldekoa. Apirilaren 30ean abiatuko da haren bigarren edizioa, eta maiatzaren 3an Angelura iritsiko da, Bokaletik Euskal Herrira sartu ostean.
Maiatzean, halaber, KORRIKAren “ahizpa” garrantzitsuena etorriko da: AR REDADEG, bretoieraren alde. Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da, lekuko, mezu sekretu eta guzti. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Maiatzaren 23an bukatuko da
Guingamp hirian, eta, ohi bezala, Euskal Herriko ordezkaritza ere han izango da. Izan ere, hainbat tokitan autobusak antolatzen dituzte hara joateko.
Geroxeago, maiatzeko azken igandean, SPROCHRENNER! ekimenaren ordua izango da, Alsazian. KORRIKAren ahizpa berri hau —aurtengoa lehen edizioa da— maiatzaren 31n abiatuko da, eta 340 kilometro egingo ditu: Alsazia hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du, Bale herritik Wissembourgera.
Egutegian zehaztuta ez badago ere, galestarrek iragarri zuten aurten RAS YR IAITH ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo dutela. Beraz, galesaren alde ere aterako dira errepidera.
Amaitzeko, 2018ko maiatzaren 5ean zabaldu zen Kemperreko adierazpena gogoratu nahi dugu, zeinetan EUROKORRIKA osatu zen, hizkuntzen aldeko lasterketen sare europarra, alegia. Hauexek sinatu zuten: KORRIKA (euskara), Euskal Herria: Correlingua (galiziera), Galizia; Correllengua (katalana), Katalunia; Course Lingua (okzitaniera), Aran Harana; La Pasem (okzitaniera), Biarno; Redadeg (bretoiera), Bretainia; Ras yr Iaith (galesa), Gales; Rith (irlandera), Irlanda; eta Sprochrenner (alemana), Alsazia.
“Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak... bidera aterako gara,
herriz herri ibiliko gara, tokian tokiko hizkuntzen alde!”
(ZIRKORRIKA abestiaren pasarte egokitua)
AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean.
Ohi bezala, elkarrizketak (444. alean Francis Diez -Doctor Deseoko abeslaria- eta Almudena Cid -gimnasta-) eta askotariko gaiak jorratu dituzte: Egunean Behin app-a; hondakinik sortu gabe bizitzeko hautua; emakumeen etxeak; artistek sortutako gune eszenikoak Gasteizen... eta beste hamaika gai izan dituzte hizpide.
Albiste laburrak, denbora-pasak, AEK-ko ikasleen iritziak... eta gehiago, AIZU! aldizkarian.
On egin, lagunok!
Meatzaldeko AEK-ko ikasle Iñaki Madariaga Goya saridun suertatu da "El Hoyo" filmaren efektu bereziak direla eta. Zorionak, Iñaki!
Delikako Zirkuan orientazio saioa egin eta gero, Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzen jarraituko dugu. Oraingoan, txangoa Altubera egingo dugu.
Edonorentzat egokia den 10 kilometroko ibilbidea da, ur-jauzi eta basoen artean. Iraupenari dagokionez, 4 ordu gutxi-asko. Gainera, argazki lehiaketa antolatu dute eta sariak egongo dira irabazleentzat!
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da, otsailaren 12a baino lehen. Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Aurreko txangoaren argazkiak >https://labur.eus/xRvdm
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt