Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute.
AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.
Artxiboko irudia
Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa hilaren 27an izango da. Egitarau polita prestatu dute Bilboko lagunek:
Goizean, 9:00etan eta 10:30ean, Indautxu plazan (Indautxu) Bea Egizabalen umorezko bakarrizketaren 2 emanaldi. Arratsaldean, Basarrate plazan (Santutxu) elkartuko dira: Igela, dardoak eta mahai-jokoak 17:00etatik aurrera eta 19:30ean OLD BERRI BAND taldearen kontzertua.
Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!
AIZU! Aldizkariaren atal berria den arren, dagoeneko lagun asko pasa dira bertatik. Heldu aroan, euskaltegian, euskara ikasi duten pertsonak, alegia.
Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Harrapatu aukera!
AEKren Hizkuntza Aholkularitza zerbitzu AHIZE trebatze-saioak eskaintzen ari da Oiartzunen, LANIN egitasmoaren bitartez. Mezu elektronikoetan eta deien harreran trebatzeko bi ikastaro dira.
Enpresei zuzendutako urruneko euskara ikastaro laburrak egiten ari da, hilaren 10etik 21era. Ikastarootako parte hartzaileak telefono bidezko arretan eta mezu elektronikoen idazkeran trebatzen ari dira. Oinarria edukita ere, telefono dei bat jasotzeko edo egiteko unean edo eposta bat erantzuteko momentuan, euskaraz segurtasun handiagoarekin aritzea da ikastaroon helburuetako bat.
Egitasmoari buruzko informazio gehaigo Lanin egitasmoaren webgunean
Online ikastaroetan, euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn, munduan zehar zein Euskal Herrian. Hauek guztiak harremanetan jartzeko maiatzaren 28an, E-uskaltegian -AEKren euskaltegi birtualean- mintzodromoa egingo dugu.
Mintzodromo honek arruntaren ezaugarri berberak izango ditu (talde txikietan hitz egingo dute gai zehatzen arabera, partaideak taldez talde aldatuko dira, dinamizatzaile bana egongo da taldeetan...) baina online burutuko da.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira: sare sozialak; euskararen aldeko ekimenak; eta oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai. Parte hartu nahi baduzue, aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen maiatzaren 25a baino lehen. Izena emateko sakatu hemen.
AEKn, euskara praktikoa!!
Maiatzeko AIZU! kalean! Manu Muniategiandikoetxeari eta Haizea Martiarturi elkarrizketak; Ortuella Jendea taldea, herritarren futbola herritarrentzat; bortuetako larre-suak; Anbotoko Mariri soa; AIZU! bete komiki; Bizipoza sareko elkarteen lana...
Albiste laburrak, komikiak, iritzia, denbora-pasak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt