22/23 ikasturtean AEKn aritu ziren ikasleek Errigora beka eskaera egin zuten. Iaz, 221 ikasle izan dira eta 21.000 euro inguru banatuko dira horien artean; Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafallaldea eta Erriberakoak dira guztiak.
Onuradunak haien burua euskalduntzen ari dira, euskaraz bizitzeko asmoz, eta dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbesteko bi baldintza bete behar izan dute; batetik, administrazio nagusiak, Euskarabideak, ematen duen dirulaguntza eskatzea eta bestetik, %80 asistentzia bermatzea.
Ager eremua euskalduntzen jarraituko dugu, gu guztion ahaleginari esker, Errigora kanpainan egiten dugun ahaleginari esker, Euskarari Puzkak ematen duenaren fruitu baita Errigora beka. Segi dezagun, beraz, saskiak lau haizetara zabaltzen. Kanpaina berria ate joka da, eta, laster, informazio gehiago izango dugu, adi.