Print Friendly, PDF & Email

AEK-k, erakasle izan nahi luketen guziei ateak zabaltzen dizkie maiatzaren 31tik ekainaren 4ra. Ipar Euskal Herriko Gau Eskoletan klase idekiak eta buruz-buruko hitzorduak antolatuko dira, helduen erakaskuntzarako erabili materiala eta pedagogiaren ezagutarazteko.
Xehetasun gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 05 59 25 76 09




Print Friendly, PDF & Email

Hainbat euskaltegitan ikastaro trinkoak eskainiko ditugu. Ikusi hemen eskaintza:

ARABA: Laudion eta Gasteizen.

BIZKAIA: Arratia, Barakaldo, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ermua, Hego Uribe, Meatzaldea, Sestao, Uribe Butroe, Txorierri, Uribe Kosta, Portugalete eta Santurtzi.

GIPUZKOA: Andoain, Bidasoa, Debagoiena, Donostia, Eibarraldea, Goierri, Hernanialdea, Urola, Urola Kosta eta Oarsoaldea

NAFARROA: Iruñerrian eta Erriberan


Trinkoak ez ezik, udan bi asteko barnetegiak zein online ikastaroak egiteko aukera daukazue. Udan ere, AEK zure bidelagun!

Print Friendly, PDF & Email

Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute. 

AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.

Artxiboko irudia

Print Friendly, PDF & Email
Atzo Kontseiluaren agerraldia egin zen Bilbon eta AEK-k ere parte hartu zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bueltan, Kontseiluak bilera batera deitu ditu eragile sindikalak eta politikoak ostegunerako. Era berean, horrelako eskuhartzeei desadostasuna agertzeko elkarretaratzea deitu du larunbaterako: Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean (Albiako lorategiak), 11:00etan, Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean. Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Animatu eta parte hartu elkarretaratzean!
 
EUSKARAZ BIZITZEAREN ALDE, BATUZ Eskubide murrizketarik ez! Larunbatean Bilbon dugu zita!
Print Friendly, PDF & Email

Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa hilaren 27an izango da. Egitarau polita prestatu dute Bilboko lagunek:

Goizean,  9:00etan eta 10:30ean, Indautxu plazan (Indautxu) Bea Egizabalen umorezko bakarrizketaren 2 emanaldi. Arratsaldean, Basarrate plazan (Santutxu) elkartuko dira: Igela, dardoak eta mahai-jokoak 17:00etatik aurrera eta 19:30ean OLD BERRI BAND taldearen kontzertua.

Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!

Print Friendly, PDF & Email

AEKren Hizkuntza Aholkularitza zerbitzu AHIZE trebatze-saioak eskaintzen ari da Oiartzunen, LANIN egitasmoaren bitartez. Mezu elektronikoetan eta deien harreran trebatzeko bi ikastaro dira. 

Enpresei zuzendutako urruneko euskara ikastaro laburrak egiten ari da, hilaren 10etik 21era. Ikastarootako parte hartzaileak telefono bidezko arretan eta mezu elektronikoen idazkeran trebatzen ari dira. Oinarria edukita ere, telefono dei bat jasotzeko edo egiteko unean edo eposta bat erantzuteko momentuan, euskaraz segurtasun handiagoarekin aritzea da ikastaroon helburuetako bat.

Egitasmoari buruzko informazio gehaigo Lanin egitasmoaren webgunean

Print Friendly, PDF & Email
LANDUE izeneko egitasmoa aurkeztuko dute gaur (ostirala, maiatzak 7) Durangaldeko Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. AHIZE-AEK arituko da aholkulari lanetan.
 
Eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskararen sustapena bultzatzeko ekimena da LANDUE.
 
Aurkezpenean Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatuak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak parte hartuko dute. Bertan izan dira eskualdeko hainbat enpresatako ordezkariak eta AHIZEko kideak ere bai.
Print Friendly, PDF & Email

Online ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi?

Maiz egindako galderekin (begiratu webgune honetan, pixkat beherago) zure zalantzak argitu ez baditugu, jarri gurekin harremanetan e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz (688 664 498)

Astelehenetik ostiralera txatean ere bagaude! Zuzenean zure zalantzak argitu ahal ditugu, 9:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo ere zure mezua utzi ahal diguzu eta konektatzen garenean erantzungo dizugu.

 

euskaltegia ONLINE

Print Friendly, PDF & Email

Maiatzeko AIZU! kalean! Manu Muniategiandikoetxeari eta Haizea Martiarturi elkarrizketak; Ortuella Jendea taldea, herritarren futbola herritarrentzat; bortuetako larre-suak; Anbotoko Mariri soa; AIZU! bete komiki; Bizipoza sareko elkarteen lana...

Albiste laburrak, komikiak, iritzia, denbora-pasak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Print Friendly, PDF & Email
Uztailean udako ikastaro trinko eta barnetegiak hasiko dira. Bitartean, ekainean euskara ikasi nahi baduzu, aukera izango duzu gure Foruko barnetegian. Izan ere, B2 eta C1 mailako ikastaroak eskainiko ditugu eta mintzamenean sakondu...
 
Barnetegia aukera ederra da euskara praktikatzeko eta ikasteko, bertan 24 orduz euskaraz biziko baitzara.
 
Informazioa eta izen-emateak:  946 253 596/673 200 100 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. /Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
Print Friendly, PDF & Email
netflixeuskarazNetflix Euskaraz ekimena otsailaren 16an jarri zen abian, eta, euskarak streaming plataformetan, eta ikus-entzunezkoetan, orohar, duen presentzia eza eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da haren asmoetako bat. Abiatu zutenetik, gaurko egunera arte, 10.500 sinaduratik gora jaso ditu ekimenak,eta, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begirako asmoen berri emateko unea iritsi dela iruditzen zaio sustatzaileen taldeari.
 

Gaur, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, egingo duten agerraldi publikora AEK ere gonbidatu dute, eta bertan bi Artezkaritzakide azalduko dira: Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo.



Pantailak, euskaraz!

Print Friendly, PDF & Email

Urtero bezala, Meatzaldeko AEKren eskutik, ELEZ idazki laburren lehiaketa abiatuko da.
Arau orokorrak:

  • Idazkiak euskaraz izan behar du
  • Parte hartzeko 16 urte izan behar dira
  • Gaia eta testu mota libreak dira
  • Idazkiak mekanografiaturik aurkeztu behar dira
  • Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 27

Lanak helbide elektroniko hauetako batera bidali beharko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Askotariko sariak egongo dira!

Print Friendly, PDF & Email

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko eguneratu dira www.korrika.eus webgunean, eta proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

KORRIKA BEKAREN OINARRIAK HEMEN.

Print Friendly, PDF & Email
Oporren ostean gaur itzuliko dira  ikasleak euskaltegietara, eta apirileko AIZU!k egingo die ongi etorria: Irene Larrazari eta Ander Herranzi elkarrizketak; Danteren hitzak gogoan; Iruñeko Erresumako Museoan bisita; Tuestan, tomateak hazteko azpiegitura ezbaian...
 
Denbora-pasak, albiste laburrak, komikiak...
 
On egin!
Print Friendly, PDF & Email

"Batu dezagun euskara" (KORRIKA berezia) lana estreinako dute gaur, hilaren 31, gaueko 9:30ean, euren youtube kanalean.

Aurten ere, Festaroko lagunek KORRIKA "sinboliko" bat egin nahi izan dute Nafarroa osoan zehar; KORRIKAren lekukoa hartuta, zona bakoitzean euskararekin zerikusia duten erakundeak edo entitateak"KORRIKA" egiten jarri dituzte. Lekuko barruan mezu bat ere joan da, eta guri, AEK-kooi, hori idazteko aukera eman digute; egon adi!

Ikusi hemen

 

Print Friendly, PDF & Email

Ikasturte honetan ere, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean. Maiatzean izango dira.

Izena eman eta ordaindu hemen: http://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/

Hona hemen datak eta informazioa:

Asteburuko barnetegiak Arantzan

  • B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, maiatzak 10, 11, 12. 184 euro.
  • A2.2 eta B1.1 mailetako barnetegia, maiatzak 17, 18, 19. 184 euro.

Hiri barnetegiak Iruñean

  • A2.2 eta B1.1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro (eskolak eta larunbateko bazkaria barne, lo egiteko tokia eta bestelako otorduak ikaslearen kontu).

Helburuak: ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izatea, larunbat osoa eta igandeko goiza euskaraz bizitzea (ahozkotasunari lehentasuna emanen diogu); hizkuntza erabiltzeko beldurrak ezagutzea, horiei buruz hausnartzea, eta aurre egiteko estrategiak ezagutzea.

  • B1.2-B2-C1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro (eskolak eta larunbateko bazkaria barne, lo egiteko tokia eta bestelako otorduak ikaslearen kontu).

Helburuak: larunbat osoa eta igande goiza euskaraz bizitzea, dinamika ezberdinen bidez euskaraz ongi pasatzea (ahozkotasunari lehentasuna emanen diogu); hizkuntzaren gure erabilera mailaz hausnartzea eta zailtasunak, beldurrak eta estrategiak identifikatzea; euskaldunak izateaz harro sentitzea.

