Amancay Gaztañagari eta DJ Elepuntori elkarrizketak; udan Euskal Herria ezagutzeko proposamenak; jeans urdinak hitz gutxitan...
Harpidetza: aizu.eus/harpidetu
Mikel Aylloni eta Lur Errekondori elkarrizketak; norantz doa (euskal) musika?; Buenos Aires aire zabalean; AEKren uda hitz gutxitan; asfaltoa Arabako barrunbeetan... eta beste hainbat kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Gure ikasleek doan jasoko dute AEKren euskaltegietan.
Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.
Aurrez aurreko taldeetan, autoikaskuntzan eta E-uskaltegian ikasleak matrikula egitean 0,20 euro orduko ordainduko ditu.
C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.
Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.
Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:
- 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:
* 2024 urtean: 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
*2025 urtean: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.
AEKren helburua da 120 eta 80 orduko ikastaroak antolatzea; dena den, sasoi honetan, tokian toki, ikastetxeekin harremanetan ari gara, gauzak zehazteko eta behin betiko eskaintza lotzeko. Beraz, hobe duzu zuzeneko euskaltegiarekin harremanetan jartzea.
EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko ekainaren 30a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena eta Beharra Sustaturen gainean egindako kontrasteen ondorioak)
Hirugarrena.- AEK:Gure Etxea.
Laugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (Ikasguen mapa eta z.o.-ak, 22-23 aurrebalantzea eta 23-24 aurrekontuaren aurreikuspena, egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Antzinatasunaren inguruko proposamena, Korrika...)
Bosgarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.
Seigarrena.- Berdintasun plana.
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamendua.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2023ko maiatzaren 26an.
AEK-ko kideok "Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen" jardunaldietan parte hartuko dugu.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dituzte jardunaldiak, euskaratik ditugun erronkak aletzeko eta gazteei entzuteko helburuarekin.
AHIZE-AEK-ko kide Naroa Jauregizuriak hitzaldia emango du Bilbo Handiko gazteek euskara eta euskal kulturarekin duten harremanaren inguruan.
Jardunaldiak:
Ekainak 1 - 2
Bilbo (BBK Kuna)
Informazioa: https://kontseilua.eus/zer-behar-dute-gazteek/ (egitaraua, izen-emateak...)
Azken boladan, hainbat nazioarteko ordezkarirekin biltzen ari da AEK-KORRIKA, munduko hizkuntza gutxituen inguruan aritzeko. Aspaldi ez dela, Escola Valenciana eta kitxuaren aldeko Kichwa Otavalo Kultur Elkartearen aritu ginen, eta orain Bruselako flandestar komunitatearen delegazioarekin biltzeko aukera ere izan dugu.
Euskal Herrira etorri den ordezkaritza Brusela hiriburu-eskualdeko Assembly of the Flemish Community Commission-eko parlamentariek osatu dute. Batzarra AEK-ko Bilboko egoitzan egin zen, eta flamenkoak eta AEK-KORRIKAko ordezkariez gain, HABEko Jokin Azkuek ere hartu zuen parte.
Beraiekin landutako gaiak askotarikoak izan ziren: bi hiztun komunitateen ibilbide historikoa, soziolinguistika, irakaskuntza metodologia eta didaktika, hizkuntzaren babesa eta promozioa, eta KORRIKA, besteak beste. Ikasteko doakotasunaren gaia ere jarri genuen mahai gainean (Danimarkan, esaterako, doakoak dira hizkuntza-eskolak); eta, amaitzeko, elkarlanerako aukerak ere jorratu genituen.
Bilera amaitutakoan, flandestar talde txiki bat Lizardi AEK-ko A2 mailako eskola batean sartu ziren, eta ikasleekin hitz egiteko parada ere izan zuten.
Alde batetik, zauden lekuan zaudela, AEK-k euskara gerturatuko dizu: etxe ondoan, hainbat euskaltegitan, ikastaroak eskainiko dira udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Informazio zehatza hurbilen dagoen euskaltegian eta AEKren webgunean. Era berean, zauden tokitik, online-ikastaroen eskaintza izango da, maila guztietan. https://aek.eus/eu/online
Beste alde batetik, barnetegiak: euskara egunerokotasunean bizitzeko aukera eskaintzen dizugu. (Forua/Arantza/Zestoa/Urepele/Mendikota) Horien artean, familia barnetegiak ere bai. https://aek.eus/eu/barnetegiak
Udan denbora eta aukera gehiago izaten dira euskara ikasi nahi dutenak biltzeko; edozein tokitatik online, zure herrian bertan edo euskara entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz egiteko eta beste hainbat gauza ere euskaraz egiteko. Hori guztia, gainera, AEK-ko irakasleen eskutik, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen.
673 200 100 · 946 464 000
Enkarni Genuari eta Ander Gilleneari elkarrizketak; sortzaileen Sorgingunea Ozaetan; Fraideen Xendra, ezustekoz betetako bidea; mendia, irakasgai eta ikastegi; euskarazko brebeta eta baxoa labur-labur; denbora-pasak...
Zeren zain zaudete? Eskuratu azkar!!!
Gure ikasleek doan jasotzen dute, hilero, euskaltegietan.
Garesko Udalak AEK-ko Ahize zerbitzuaren laguntzaz osatutako plan estrategikoa aurkeztu du. Ahizek eta herriko euskaltegiko kideek gidatutako lan mahaietan 30 lagun inguruk hartu dute parte, herritarren zein udal langileen hausnarketa eta proposamenak biltzeko. Hala, egungo egoera aztertu, erronkak zehaztu eta horiek betetzeko bideak proposatu dira.
Diagnosiak euskararen kale erabilera azpimarratu du. Izan ere, iazko ekainean egindako neurketaren emaitza % 4,3koa izan da, Iruñerriko 2021eko emaitzaren gainetik eta Lizarrakoaren azpitik. Umeen artean % 9,3raino igotzen da portzentajea, baina gazteen erabilera hobetzekoen artean dago. Euskararen ezagutzak, berriz, nabarmen egin du gora azken hamarkadetan. Hazkundea, bereziki, umeen, gazteen eta familia berrien artean gertatu da (azken urteotan, 4 umetik 3 eskolatzen dira D ereduan). Alabaina, umeen eta gazteen aisialdian euskarazko eskaintza oso eskasa da.
Horrez gain, herritarrek uste dute euskararekiko jarrerak hobetu eta erabilera esparruak zabaldu direla; halere, arreta jarri beharra dago saltokien euskalduntzean, erabilera esparruak sortzen eta euskalgintzako agenteen arteko koordinazioa indartzen. Halaber, udal langileek eta euskara zerbitzuak uste dute hizkuntza paisaian, webgunean eta sare sozialetan nabarmen hobetu dela euskararen erabilera, baina asko dago hobetzeko langileen ezagutzan eta formakuntzan, lanpostuen hizkuntza profilen ezarpenean, musika eskolako eskaintzan eta, oro har, Udalaren herritarrekiko komunikazioan.
Udaleko euskara zerbitzua eta arloz arloko eragileak arduratuko dira plana ezartzeaz 2027ra bitartean. Ebaluazioa, berriz, urtean behin eginen du euskara batzordeak.
Bestalde, AEK-Ahize zerbitzua antzeko beste hausnarketa prozesu batzuk ere ari da bideratzen, hala nola, Oiartzunen, Astigarragan, Lemoan, Portugaleten edota Baztanen.
Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak… hobeto ezagutu eta ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek:
UZTAILA: 15etik 29ra
Oion-Guardia-Lagran-Maeztu-Opakua-Urbasa-Arbizu-Lizarrusti-Aizkorri-Arantzazu-Leintz Gatzaga-Otxandio-Garai-Aulestia-Lekeitio.
