Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak. Lehenengoa Bulego taldeko Tom Lizarazuren eskutik heldu zaigu.
Hauexek dira otsailetik aurrera parte hartuko duten artistak:
- Otsailak 13: Izaki Gardenak
- Martxoak 13: Nogen
- Apirilak 10: Janus Lester
- Maiatzak 8: Olaia Inziarte
- Ekainak 12: Dupla
Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz.