Ikasturte honetan ere, AEKk asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean. Maiatzean izango dira.
Izena eman hemen: http://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/
Hona hemen datak eta informazioa:
Arantzan (Nafarroa), euskalduntze barnetegia:
-A2.2 eta B1 mailak
Maiatzak 16-17-18.
Prezioa: 202 euro. Ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte. Lo tokia eta otorduak (2 gosari, 2 bazkari eta 2 afari) barne.
Euskaran murgiltzeko ikastaroak dira; eta ez, berez, azterketak prestatzeko.
Iruñean (Nafarroa), hiri barnetegia. Bi ikastaro mota:
-Euskalduntzea (B2 eta C1 mailak)
-EGA-C1 azterketa prestatzekoa
Maiatzak 24-25. Eskolak eta dinamikak izanen dira, larunbata elkarrekin pasako dugu, goizetik arratsaldera arte, elkarrekin bazkalduko dugu. Igandean goizez izanen dugu eskola eta eguerdian amaituko dugu.
Prezioa: 131 euro, eskolak eta bazkaria barne (lotarako lekua ikasleak berak bilatu beharko du).
Informazio-orria HEMEN.
Izen-emateak: maiatzaren 5era HEMEN.
Informazioa: AEKren euskaltegietan · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. · 607 60 80 49
Asteburuko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina eta erosoa da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu. Barnetegiei buruzko informazioa webgunearen atal honetan.