Print Friendly, PDF & Email
18
Aza

AEK-k indarrean du 2019-2023 epealdirako berdintasun-plana

AEK-k dagoeneko abian du datozen lau urteotan garatuko duen berdintasun-plana, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz egina. Planaren xede nagusia da erakundean ikuspegi feminista ezartzeko bideak urratzea, kideen aukera-berdintasunean urrats sistematikoak emanez. Hau da, berdintasuna bermatuko duten neurriak hartzea eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzea.

Planaren oinarrian, joan den ikasturtean osatutako diagnostikoa eta erakundean bertan jasotako ekarpenak daude. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko den plangintzaren bidez, hortaz, AEK-k xede hauek erdietsi nahiko lituzke: erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikuspegi feminista txertatuta egotea; iruditegian zein komunikazioan, eta AEK-k antolatzen dituen ekimenetan, bikain aritzea; eta, azkenik, erakundearen kulturan, egituran eta AEK-ko kideen lanaren nahiz bizitza familiarraren eta pertsonalaren antolaketan aurrerapauso nabarmenak egitea.

Planak zeharkako izaera dauka, eta erakundean bertan eratu den berdintasun-batzordeak egingo du haren jarraipena.

Print Friendly, PDF & Email
11
Aza

Abenduaren 2tik 13ra, euskara ikastaldi trinkoa Baionan

Zergatik egin ikastaldi bat ?

AEK-n argi dugu : euskara ikasteko manera onena ikastaldi trinkoak egitea da. Euskaran murgiltzeko parada ematen du, euskara ikasteaz gain euskaraz bizitzeko parada.

Nori zuzendua da ikastaldi hau ?

Aurtengo lehen ikastaldia euskara hastapenetik ikasi nahi dutenentzat da, eta Baionako Gau Eskolan iraganen da abenduaren 2tik 13ra. Euskarari lehen behako bat eman nahi dietenei edo Gau Eskoletan izena emateko berantegi ibili direnei zuzendua da, lehen hiru hilabeteetako nozioak ikasteko parada ematen baitzaie. Horrela, nahi izanez gero ikasleak urtarriletik goiti Gau Eskola bateko lehen urteko talde batean sartzeko behar beste nozio ezagutuko ditu.

Kurtsoak astelehenetik ostiralera izanen dira, bi astez, 9:00etatik 13:00tara.

Prezioa : 165€ gehi AEKn izen ematea 22€
Maila : Hastapena
Izen emateak azaroaren 18a arte

Xehetasun gehiagorentzat, harremanetan jar zaitez gurekin

AEK : Marengo karrika, 22 – 64100 Baiona

05.59.25.76.09   /  06.20.11.63.51 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Zu hemen zaude, AEK ere bai!

Print Friendly, PDF & Email
06
Aza

Azaroko AIZU! labetik atera berria

Hilabete honetan AEKren koordinatzaile berri Alizia Iribarren ikus dezakegu AIZU!-ren azalean. Tuteran egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hasi zen; ondoren, Erriberako AEKren arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren koordinazio lanetan aritu da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. Arin-arin atalean, AIZU!-ko lagunak Julen Arburua artzain eta gaztagilearekin mintzatu dira,

441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...

Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.

On egin!

 
Print Friendly, PDF & Email
06
Aza

21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, Rikardo Arregi Komunikazio sariko finalista

Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.

Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.

Print Friendly, PDF & Email
05
Aza

'Solaskide' programaren hitzarmena sinatu dute Nafarroako Hezkuntza Sailak eta AEK-k

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta AEK-k ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programaren hitzarmena sinatu dute.

Egitasmoa lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko A, B eta D ereduetako ikasleek hartuko dute parte. Gazteek mintzamena lantzea da xedea eta ikasleen adierazteko ahalmena hobetzeko ahozkotasuna indartzeko ekintzak gauzatuko dira.

Hezkuntza programa honetan, 2020an zehar eta eskola orduetan, 78 eskola taldek hartuko dute parte, talde bakoitzari 18 saio eskainiko zaizkio.

Irudian, Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia, Alizia Iribarren, AEK-ko koordinatzailea,eta Carlos Gimeno Gurpegi, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria. Irudia: Nafarroako Gobernua.

Print Friendly, PDF & Email

Euskara ikasleentzako material didaktikoa berria

Praktikaturen eskaintza ezagutzeko eta sustatzeko AEKren Didaktika zerbitzuak material didaktikoa berria sortu du; B1 eta B2/C1erako material sorta bana hain zuzen ere. Nork bere erabilera-plana egitera bideratuta daude jarduera guztiak.
 
Euskaltegietako ikasleei Praktikaturen eskaintzaren berri emango zaie eta horrekin batera, euskaraz klasetik kanpo egiteko komenigarritasunaz ere hausnartuko dute.

Materiala hemen eskuragarri dago.

Eskolaz kanpo ere, euskara praktikatu eta euskaraz bizi!

Print Friendly, PDF & Email
25
Urr

Mertxe Mugika Balanzategik jaso du aurtengo Bai Euskarari sarietako bat

Aste honetan izan den ekitaldian, Bai Euskarari Elkarteak etxe honetako kidea saritu du, Mertxe Mugika Balanzategi, AEKren koordinatzaile nagusi ohia. Harekin batera, Bordatxo jatetxea eta ABB Nieseen enpresa saritu ditu.

Hona hemen Bai Euskarari Elkarteak zabaldutako mezua: "Euskarari ekarpen handia egiten dioten pertsonak saritu ditugu urtero eta aurten, bereziki, lan-munduarekin ere lotu nahi izan dugu sari hau. Izan ere, Mertxe Mugika Euskal Herriko kooperatiba handienetariko bateko buru izan baita. Mugikak AEK-ko koordinatzaile nagusiaren postua utzi zuen irailaren 30ean, 13 urte egin ostean. Urte horietan guztietan egin duen lana aitortzeko eman diogu aurten Bai Euskarari Saria".

Zorionak eta eskerrik asko, Mertxe!

Print Friendly, PDF & Email
14
Urr

Errigorak hainbat berrikuntza dakartza aurten

«Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpainaren 7. edizioa ate joka dugu dagoeneko, eta aurtengoa berrikuntzekin dator. Larunbatean, urriaren 12an, Agerraldia aurkeztu zuten Tafallan, aurrerantzean hizkuntzaren ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldekotasuna indartzea izango du xede. Bestalde, aurtengo kanpainaren bigarren berritasun nagusia eskaintzaren berrikuntza izango da: 50€ko saski biren planteamendutik, izaera eta prezio desberdinetako hiru saskira pasatuko da. Beltza, betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango dena. Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, bistan denez, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; gabonetako saski baten tankerakoa egin nahi izan dute, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz. Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira.

Print Friendly, PDF & Email
14
Urr

Euskararen Foru Dekretuari aurre egiteko deia, urriaren 19an Iruñean

Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!

Print Friendly, PDF & Email
08
Urr

Urriaren 12an Agerraldia, Euskarari Puzka

Datorren urriaren 12an, Tafallan, ekimen berri bat abiatuko da, Agerraldia. Urte batzuk dira ERRIGORA Euskarari Puzka kanpaina abiatu zela, eta aurten euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi da. Tafallan, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izango ditu, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko ditu. Helburua euskararen ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldeko jarrerak indartzea da.

Print Friendly, PDF & Email
04
Urr

AIZU! ALDIZKARIAREN GALDE DEBALDE? ATALAREN EDUKIAK ASTEAZKENETAN AEKren TELEGRAM KANALEAN. Ikasturte berria abian, hemen gaituzue.

GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da?

Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10) Koadrilako lagun bakoitzak hamar liburu erosi du Durangoko Azokan (hamarna, beraz) Hortaz, ez du zentzu handirik bi-biak batera erabiltzeak, ez bada errepikapenezko edo enfasizko efektu literarioren bat bilatzeko-edo.

Adierazi bezala, AIZU! aldizkarian horren moduko zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Beraz, nahi izanez gero, bidali zuen zalantzak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera

Bada, laster arte! Bide batez, gogoan izan urriko AIZU! aldizkaria kalean dela, eta, besteak beste, Deustuko Erribera hobeki ezagutuko duzue.

Print Friendly, PDF & Email
02
Urr

Alizia Iribarren Andueza, dagoeneko hasi da AEKren koordinatzaile nagusiaren arduran

43 urte ditu, eta, Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren
koordinazio-lanetan aritu izan da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. Hasia da dagoeneko, urriaren 1ean, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.

Twitter kontua ere zabaldu du: @AliziaAEK

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.