ABUZTUA: 07/29tik – 08/13ra
Otxandio-Leintz-Gatzaga-Arantzazu-San Adrián- Lizarrusti-Aralar-Arrarats-Belate-Sorogain-Garralda-Hiriberri-Irati-Belagua-Lintza-Izaba.
Izena eman HEMEN.
Informazio gehiago PRAKTIKATUren webgunean.
Telmo Irureta aktoreari eta Josune Arakistain musikariari elkarrizketak; 'Hemen gaude' ekimena Hego Amerikan; Donostian, elkartasuna afarietan; Picassori buruzko kontuak hitz gutxitan; eta beste hainbat kontu, heltzear diren oporretan gustura irakurtzeko eta lantzeko!
Gure ikasleek doan jaso/ko dute euskaltegian. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egitea dauka. Harpidetza digitalerako aukera ere badago: http://aizu.eus/harpidetu
On egin!!
2023KO TXANGOAK
Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
2021eko udaberrian sortu zen LANDUE zerbitzua, eta ordutik gaur arte Durangaldeko enpresetan euskararen presentzia areagotzeko lanean aritu dira Ahize-AEK-ko hizkuntza aholkulariak. Aldaketa ugari txertatu dituzte ordutik: webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza irizpideak ezarri, Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu... Azken batean bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen baitu LANDUEk.
Gaurko ekitaldian 11 enpresa berrik egin dute bat proiektuarekin, eta beraz, dagoeneko 26 dira komunitate honetako kideak. 2023an euskararen presentzia areagotzeko lan egingo dute, LANDUEk eskaintzen dizkien doako zerbitzuekin. Honako enpresa hauek gehitu dira komunitatera: Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan. .
Horiez gain, 15 enpresa gehiagok osatzen dute LANDUE komunitatea. Honako hauek dira 2022tik proiektuarekin bat egiten duten enpresak: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Gran Hotel, Txirula, Dendak Bai, Durangaleko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Zornotza LH, Iurreta LH, Gure Kide, Bermeosolo eta Maristak.
Sinadura ekitaldia egin dute Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Esan bezala, Landuerekin bat egin dute 26 enpresak, eta horietatik 20k hartu dute parte sinadura ekitaldian.
Bruss, Tabira Berezi eta Sorland hitzarmenkideek euren esperientziaren berri eman dute ekitaldian, eta euskarak marka sortzerakoan ematen duen balioa nabarmendu dute.
Turismo pilotajearen aurkezpena egin dute, eta Lanbide Heziketan egiten ari diren lanketaren berri eman.
Irakurri prentsa-oharra HEMEN.
Asteazkenean, martxoak 22, Bizkaiko euskalgintzaren II. topaketan parte hartu genuen AEK-ko hainbat kidek, Herrialdeko koordinatzaileek, Bilboko ikasguko ordezkariak, AHIZE eta Praktikako zerbitzuetako kideak, Bizkaiko artezkaritzakideak...
Etorkizuneko erronkak identifikatu eta lan-mahaietan bi gai nagusiren inguruan aritu ginen lanean: batetik, gazteak eta aisialdia, eta bestetik, saretzea eta sustapena.
Egiazko hizkuntza politika eta baliabideak aldarrikatuko dituzte. Frantziak euskarari ezartzen dizkion oztopoez gain, tokiko erakundeak ere kritikatu dituzte. Batetik, Azterketak euskaraz egitearen aldarrikapena ezarri dute lehen lerroan euskalgintzako eragileek. Bestetik, gainerako arloetan dituzten zailtasunak ere aipatu dira; besteak beste, agerraldian bertan, AEK-ko ordezkariek gogora ekarri dute joan den urriko prentsaurrekoan salatutakoa.
Hori dela eta, manifestaldia deitu dute apirilaren 22rako, Baionan.
Hemen duzue Ihintz Oliden, Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea, Hamaika Telebistan
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt