on line ikastaroak
Zuk aukeratu!
Online-ikastaroak iraupen, helburu eta eduki askotarikoak izan daitezke, beti eskatzailearen beharrei egokituak (norbanakoak edo enpresak, ikastetxeak…). Ikastaro guztiak Moodle plataformaren bidez garatuak daude, eta garrantzi berezia ematen diegu talde-lanari, irakasleen jarraipenari eta erabilerari.
Ikasi online ere AEK-n
AEKren metodologian oinarritutako ikastaroak ditugu; beraz, euskara nork bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea dugu helburu: eguneroko bizimodurako, lehen egunetik mintzatzeko, maite dituzunekin bizitzeko, kaleko harremanetarako, kulturaz gozatzeko, erabilera formalerako, euskara-maila egiaztatzeko eta lanean erabiltzeko.
Erraza da
Ikastaroek ez dizute aparteko betebehar edo trebezia teknikorik eskatuko; gainera, ez duzu ezer deskargatu edo instalatu beharko. Moodle plataforman oinarrituta daudenez, baliabideak intuitiboak, interaktiboak eta dinamikoak irudituko zaizkizu. Hitz batean esanda, erakargarriak. Azkenik, gure ikastaroetan garrantzi berezia hartzen dute ondokook: elkarren artean aritzeko eta komunikatzeko tresnek, ahozko erabilerak eta ikus-entzunezkoen lanketak.
Online ikastaroak 2026/2027
Online ikastaroak (2026ko uda). ADI EGON! Ez dago lekurik; dagoeneko, toki guztiak bete dira.
2026ko urrian hasiko diren online-ikastaroetan aritu nahi baduzu, bete ezazu formularioa, eta aurrerago jarriko gara harremanetan zurekin. Ikastaro horietan zerrendaren hurrenkera aintzat hartuko dugu.
|
A1-A2-B1 mailak (“EUSKARA BONUA”ren barrukoak) A1 eta A2 mailetan (A0A0 edo A1A0 abiapuntua eta A1A1 abiapuntua, alegia) Urriaren 12tik ekainaren 18ra (190 ordu): 956 € 206 €* Ohar garrantzitsua: A1 eta A2 mailak helburu dituzten ikastaroek 190 ordu iraungo dute, urritik uztailera; ez da ikastaro laburragorik egongo, eta, horrez gain, ez da aukera berririk egongo ikasturte berean (horiek 2026ko urrian hasiko dira, eta hurrengoak 2027ko urrian) B1 (A2A2 abiapuntua dutenak) Urriaren 12tik ekainaren 18ra (190 ordu): 956 € 581 €* Urriaren 12tik abenduaren 23ra (75 ordu): 484 € 120 €* Urriaren 12tik abenduaren 23ra (75 ordu): 484 € 109 €* (iaz, A1eko edo A2ko dirulaguntza berezia eskatu zutenentzat soilik)
Ohar garrantzitsua: maila bat gainditzeko, gehienetan ez da nahikoa izaten 75 orduko ikastaro bat. Gainera, 190 orduko ikastaro batek 75 orduko bik baino gutxixeago balio du. Horrelako ikastaro bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu, gure gomendioa da 190 ordukoa egitea. |
•B2 eta C1**: Urriaren 12tik ekainaren 18ra (190 ordu): 956 € Urriaren 12tik abenduaren 23ra (75 ordu): 484 € **16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerro berezia C1 maila prestatzeko C1 (16-18 urte): 956 € 206 € (190 ordu) C1 (16-18 urte): 484 € 45 € (75 ordu) Argibide gehiago, hemen. •C2: Urriaren 5etik ekainaren 5era (190 ordu): 1074 € Urriaren 5etik abenduaren 23ra (75 ordu): 594 €
|
(Urritik abendura 75 orduko ikastaroa egin duenak lehentasuna izango du urtarrilean beste ikastaro bat egiteko. Hori alde batera utzita, gerta daiteke ikasturtean ikastaro berri gehiagorik ez egotea, salbu eta udan azterketak prestatzeko ikastaroak: B1-B2-C1-C2).
* Oharra: ADI!! Arazoak izaten ari gara hainbat e-postarekin (hotmail, outlook, ...) eta baliteke matrikula burutu eta gero konfirmazio mezurik ez jasotzea.
Horrela izanez gero jarri gurekin harremanetan:
E-postaz: e-idazkaritza@aek.eus // 688 664 498
Barkatu eragozpenak.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?
Jarri harremanetan gurekin: bete HARREMANETARAKO galdetegia
Astelehenetik ostiralera txatean ere bagaude! Zuzenean zure zalantzak argitu ahal ditugu,10:00-13:00 eta 15:00-17:00 ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo ere zure mezua utzi ahal diguzu eta konektatzen garenean erantzungo dizugu.

harremanetarako
maiz EGINDAKO GALDERAK
Guk diseinatutako ikastaroak dira. AEKren metodologian oinarrituak; gurekin ikasten duten pertsonek euskara beren bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.

maiz EGINDAKO GALDERAK
Guk diseinatutako ikastaroak dira. AEKren metodologian oinarrituak; gurekin ikasten duten pertsonek euskara beren bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.
Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.
Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:
- HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
- 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.
Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da.

IKASLEEN AHOTAN

Api
Ots
Aza
Eka



