Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Print Friendly, PDF & Email
18
Urr

AEKideok ere OLDARRALDIAREN AURREAN, EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT!

Ate-joka dugu azaroaren 4a. Berebiziko garrantzia du AEKideok ere oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egiteak, euskaraz bat izateak eta, beraz, sustapen-lanak egiteak nahiz azaroaren 4an Bilbora joateak. Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Euskal Herri osoan AEK erreferente izatea nahi dugu hiztun aktiboak sortzen. Gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea, ahalegin berezirik egin gabe; biztanle guztiek euskaraz eroso aritzeko baldintzak izango dituzte eta euskara erabiltzeagatik ez dira deseroso edo baztertuta sentituko.

Gure ikuspegia eta egitekoa horiek izanik, eta kontuan hartuta proiektu estrategikotzat hizkuntza-politikan eragitea dugula, euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiari aurre egitea dagokigu. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakor bat, oldarraldi bat.

Azaroaren 4an, AEKideok ere oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!

Print Friendly, PDF & Email
04
Urr

Azaroaren 4an Bilboko kaleak beteko ditugu!

Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako egunean, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak elkartu ziren Bilbon, Euskalduna jauregiaren (Bilbo) aurrean, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko.

«Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat» lelopean, Euskaldunatik abiatuko da 17:00etan manifestazioa, eta Bilboko udaltzean egingo da amaiera-ekitaldia.

Joan den maiatzaren 10ean EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian egin bezala, euskararen normalizazioaren kontrako epai sortarekiko desadostasuna agertu dute bertaratutakoek. Erandioko Udalekoa, Uliazpi Fundazioari buruzkoa, Barakaldokoa, Irungo udaltzainena, Nafarroako hainbat udaletakoa, edo euskara hizkuntza “zailegia” dela argudiatu zuen Laudioko sententzia gogoratu zituzten, besteak beste. Eta, agerraldi hartan azpimarratu zen bezala, oldarriaren aurrean erantzun bateratua emateko azaroaren 4koa euskararen aldeko manifestaziorik jendetsuena izatera deitu dute.

Informazio gehiago, euskarriak... Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email
03
Urr

Ez adiorik, Xabier!

Xabier Mendiguren Bereziartu joan zaigu,  Kontseiluko lehen idazkari nagusia. Une latz hauetan bat egiten dugu familiaren, lagunen eta Kontseiluko kideen saminarekin.
 
Zure itzulpen eta kontseiluak, ezinbesteko bidelagun euskararen lekukoa eramaten.
 
Lurrak gozo har zaitzala, Xabier.
Print Friendly, PDF & Email
03
Urr

AEKn, ikasturte berria abian

Aste honetan, AEKn abian jarri dira 2023-2024 ikasturteko ikastaroak, eta, oro har, oraindik ere izena eman daiteke urrian zehar. AEK-k aukera eskaintzen du 100 euskaltegi baino gehiagotan.

Hauek dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak:Hasiera maila, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

  • Autoikaskuntza euskaltegian.

  • Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.

  • Online ikastaroak.

  • Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute.

AEK eta euskara hurbil, zu urrun heltzeko.

Print Friendly, PDF & Email
29
Ira

AEK eragile, kitxuekin hizkuntza lankidetzan Ekuadorren

Azken urteetan, Garabiderekin elkarlanean, Ekuadorreko Kitxua komunitatean hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzuteko hainbat proiektu garatzen aritu da AEK. Oraingoan proiektu berri bati hasiera eman diogu. Esti Nieva Ponga AEKidea aritu/ko da 2023-2024 ikasturtean

Aurrekoetan, komunitateko kide batzuk helduen irakaskuntzari lotutako formazioa eta aholkularitza jaso dute. Oraingoan, lantalde honek A1 mailako eskolak emateko metodologiaren inguruko formazioa eman, aztertu eta materiala sortzea da helburua. Proiektuan zehar formazioa, laguntza, jarraipena eta aholkularitza eman/go die Nieva AEKideak.

Irudian, Esti Nieva Kitxua komunitateko kideekin.

