JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina
Print Friendly, PDF & Email
03
Mar

Kalean da martxoko Aizu!

Josune Arakistaini eta Haritz Rodriguezi elkarrizketak; 'Silaba beroa' mahai-jolasa, ikasi eta gozatzeko; Artzikirola, hiru kirol batean; Hontza Museoa ezagutzen; Oscar Wilde hitz gutxitan... 

Denbora-pasak, komikiak, albiste laburrak... Hori eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Ohi bezala, AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

On egin!

Print Friendly, PDF & Email
24
Ots

EUSKARAZ KOOP. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA Eguna 2025eko martxoaren 29a
Tokia: AGURAINgo HARRESI aretoan
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2023-2024 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2023-2024 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2024-2025 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- DISZIPLINA-ARAUBIDEA: Barne-araubideko erreglamenduaren eta estatutuen berrikusketa.
Seigarrena.- Gure egunerokoarekin lotutako zenbait gairen aurkezpena eta eztabaida (Gure Etxea, Korrika, lan deialdiak, prestakuntza...).
Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren eta estatutuen berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria,

Lurdes Etxezarreta Artabe
Bilbon, 2025eko otsailaren 12an

Print Friendly, PDF & Email
24
Ots

Uda barnetegiak (2025): datak prest

Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!

Barnetegiei buruz gehiago jakiteko irakurri gehiago webgune honetako barnetegien atalean.

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko:  673 200 100 - 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (HEGO EUSKAL HERRIAN) (B1, B2, C1)

Uztailaren 7tik 20ra. Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra. Arantzan
Abuztuaren 4tik 17ra. Arantzan (hamabostaldi honetan A2 maila ere eskainiko dugu).
Abuztuaren 18tik 31ra. Arantzan
Irailaren 1etik 14ra. Foruan (Bizkaia)

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARENTEGIAK (B2 eta C1)

Abuztuaren 4tik 17ra. Arantzan.

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (IPAR EUSKAL HERRIAN) (A1, A2, B1, B2, C1)

Uztailaren 14tik 25era, Urepelen
Uztailaren 28tik agorrilaren 8ra, Urepelen

FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)

Uztailaren 21etik abuztuaren 1era. Adunan (Gipuzkoa)
Abuztuaren 4tik 15era. Adunan

BARNETEGI IBILTARIAK 

Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra. 

Print Friendly, PDF & Email
04
Ots

Jarraitu AEK-KORRIKAren kanalak Whatsapp eta Telegramen

Ziur Telegram edota Whatsapp erabiltzen duzuela! Bada, AEK-KORRIKAren inguruko albisteak jaso nahi badituzu, kanal hauetan topatuko gaituzue:

Whatsapp kanala:
https://whatsapp.com/channel/0029VaCyRBRBlHpeq2ailZ3B
Estekan klik egin, eta kanalean sartutakoan, JARRAITU (goian, eskuinetara). Oharra: whatsapp kanaleen bilatzailean AEK-KORRIKA idatzita, ez zaizue agertuko. Zabaldu lotura, beraz!

Telegram kanala:
Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus

Batu gure kanaletara! 

Era berean, sare sozial askotan topatuko duzue gure informazioa. Mastodon eta Bluesky sareetan ere kontuak baditugu!

Bluesky
Mastodon
Instagram
Facebook
Twitter/X
Tik Tok 

Jarraitu AEK-Korrikari sareetan ere bai!

Print Friendly, PDF & Email
03
Ots

Otsaileko aldizkaria, kalean!

Kalean da otsaileko AIZU! Gorka Izagirreri eta Miren Nogalesi elkarrizketak; 'Mugarri' ikuskizunean, muga kontakizun; Roberto Goyeneche, euskal jatorria zuen tangoaren mitoa, Ahize-AEK, lan mundua euskaratzeko lanean... 

Denbora-pasak, komikiak, albiste laburrak... Hori eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Ohi bezala, AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

On egin!

Print Friendly, PDF & Email
27
Urt

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Hurrengo euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa apirilaren 28tik ekainaren 20ra izango da (100 ordu), eta online egingo da: online-jarduerak nahiz bost talde-saioak*. Horiek ere online izango dira, data hauetan:

  • Apirilak 29/30
  • Maiazak 8/9
  • Maiatzak 15/16
  • Maiatzak 22/23
  • Ekainak 5/6

*Ikastaroa abiatzean, norberak aukeratuko du hobekien datorkion eguna.

Prezioa: 615 euro

Egin matrikula

Informazioa eta izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Oharra: Irakaskuntzan aritzeko gradu-ikasketak eta euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa izatea beharrezkoa da.

Print Friendly, PDF & Email

Abian dira Lautadako solasaldi musikatuak!

Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak.  Lehenengoa Bulego taldeko Tom Lizarazuren eskutik heldu zaigu.

Hauexek dira otsailetik aurrera parte hartuko duten artistak:

  • Otsailak 13: Izaki Gardenak
  • Martxoak 13: Nogen
  • Apirilak 10: Janus Lester
  • Maiatzak 8: Olaia Inziarte
  • Ekainak 12: Dupla

Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz. 

Print Friendly, PDF & Email
08
Urt

2025eko lehen AIZU!, kalean

Urtea hasi berri, euskaltegiak berriz zabalik, eta urtarrileko AIZU! kalean: Udane Juaristi 'Udatxo'-ri eta Joanes Echeveste/Pontx pailazoari elkarrizketak; zesta-puntaren loraldia; Basterretxearen 'Araba', Aratzateik Araiara; Benito Lertxundi hitz gutxitan... Komikiak, denborapasak... eta gehiago, urtarrileko alean.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

AEK-ko ikasleek doan jasoko dute gure euskaltegietan.

Print Friendly, PDF & Email
07
Urt

Ikastaldi berriak martxoan eta apirilean (Baionan eta D.Garazin)

AEKk udaberrian ere ikastaldiak antolatuko ditu Baionan eta Donibane Garazin.

Hizkuntzarekin lehen harreman bat ukateko, baita ulermena eta mintzamena garatzeko ere aukera ona da ikastaldia. Izan ere, euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunek ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira, modu trinkoan.

Hurrengo ikastaldia Baionan izango da, martxoaren 3tik 7ra.
9:00-13:00 // 14:00-17:00
175 euro
Maila guztiak eskainiko dira.

Apirilean, 21etik 25era, Donibane Garazin eta Baionan ere ikastaldiak eskainiko dira. Hauetan ere maila guztiak!

Informazioa/izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.