KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:
Batetik, ASTEBURUKO TXANGOAK: 2020an 6 asteburutan txangoak antolatu ditugu.
- Urtarrilaren 26an, Delika zirkoan orientazioa.
- Otsailaren 16an, Altubeko baso eta ur-jauziak.
- Martxoaren 15ean, Zumaiako geoparkea.
- Maiatzaren 10ean Entziako baso sorgindua.
- Maiatzaren 31n Montefuerte parkean orientazioa.
- Ekainaren 14an Araotzeko haitzuloak.
Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
Bestetik, UDAKO IBILTARIAK: 2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu: Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra. Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.
Erreserbak egiteko epea apirilean zabalduko dugu. Prezioa: 595 €