Print Friendly, PDF & Email
28
Ira

Urriaz geroztik, AEK-k abian jarriko du epealdi estrategiko berri bat (2023-2027)

Hemendik aurrera abiaraziko duen plan estrategikoan, AEK-k ikuspegi hau ezarri du hurrengo lau urteetarako: “Euskal Herri osoan, AEK erreferente izango da euskal hiztun aktiboak sortzen, euskalduntzea doako zerbitzua izan dadin eragiten”.

Ezaguna denez, AEK erakundeak euskararen normalizazioan dihardu, eta horren eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. Azken batean, gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak eroso bizi ahal izatea euskaraz.

Alizia Iribarren koordinatzaile nagusiaren agurra
Ikasturte honetatik aitzina, bera ez da ariko postu horretan, behin lau urteko etapa amaituta. Hain zuzen ere, AEK-k bere egituraren gaineko gogoeta egingo du epealdi estrategiko berrian, eta horren baitan ezarriko du bestelako antolaketa 24-25 ikasturterako.

Irudian, ikasturte honetan, Ermuan, AEK-ko kideek egindako gogoeta-saio bat

Print Friendly, PDF & Email
22
Ira

Arratiako 9 enpresa gehiagok sinatu dute hitzarmean EUSGARArekin, eta eremu sozioekonomikoak euskara sustatzeko 29 kideko komunitatea osatu da

Arratian gero eta enpresa gehiago daude euskara gehiago erabiltzeko prest.

eusGara zerbitzuak hitzarmen ekitaldia egin du gaur goizean (irailak 22) Zeanuriko Zulaibar campusean, eta 9 enpresa berrik konpromisoa hartu dute euskara gehiago erabiltzen hasteko, eta horiek kontuan hartuta, gaur gaurkoz 29 enpresek osatzen dute eusGara komunitatea. Horiek guztiek eskura izango dituzte euren enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteko eusGarak eskaintzen dizkien doako tresnak, AHIZE zerbitzuaren bitartez: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza saioak.

Enpresa hauek egin dute bat aurten eusGara proiektuarekin: Piedade Ondo, Arratia Egoitza, Jandoniz, Cementos Lemona, Alinar die casting, Arbisa, Wolco, Alfe Cutting eta Ekin eraiketak.

Arratiako zaintza sektore osoa biltzen duen ildo berria zabaldu du eusGarak, adineko hiru egoitzetan zaintza euskaraz eman dadin urratsak ematen joateko.

Print Friendly, PDF & Email
21
Ira

'Eskuara' proiektua sortu da, Arabako 50 langiletik gorako enpresetan euskara sustatzeko

Arabako enpresek tresna berri bat dute euskara sustatzeko: Eskuara. Aurkezpena atzo (irailak 20) egin zuten Gasteizen.

Bere helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, eta une honetan, Eskuara proiektuarekin bat egin dute bi enpresek: Aenkomer eta Sirimiri (aurkezpenean ere parte hartu zuten). Dena den, ekimena handitzen joatea da helburua, eta 2024 urte amaierarako 25 enpresetara iristea aurreikusten da.

Proiektuan parte hartuko duten enpresek Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren laguntza izango dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahize-AEK-k aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian...

Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra dago: enpresak bere behar eta neurrira egokitutako konpromisoak hartzea eta betetzea. Horretarako, Arabako Foru
Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuko dute.

Print Friendly, PDF & Email
20
Ira

Errigora beka, Nafarroako Ager eremuan ari diren ikasleentzat

22/23 ikasturtean AEKn aritu ziren ikasleek Errigora beka eskaera egin zuten. Iaz,  221 ikasle izan dira eta 21.000 euro inguru banatuko dira horien artean; Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafallaldea eta Erriberakoak dira guztiak.
 
Onuradunak haien burua euskalduntzen ari dira, euskaraz bizitzeko asmoz, eta dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbesteko bi baldintza bete behar izan dute; batetik, administrazio nagusiak, Euskarabideak, ematen duen dirulaguntza eskatzea eta bestetik, %80 asistentzia bermatzea.

Ager eremua euskalduntzen jarraituko dugu, gu guztion ahaleginari esker, Errigora kanpainan egiten dugun ahaleginari esker, Euskarari Puzkak ematen duenaren fruitu baita Errigora beka. Segi dezagun, beraz, saskiak lau haizetara zabaltzen. Kanpaina berria ate joka da, eta, laster, informazio gehiago izango dugu, adi.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.