Print Friendly, PDF & Email

Jendaurrean egitasmoaren egitasmoaren bukaera ekitaldia izan da gaur (azaroak 22) Donostian. Bertan erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren aurkezpena egin dute.

Proiektua duela 8 bat urte jaio zen, Soziolinguistika Klusterraren eta EHUren eskutik, eta AEKk bertan parte hartu izan du, jendaurreko komunikazioetan euskaraz (ere) aritzeko baliabideak, tresnak eta jokaerak landu ziren bertan. Erakundeek edota bestelako eragile publikoek beraien ezagutzak eta zalantzak elkarren artean partekatzen ziren, jendaurreko euskarazko komunikazioa errazago, hobea eta eraginkorra egite aldera.

Ekitaldian, Nazio Kontseiluko kide Aize Otaño Lizarraldek eta Komunikazio Saileko kide Helios del Santo Gómezek hartu dute parte.

Print Friendly, PDF & Email

Nazio-mailako mobilizazio erraldoia iragarri dute ekainaren 7rako, “Bagara” ekimenean.

Joan den larunbatean, hainbat ekitaldi kultural ospatu zituen Gure Esku Dago elkarteak hiriburuetan; AEK-Korrikaren izenean, Ane Elordi eta Lurdes Etxezarreta izan ziren bertan. Beste kontu batzuen artean, dei egin zuten ekainaren 7ko manifestazio erraldoirako, “Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki” lelopean.

Gure Eskuk “Bagara” izeneko ekimenaren barruan iragarri zuen ekitaldia; AEK-Korrikak bat egin du deialdiarekin, bai eta gogorarazi ere hizkuntza-eskubideak ere badaudela giza eskubideen aldarrikapenaren barnean.

Ekitaldiez gain, Gure Esku Dagok Euskal Herria irudikatzeko hamabi orduko bideo-maratoi birtuala ere antolatu zuen larunbatean, eta horretan ere bere alea jarri zuen AEK-Korrikak, biak (AEK zein Korrika) zer diren azaltzeko ikus-entzunezko bat plazaratuta. Hementxe duzue ikusgai.

 

Print Friendly, PDF & Email

Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.

Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: Lehendabiziko hitzordua atzo, azaroaren 18an, eduki zuten, eta Babilonia (Joan Mari Irigoien) landu zuten. A

Abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala).

Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak. 

Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.

Albistea, AIZU! aldizkarian

491irakurle

Print Friendly, PDF & Email

Toki komunikabideen erronkak aztergai izango dituzte Tokikom Sarien 8.edizioan Artikan. Sariak banatzeaz gain, Tokikomek aukera aprobetxatu nahi izan du sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua partekatzeko. Horretarako, hiru ponentzia mamitsu antolatu ditu, erronka horien artean kokatzen diren hiru gairen inguruan, eta AEKren Artezkaritza Kontseilua gonbidatu dute AEK: gure etxea prozesuaren berri eman dezan, AEKren berregituraketa interesgarria izan daitekeelako Tokikomeko hedabideentzat ere bai. Alegia, aniztasuna galdu gabe, toki komunikabide txikiz osatutako talde bat eraginkortasuna handitzeko hitzaldi praktikoa.

Ekitaldian, Lurdes Etxezarreta Artabek eta Xabi Gartzia Castellek parte hartuko dute. Tokikomeko hedabideetan elkarrizketa egin diete Etxezarretari eta Gartziari. Irakurri hemen.

HUHEZIko Jon Sarasuak Euskararen Gogoetaguneak egindako lanketaz, eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dien paperaz jardungo du, eta ElDiario.es-eko fidelizazio arduradun Ramón Argelinak haien kidetza eta fidelizazio estrategiaz hitz egingo du. Egitaraua, hemen

Print Friendly, PDF & Email

Gaur, azaroak 15, Baionan prentsaurrekoa egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, Euskal Herri osoko eta Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituzten bi erakundeak, hurrenez hurren. AEKren izenean Ipar Euskal Herriko AEKren lehendakari Maider Heguyk eta Ihintz Oliden koordinatzaileak parte hartu dute.

Azaroaren 9an, European Language Equality Network (ELEN) erakundearen Batzar Orokorrak LARRIALDI LINGUISTIKOARI BURUZKO EBAZPENA onartu zuen Bilbon, aho batez.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri ditu aipatu ebazpenean onartutako adierazpenak. Ondoren, Sébastien Castet Euskal Konfederazioko kideak Ipar Euskal Herriko euskararen egoeran eta beharretan sakondu du. Euskalgintzaren Kontseiluaren webgunean Konfederazioaren oharra.

Print Friendly, PDF & Email

Gaur (azaroak 13) Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren lehendakariarekin, Ibone Bengoetxea Lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekin, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordearekin eta Ion Muñoa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin bilera egin dugu, Elkar Taldearen Adunako egoitzan. Euskalgintzaren Kontseilutik Idurre Eskisabel idazkari nagusia, Aize Otaño lehendakaria eta AEKko Artezkaritzako kidea, eta Joanmari Larrarte zuzendaritzakidea eta Elkar Fundazioko lehendakaria izan dira.

Kontseiluko ordezkariek euskara eta euskaldunen komunitatea larrialdi linguistikoan daudela adieraztera eraman dituzten arrazoien berri eman dute bileran.

Halaber, bi aldeak bat etorri dira momentu honetan euskararen normalizazio eta biziberritzeak dituen erronka handien inguruko diagnostikoan, baita horiei aurre egiteko ezinbestekoa zaiela erakundeen eta gizarte eragileen arteko elkarlana bultzatzea eta elkarlanean aritzea.

Print Friendly, PDF & Email

Bilboko San Inazio auzoko Larrako AEK euskaltegiak 40. urtemuga ospatuko du. 

Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu, Bilboko AEKren laguntzaz.

-Asteazken arratsaldean (azaroak 6), La Basuk rap tailerra eskainiko die ikasleei San Inazioko Euskararen Etxean (arrakasta izan du ekitaldiak, dagoeneko itxita baitago bertan parte hartzeko izen-ematea).

-Ostegun goizean (azaroak 7), Bilboko AEKko goizeko irakasleek eta ikasleek 10:00etan ekingo diote itsasadarrean zehar Bilboats ontzian (euskarazko audio-gida entzunez) egingo duten txangoari. Amaitzean, Larrako AEK euskaltegira joango dira guztiak, eta Matxintxu-Larrako AEKko irakasleek San Inazio auzoa ezagutzeko prestatutako ginkana batean hartuko dute parte. 

Arratsaldean, berriz, 17:00etan izango da Bilboats ontziko txangoa. Ondoren, Santutxu auzoko Karmelo kalera igoko dira bidaiariak, bertan Bilboko Berbalagunaren 24/25 ikasturteko hasiera ekitaldian eta 25. urtemuga ospatzen ari diren Berbalagun taldeen omenalditxoan parte hartzeko.

-Ospakizuna azaroaren 9an (larunbata) bukatuko da, goizeko 11:30ean Larrako AEK euskaltegiko ateak ireki eta bertaratzen diren guztiekin argazki erraldoia aterata. Lau hamarkadotan bertatik igaro diren irakasle, ikasle eta laguntzaileak gonbidatu dituzte memoria astindu eta historian atzerako bidaiatxoa egitera, ariketa vintage baten bidez: nola irakasten zen euskara duela 40 urte Bilboko euskaltegi batean? Kaseteak, VHS bideoak, eskuz moztu eta itsatsitako material behin eta berriz fotokopiatuak... Bukatzeko, 12:30ean, triki-poteoa egingo dute auzoan zehar. 

Ospakizun aste hau Bilboko AEKk urtero antolatzen dituen Ikasleen Topaketen barruan kokatzen da. Ikasleen arteko harremanak indartzea eta Bilboko AEKko euskaltegiak ezagutaraztea da helburua. Esaterako, duela bi urte  AEKren Bilboko Txakur kaleko eraikinaren 25. urteurrena izan zen Topaketarako aitzakia; eta iaz, Lizardi AEK euskaltegiaren 40. urtemuga.

Larrako AEK euskaltegia, zorionak eta urte askotarako! 40 urte euskara eroso bizitzeko irakasten.

Print Friendly, PDF & Email

Abian da Errigoraren kanpaina! 

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eska daitezke saskiak (beltza, berdea edota gorria) errigora.eus webgunean, eta bide batez, euskarari ekarpen ederra egin.

Errigorari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramanen dira, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginen zaio (saski bakoitzaren balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara -Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen-).

Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio.

Eman bultzada, euskarari puzka!  

Print Friendly, PDF & Email

Duela sei urte hasitako ibilbideari eutsiko diote, aurreko hitzarmenaren luzapena sinatu baitute. Hala, 2024-2027 epealdian hirugarren plana ezarriko da.

AEKren aholkularitzaz, C.A. Osasunak eta bere Fundazioak hizkuntza-kudeaketa hobetzeko zenbait plan diseinatu eta ezarri ditu, 2018. urtean hasita. Haietan, alor batzuk landu izan dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, bertzeak bertze. AHIZE-AEKren aholkulariak arduratzen dira planak ezartzeaz, eta, haien ustez, orain arteko ibilbideak indargune bat baino gehiago izan ditu: batez ere, euskararen presentziaren gorakada bazkideekiko eta, oro har, herritarrekiko harremanetan, bai eta euskarrietan ere. Arlo horietan, nabarmentzekoak dira Sadar zelaiko errotulazioa, bazkideentzako mezu eta eskutitzak, webguneak eta lehen taldearen X sareko euskarazko kontua (dagoeneko, 5.950 jarraitzaile ditu).

Halaber, ikasturtez ikasturte, gora egin du euskara ikastera animatu diren langile-kopuruak, eta 23/24 ikasturtean 14k egin dute urratsa. Horretaz gain, haurrekin aritzen diren futbol-eskoletako teknikari guztiek jaso dituzte hizkuntza-aniztasunaren gaineko motibazio-saioak, bai eta egoera hobeto kudeatzeko oinarri metodologikoak ere. Gaur egun, futbol-eskoletako 5 taldetik 1ean euskaraz dihardute; dagoeneko, 330 haur aritzen dira gure hizkuntzaz, eta azken urteetan horrelako 5 talde osatu dira Iruñerrian eta Lizarran. Era berean, azken urteotan Osasunak parte hartu izan du administrazio publikoek eta euskalgintzak sustatutako ekitaldi eta kanpainetan; errate baterako, Euskaraldian eta Korrikan.

Hala eta guztiz ere, aurrerapausoak emanagatik ere, hitzarmen berriak erakusten du oraindik ere lan eskerga dagoela egiteko. Horregatik, hemendik aitzina, lehentasun batzuk nabarmendu dira: adibidez, bazkideei ematen zaien zerbitzu eta komunikazioek jarraituko dute ildo nagusietako bat izaten, eta Taxoaren bertze ekintza bat garatuko da, harrobiko jokalariekin eta bertako proiektu berriaren inguruan.

AEKrentzat hagitz pozgarria da elkarlan honetan segitzea; izan ere, aintzat hartuta Osasunaren irismen ikaragarria, horrelako eragile indartsu batek euskara normaltasunez erabiltzeko bideak urratzeak bat egiten du, zeharo, AEKren misioarekin eta jardunekin.

Print Friendly, PDF & Email

Eskuara proiektua Lanabes programaren barruan sortutako ekimena da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta 50 langile baino gehiagoko Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza-berdintasuna bultzatzea du helburu.

IZA Igogailuak enpresa ere batu da egitasmora, euskararen erabilera sustatzeko langileen artean, eta Ahize Zerbitzuaren laguntza izan du: hasteko, egoeraren eta beharren oinarrizko argazkia egin dute, eta beharren eta aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartu ditu.

Konpromiso horiek betetzen ere hasi direla azaldu dute IZAko ordezkariek, eta enpresaren hizkuntza politika zein irizpideak zehaztu eta betetzeko hainbat neurri hartu ditu jada: bezeroentzako emangarriak euskaraz ere jartzea edo enpresaren sare sozialetan euskararen erabilera areagotzea, besteak beste.Horrez gain, IZA igogailuak enpresak, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren zerbitzuarekin batera, euskararen normalizazioan urratsak ematen jarraituko duela iragarri du.
 
Zer da Eskuara?
Iaztik Arabako enpresek tresna berri bat dute euskara sustatzeko: Eskuara. Bere helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da.

Proiektuan parte hartuko duten enpresek Ahize Zerbitzuaren laguntza izango dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahizek aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian...
 
Hemen informazio gehiago.
Print Friendly, PDF & Email

EusGara proiektuari esker, eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hiru konpromiso hartu dituzte:

  1. Ikasle euskaldunen praktikak euskaraz izatea.
  2. Nagusi eta senideen hizkuntza hautuak kontuan hartzea, eta tokian-tokiko baldintza eta aukeren arabera erantzuna ematea.
  3. Egoitzetako langileentzako oinarrizko hiztegi bat sortzea, egoiliarrekin euskarazko oinarrizko esaldi eta hitzak erabili ahal izateko.

EusGara proiektua
Errota Fundazioak AEK-AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara sustatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. Egun, 30 bat enpresa daude EusGara komunitatean.

Argazki-montajea: Errota Fundazioa 

Print Friendly, PDF & Email

El comienzo de cada nuevo curso suele parecerse al año nuevo, en el sentido de que, al cambiar de etapa, nos solemos hacer multitud de promesas: practicar más deporte, comer mejor... y, por supuesto, retomar el euskera. Sea por los hijos, las hijas, nietos y nietas, sea por cumplir retos profesionales... el objetivo final pasa por desenvolverse en euskera, pero no a trompicones como con palos en las ruedas, sino cómodamente.

Con la llegada del mes de septiembre, los euskaltegis vuelven a abrir sus puertas para que la ciudadanía aprenda euskera. El horario, la modulación y el nivel inicial no son un problema: su oferta se adapta a todas las necesidades; además, en algunos euskaltegis, como en AEK, también se ofertan clases de euskera en muchos más lugares: empresas, ayuntamientos, asociaciones, centros educativos, etc. Quienes así lo prefieran, también pueden hacerlo desde el otro lado de las pantallas. Como veis, disponéis de una oportunidad inmejorable para aprender y vivir el euskera.

Esta oferta está intrínsecamente ligada al reto que tenemos en AEK: que la ciudadanía aprenda y viva cómodamente el euskera, ya que nuestro principal objetivo es que toda la población de Euskal Herria pueda desarrollar su proyecto de vida sin ninguna dificultad en nuestro idioma. ¿Pero qué queremos decir cuando hablamos de “vivir cómodamente en euskera”? Pues que las personas, sin necesidad de realizar ningún esfuerzo especial, dispongamos de las condiciones adecuadas para hacer un uso cómodo del euskera, sin que se nos incomode o discrimine por hablarlo. En ese camino, queremos que los euskaltegis sean espacios confortables para desarrollar el aprendizaje del euskera y que, después de salir de ellos, el alumnado haya adquirido todas las habilidades necesarias para utilizarlo en todos los ámbitos de la vida: amistades, familia, trabajo, tiempo libre...

Por otra parte, no podemos obviar y debemos mencionar las recientes sentencias procedentes de los juzgados. Tales fallos nos impiden vivir cómodamente en euskera y vulneran reiteradamente los derechos lingüísticos de quienes deseamos desarrollar todas nuestras actividades en ese idioma. En nuestra vida cotidiana, como euskaldunes que somos, ansiamos desenvolvernos con comodidad en euskera. Es por ello que nuestra intención es ofrecer a quienes os acerquéis a nuestros euskaltegis tal posibilidad, para que podáis llevar a cabo el proceso de aprendizaje sin zapatos que os aprieten, sin trabas, limitaciones ni obstáculos.

Así pues, en AEK estamos y estaremos al lado de quienes desean aprender euskera; queremos entablar una amistad y ofrecerles lo mejor que tenemos, para que, como hemos dicho, se sientan como en casa. Aprenderán y usarán el euskera, sabrán cómo hacer las compras en nuestro idioma, elaborarán exámenes de perfiles lingüísticos, comprenderán los pregones de las fiestas, hablarán con fluidez en euskera, tanto en el entorno familiar como en el laboral…

Por supuesto, de cara a garantizar el derecho de toda la ciudadanía a conocer la lengua propia, y puesto que situamos el conocimiento de aquella en el ámbito de los derechos, en AEK reivindicamos la gratuidad del proceso de aprendizaje y creemos que las administraciones deben garantizar el derecho a aprender euskera sin coste alguno. A pesar de que se están dando pasos en tal dirección, todavía queda bastante por hacer para conseguir la gratuidad real; entre otras cosas, para que no haya que adelantar ninguna cantidad de dinero al matricularse. No obstante, queremos destacar que el Gobierno Vasco ha anunciado una nueva subvención para el nivel A1; se trata de un paso más en el camino hacia la gratuidad y un incentivo para quienes viven lejos del euskera, ya que la matrícula del euskaltegi resultará más barata. Además, este año también se subvencionará la preparación del nivel C1 para las personas de entre 16 y 18 años, y se dispondrá de otras ayudas por parte de diferentes entidades de Euskal Herria, como ayuntamientos, diputaciones, mancomunidades, administraciones generales... Nos parece muy importante que la ciudadanía conozca tales ayudas, pues resultan un elemento imprescindible para acercarse más cómodamente al euskera, a los euskaltegis.