Deskargatu informazio-orria HEMEN.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 948 274 160 // AEKren euskaltegietan

Asteburuko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu. Barnetegiei buruzko informazioa webgunearen atal honetan.

Print Friendly, PDF & Email

Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar

dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; hala, euskarak hiztun berri asko irabazi ditu azken hamarkadetan, eta, horien artean, hainbat eta hainbat euskaltegietatik atera dira.

Pandemia-garaian, despistaturen batek galdetu izan digu ea zer moduz gauden, ea aurten dena geldirik dugun, ikastaroak aurrera eraman ezinean... Bai, zera! Osasun-neurriak errespetaturik, ohiko ikastaroekin jarraitzen dugu; hori dela eta, nabarmendu nahi dugu aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina. Biba zuek!

Euskal Herrian nahiz munduko hainbat tokitan, aurten 40.000tik gora herritar dabiltza euskaraz komunikatzeko bidea egiten, bai horixe!

Hala eta guztiz ere, argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: Euskal Herriko herritarren % 55 erdaldunak dira, eta, beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu.

Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Zuen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiaraziko ditugu, nola ez!

Alta, hori ez da nahikoa izango, euskarak herria behar baitu; helduen euskalduntze-mugimendua sustatzeko eta euskaltegiei bultzada emateko, denok egin dezakegu geure ekarpena: egunero eta aukera dugun guztietan euskara erabiliz eta prestigiatuz, jendea euskaltegietara joan dadin animatuz, matrikulazio-kanpainak sustatuz, euskaraz bizitzeko nahia plazaratuz...

Gaur, horren lekuko, Euskal Herriko 80 txokotan baino gehiagotan elkartu gara, milaka herritar aldi berean, eta euskararen lekukoa kalera atera dugu, “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” aldarrikatzeko. Eskerrik asko!!

Bestalde, gaurko eguna ez dugu kasualitatez aukeratu; izan ere, Korrika atzeratu behar izan ez bagenu, gaur bertan bukatuko zatekeen, baina azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten.

Esan bezala, Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22. KORRIKA egin ahal izateko.

22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta zuon guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula zuengandik. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.

Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA! Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA!

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

Print Friendly, PDF & Email

AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago egin ditu, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin. Euskal Herriko herrialde guztietan izan dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. AEKren mezua izan dute ardatz (deskargatu hemendik, irakurri hemen)

• Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; gaur, alde batetik, nabarmendu nahi izan dugu, bereziki, aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina.

• Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu. Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko
administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Herritarren nahiz mota guztietako eragileen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiarazi nahi ditugu. Apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan
euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

• Era berean, Azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten. Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22.KORRIKA egin ahal izateko.

22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta guztion guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.

ESKERRIK ASKO BULTZADAGATIK, EUSKAL HERRIA!!

Bultza euskaltegiak. Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpainak ere zabalik segitzen du. KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi dugu. Ekarpenak AEKren webgunean egin daitezke, hainbat eratan.

Azkenik, mota guztietako eragileekiko lan-ildo amankomun bat ere jorratzen ari gara. Gobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen- euskalduntzean.

Print Friendly, PDF & Email

ICML kongresuaren aurtengo edizioa hasi da, eta Bilbon izatea espero genuen, baina azkenean ICML XVIII online izango da. Gainera, prestaketaren hastapenetan, aurreikusten zen 22. KORRIKAren edizioarekin bat egitea, Biltzarrak parte hartze berezia izatea, KORRIKA Bilboko kaleetatik pasatzen zen bitartean. Azkenean, tamalez, pandemiak guztiz baldintzatu du hasierako asmoa

Hala eta guztiz ere, AEK/KORRIKAren isla izango da egitarauan; batetik, KORRIKAren erakusketa birtuala eta ikus-entzunezkoa kongresuan parte hartuko dutenen esku egongo dira, eta, horrez gain, KORRIKAri buruzko ponentzia bat egongo da.

 

Print Friendly, PDF & Email

Euskal Herriko herrialde guztietan izango dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak eta esan bezala, igandean (martxoaren 28an. Ikusi zerrenda HEMEN.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak...ariko dira, besteak beste.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpainak ere zabalik segitzen du. KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi da. Ekarpenak hemen egin daitezke, hainbat eratan.

Azkenik, mota guztietako eragileekiko lan-ildo komun bat ere jorratzen ari gara. Gobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen-euskalduntzean. Era berean, apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.