'Eskuara' proiektua sortu da, Arabako 50 langiletik gorako enpresetan euskara sustatzeko

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Arabako enpresek tresna berri bat dute euskara sustatzeko: Eskuara. Aurkezpena atzo (irailak 20) egin zuten Gasteizen.

Bere helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, eta une honetan, Eskuara proiektuarekin bat egin dute bi enpresek: Aenkomer eta Sirimiri (aurkezpenean ere parte hartu zuten). Dena den, ekimena handitzen joatea da helburua, eta 2024 urte amaierarako 25 enpresetara iristea aurreikusten da.

Proiektuan parte hartuko duten enpresek Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren laguntza izango dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahize-AEK-k aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian...

Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra dago: enpresak bere behar eta neurrira egokitutako konpromisoak hartzea eta betetzea. Horretarako, Arabako Foru
Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuko dute.

Enpresekin batera izan dira aurkezpenean proiektua bultzatu duten erakundeetako ordezkariak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza diputatu Jone Berriozabal eta Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzi Maria Nanclares. Eskuarak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak bultzatuta abiatu zen Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko 2020-2023 plana-rekin, eta Araban euskararen erabileran urrats berriak emateko helburua du. Euskara lan eremuan baliatzeko metodologia eta ekimen berriak sortuko dira proiektu honi esker.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak proiektuaren garrantzia nabarmendu du: “Araban Lanabesen baitan sortu berri dugun Eskuara programak zehaztu egiten du gure lan eta lankidetza esparrua. Jarduera ekonomikoan eragiteko lur eremua zehaztu dugu, eta horrek lagunduko digu eraginkortasunean, Euskal Autonomia Erkidego mailan dugun planari zehatzago erantzuten eta epe labur zein urrunagorako helburuak jarri zein tresnak ezartzen”. Dobaranek gaineratu duenez “aurretik egindako bideak eraman gaitu honaino eta Eskuara enpresei zerbitzua emateaz harago, enpresa sare eta lankidetza komunitatea eratzeko aukera bat izango da, erakundeek babestua”.

Jone Berriozabalek proiektuaren izenari egin dio erreferentzia bere hitzaldian: “Gerardo
López de Guereñuren Voces alavesas izeneko lanean, gaztelaniak euskaratik jasoak zituen hainbat eta hainbat hitz biltzen ziren, ohiko jardueran baliatzen ziren hitzak, eta
egun galzorian daudenak. Horien artean Eskuara, oraindik ere landa eremuan bakan batzuek aipatzen duten eskuarea. Ba, euskarazko harri-bitxi zaharrei erabilera berriak eman eta hementxe dakarkizuegu, gure eskuarea: Arabako enpresak euskaraz batu daitezen, eta guztion artean euskararen aldeko esperientziak bildu, jaso, eta jorratzeko. Arabako esparru sozioekonomikoko kide are gehiagorengana iristeko. Euskara xede, eskuara bide”.

Maria Nanclaresek Eskuara proiektuak Gasteizi eskainiko dion balioaz hitz egin du: “Eskuara proiektua aukera paregabea da Gasteizko 50 langile baino gehiagoko enpresentzat. Katalogo bat emango diegu, euskara sustatzeko hainbat zerbitzurekin, besteak beste: prestakuntza, itzulpen zerbitzua eta aholkularitza teknikoa. Arabako hiriburuko Udalarentzat ere abantaila da, hiriko ekoizpen sarearekin aliantzak sortzeko, eta industriarekin, zerbitzuekin eta merkataritzarekin lankidetza-bide berriak irekitzeko aukera ematen digulako”.

'Eskuara' ez da ezerezetik sortu. Proiektu berria den arren, Arabako enpresek euskararen erabilera bultzatzeko jarduna ez da berria, enpresa askok pausu garrantzitsuak egin baitituzte azken urteetan lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko. Eskuara, egiteko horretan laguntzera dator, bere esanahiak dioen moduan, konpromiso zehatz eta lorgarriak eskuratzeko, komunitatean metatzeko eta partekatzeko lanabesa izango da.

PARTE HARTZEAILEEN HELBURUAK
Gaur gaurkoz Eskuara zerbitzuarekin bat egin duten bi enpresek hitza hartu dute aurkezpen ekitaldian, eta aurrera begira egin asmo dutena zehaztu dute.

Aenkomerren
kasua berezia da, merkatarien elkartea delako. Azaldu dutenez, hizkuntza kudeaketa egokia egiteak irabazi hirukoitza ekarriko die eurei: bezeroak, enpresak eta gizarteak irabaziko dutelako. Orain arte hizkuntza diagnostikoa osatu dute, eta beraz, diagnostikoan identifikatutako horiek hobetzeko lanketak zehatza egiten lagunduko die Eskuara zerbitzuko aholkulariek. Besteak beste, honakoak:
Zerbitzuaren kalitatean eragiteko bazkide zein publikoari zuzendutako
dokumentazioa euskaratu.
Langileen ezagutza sustatzeko aurrerapausoak eman.
Langileen erabilera sustatzeko dinamikak martxan jarri.
Hizkuntza paisaia estandarizatu, euskararen presentzia indartzeko.
Euskararen erabilerak gure bazkideei eman ahal dien balioa proiektatu.

Sirimiriren kasuan
, bestalde, pertsonen zahartze prozesuan laguntza eskaintzen dute, eta adinekoei, profesionalei eta senideei zuzendutako proiektuak sortu eta garatzen dituzte. 2018an euskara talde bat sortu zuten, eta hainbat aurrerapen egin zituzten: web orrialdea euskaratu, Euskaraldian parte hartu, enpresako langileei euskaraz moldatzeko tailerrak eskaini, Korrikan parte hartu... Hori guztia Lanabesi esker egin zutela azpimarratu dute.

Kanpoko
aholkularitza teknikoari esker egin dute aurrera, azaldu dutenez, eta Eskuararekin bat eginik helburu berriak ezarri dituzte: enpresako plan estrategikoaren barnean euskararen garrantzia zehaztu; euskararen lan taldearen sustapena egin; eta orain arte egindako ekintzei eutsi. Zerbitzu berriarekin helburu horietara gerturatzeko urratsak ematen segitzea aurreikusten dute.

Irakurri 1737 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 21 September 2023 09:01
Osteguna, 21 September 2023 08:50

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.