Urritik ekainera ikastaro trinkoak Foruko barnetegian!

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan
AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
Prezioa: 805 euro* (Eskolak+mantenu osoa) edo 562,7€ (eskolak+mantenu erdia). Kutxabank eta Laboral Kutxan finantza daiteke.
*Kasu!! Eusko Jaurlaritzaren A1 maila prestatzeko dirulaguntzak egongo dira, eta urrian eta azaroan hauexek izango dira: pentsio osoa 556,6€
*2025/2026 IKASTURTEA
Urriaren 6tik 31ra
Azaroaren 3tik 28ra
Abenauren 1etik 22ra
Urtarrilaren 5etik 30era
Otsailaren 2tik 27ra
Martxoaren 2tik 27ra
Apirilaren 6tik 30era
Maiatzaren 4tik 29ra
Ekainaren 1etik 26ra
Harremanetarako:
Gernikako AEK
Tel. 607 63 37 88/673 200 100
forua@aek.eus
ASTEBURUKO BARNETEGIAK (2026)
Etxarri Aranazko (Nafarroa) kanpinean
-A2.2 eta B1 mailak
2026ko maiatzak 8, 9 eta 10.
-B2 eta C1 mailak
2026ko maiatzak 15, 16 eta 17
Prezioa: 210 euro.
Nafarroan erroldatutakoek Euskarabidearen diru-laguntza eskatzeko aukera dute.
Euskaran murgiltzeko ikastaroak dira; eta ez, berez, azterketak prestatzeko.
Zenbait ohar:
-Zuretzat, euskaltegi, akademia, ikastola edo eskolaren batean, zure kabuz edo eskola partikularretan ikasten ari zaren edo ikasi duzunarentzat.
-Giro on eta euskaldunean bizitzeko aukera.
-Ikasprozesuan aurrera egiteko aukera.
-Jende euskalduna ezagutzeko.
-Eskoletan ikasitako guztia praktikan jartzeko.
-Ostiral gauean hasi eta igande arratsaldean amaituko den plana.
-Euskara praktikatzeko hainbat dinamika eta eskola.
-Barnetegiak Etxarri Aranatzen eginen ditugu, bertako kanpinean.
-18 urtetik gorako jendearentzat.
Informazio-orria HEMEN.
Izen-emateak: martxoaren 26tik apirilaren 23ra HEMEN.
Informazioa: AEKren euskaltegietan · irunerria@aek.eus · 607 60 80 36


Udan barnetegia egiteko asmoa baduzu, eta AEKko ikaslea edo Korrika Laguntzailea bazara, matrikularen %10eko deskontua izango duzu.
Horretarako, aurrematrikula maiatzaren 4a baino lehen egin beharko duzu.
(*) Prezio osoaren % 10eko deskontua Arantza, Aduna eta Foruko barnetegietan.
Aurrematrikula formalizatzeko, 180 € aurreratu beharko dira.
INFORMAZIOA
607 673 541 · 946 464 000 000
udabarnetegiak@aek.eus

HEGO EUSKAL HERRIAN (ARANTZAN ETA FORUAN)
A2* (uztailaren 27tik abuztuaren 9ra)- B1- B2- C1 MAILAK
Ekainaren 29tik uztailaren 12ra. Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 13tik 26ra. Arantzan
Uztailaren 27tik abuztuaren 9ra. Arantzan (*hamabostaldi honetan A2 maila ere eskainiko dugu).
Abuztuaren 10etik 23ra. Arantzan
Abuztuaren 31tik irailaren 13ra. Foruan (Bizkaia)
Prezioa: 678 euro
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 610,20 €.
(%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea... maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.
Irakurri gehiago HEMEN
EGIN AURREMATRIKULA

IPAR EUSKAL HERRIAN (UREPELEN)
A2.1-B1-B2-C1 MAILAK:
Uztailaren 13tik 24ra, Urepelen
Uztailaren 27tik agorrilaren 7ra, Urepelen
Mailak: A2tik C1era
70 oren (9.00-13.00/15:00-18:00)
Kide prezioa: 715 €
Zerga hartze tasa %0: 620 €
CPF kontua erabilgarri ikastaldi guztietan A2 mailatik goiti!
Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko galdetegira
Gehiago irakurri HEMEN
IZEN-EMATEAK. ikastaldi@aek.eus edo udabarnetegiak@aek.eus


XIBERERA BARNETEGIA
Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.
Uztailaren 27tik agorrilaren 1era, Mendikotan
Kide prezioa: 380 €
Zerga hartze tasa %0: 330
CPF kontua erabilgarri ikastaldi guztietan A2 mailatik goiti!
Maila guztiak: A1etik C2ra
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.
Irakurri gehiago HEMEN.
IZEN-EMATEAK: xiberoa@aek.eus edo udabarnetegiak@aek.eus
MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIAK
B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.
B2 MAILA eta C1 MAILA
Abuztuaren 10etik 23ra. Arantzan (Nafarroa).
Prezioa: 678 euro
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 610,20 €.
%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.

EGIN AURREMATRIKULA

FAMILIA BARNETEGIAK ADUNAN
Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.
MAILAK B1, B2, C1
Uztailaren 20tik 31ra. Adunan (Gipuzkoa)
Abuztuaren 3tik 14ra. Adunan
Helduak: 644 euro
Haurrak (4-12 urte bitartekoak eta D ereduan matrikulatutakoak): 480 euro
AEKko ikasleek eta Korrika Laguntzaileek: 579,70 (helduak) eta 432 (umeak) €.
%10eko deskontua izango dute maiatzaren 4a baino lehen aurrematrikula eginez gero)
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.
EGIN AURREMATRIKULA

IBILTARIAK
INFORMAZIOA EGUNERATZEN ARI GARA. HEMEN 2025eko ibiltarien informazioa duzue. Laster informazio gehiago
Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta mendian ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobea duzu hau!
Ez da ohiko barnetegia, mintzamena lantzeari begirako barnetegia baizik.
Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra.ZEHAZTEKE
Prezioa: 805 euro* ZEHAZTEKE.
Ibilbidea: Hondarribia-Bera-Ainhoa-Bidarrai-Baigorri-Donibane Garazi-Esterenzubi-Irati-Logibar-Santa Grazi-Belagua-Lintza-Izaba.
Baigorrin bi egun emango ditugu.
* Bi aukera dituzu:
- ibiltaria osorik egin (805 euro) edo
- aste bat (lehenengo astea -uztailaren 19tik 25era- edo bigarrena -uztailaren 25etik abuztuaren 2ra-, 455 euro)

Egun bakoitzean, batez beste, 20-25 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
• Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du. Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakartzan liburuxka bana izango dugu.
• Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko
hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak…).
• Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.
Informazioa:
Maiatzaren 5etik aurrera,
gure euskaltegietan
607 673 541 · 673 200 100 udabarnetegiak@aek.eus
DESKONTUAK UDAKO BARNETEGIETAN:
- AEK-ko ikasleei aurrematrikula egiteagatik: % 10. Beste deskontuekin ez metagarria. Familia barnetegietan, deskontua helduari eta haur bakar bati egingo zaie. OHARRA: aurrematrikularen epea maiatzaren 4an bukatuko da. Galdetu zeure euskaltegian.
- Korrika laguntzaileak: aurrematrikuletan %10eko deskontua (aurrematrikula kanpainak irauten duen bitartean. Beste deskontuekin ez metagarria).
-
AEKren 120 ordutik gorako ikastaroetako AEK-ko ikasleei: % 5. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
2 barnetegi egiteagatik: % 10. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
3 barnetegi egiteagatik: % 15. Beste deskontuekin ez metagarria. Familia barnetegietan, deskontua helduari egingo zaio, ez haurrari.
-
Familia-barnetegira 3 seme-alabarekin joateagatik: % 10. Beste deskontuekin metagarria, guztien batura osotara <%15 baldin bada. Deskontua seme-alaben matrikulan aplikatuko da.



