Euskara irakasle izateko ikastaroa AEKn irakasle lanerako trebatzeko prestakuntza da. Helburua da helduen euskalduntzerako euskara-irakasle berriak prestatzea, lehen egunetik irakaskuntza autonomoa eta eraginkorra garatu dezaten, ikuspegi komunikatiboan eta hizkuntza gutxituen biziberritzean oinarrituta. Hurrengo ikastaroa urriaren 26tik abenduaren 18ra izango da.
Ikastaroa egin ostean, gure lan-poltsan eman ahalko duzu izena. Horretarako, gradu-ikasketak eta C1eko agiria izan beharko dituzu.
- Iraupena: 40 ordu plataforman (online) + 16 aurrez aurre (4 goiz) + tutoretza bana
- Urriaren 26tik abenduaren 18ra.
Matrikulazio epea: urriaren 18ra arte, edo lekua bete arte.
Prezioa: 472 euro

