Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.
Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!