Ya os habéis animado, ¿verdad? Tal como hemos mencionado, todas aquellas personas que os acerquéis a AEK dispondréis en nuestros euskaltegis de la oportunidad de aprender y de vivir el euskera cómodamente. En KORRIKA llenamos las calles CON ORGULLO; llenemos ahora los euskaltegis para VIVIR EL EUSKERA CÓMODAMENTE. ¡Acércate a AEK!

Aize Otaño Lizarralde
Consejo rector de AEK

Print Friendly, PDF & Email

Dagoeneko abian da AEKren Praktikatu zerbitzuaren kanpaina, euskara ZU zara lelopean. Ikasturte honetan, euskaldunon komunitatea osatzeko norbanakoen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta bereziki, mintzapraktika programetako partehartzaileek jokatzen duten papera: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dugu, eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean euskara gara denok.

Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo... Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko. Ideia horixe islatu nahi izan dugu, hain zuzen ere, bideo honetan:

 

Datozen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak; ikasturte honetan, 103 herritan: Agoitzetik Muskizera edo Tuteratik Zarautzera. Aurten, bestalde, egitasmo berriak abiatuko dira: mintzalaguna Lezon, berbalagun Artziniegan eta, lehen aldiz, gurasolagun programa Hernanin. Iparraldean, AEKk mintzalagun-taldeak abiatuko ditu Lapurdiko bortz herritan: Itsasun, Baionan, Kanbon, Uztaritzen eta Hendaian.

Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuan jarraitu egingo dugu euskarazko aisialdia sustatzen ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 500 aktibitate baino gehiago antolatu genituen: besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...

Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik/din, elkarri hika hitz egiteko talde berriekin. Familientzako gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek aukera izan dezaten euskaraz elkarrekin aritzeko. Azkenik, azaroan online-taldeak ere abiatuko dira.

Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete.

Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus

Print Friendly, PDF & Email

Orain hasi eta abendura arte iraungo du Zumaian euskararekin zer? prozesuak. Udalak hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa landuko du, Ahize hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin

Herritarrekin batera diseinatuko dute plan berria Udalak eta AHIZEk, bi fasetan: lehenengo, aste honetatik aurrera galdetegi bat zabalduko dute; gero, azaroan, arlokako lan-saioak egingo dituzte. Diiseinua abendurako prest izango dutela uste dute prozesuaren bultzatzaileek, eta ondo bidean, datorren urteko otsailean gizarteratuko da plan berria, Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan.

Zumaia udalerri euskaldun gisa indartzea du helburu prozesu honek, eta, bide horretan, herritarrak aktibatzea. 

Atzo, irailak 11,prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten Aitor Manterola euskara zinegotziak eta Araitz Muguruza Ahizeko teknikariak, Zumaiako eskola eta elkarteetako ordezkarien aurrean.

Gehiago irakurri hemen.

Print Friendly, PDF & Email

ADI! Euskara ikasten hasteko dirulaguntza berria! Euskara eroso bizitzeko

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza-lerro berri bat jarri du abian ikasten hasiko diren pertsonentzat.

Adibide gisa, hemen duzue matrikularen simulazio bat: A1 mailan 240 orduko ikastaro batek 540 euro balio baditu orain, laguntza berriari esker 144 euro baino ez da ordaindu beharko.

Ezaugarri nagusiak:

  • 2024-2025 ikasturtean A0A0 edo A1A0 abiapuntua duten ikasleendako dirulaguntzak dira

  • Ikasle bakoitzari ikastaro bakarra finantzatuko dio HABEk

  • Baldintza izango da gutxienez azpimaila bat gainditzea A1eko komunikazio-mailako trebetasunetako batean

  • Aurrerapen hori lortu ezean eta ikastaroan emandako orduen % 75etara joan ezik (bi baldintzak betetzen ez badira), ikasleak dirua itzuli beharko du; baina ez bietako bat betez gero

  • Ikasleek maila egiaztatuz gero, HABEren ohiko dirulaguntza jasotzeko aukera ere izango dute, eta HABEk aurreratu duten diru-kopuru osoa (% 100) itzuliko dio

  • Dirulaguntza baliatzeko, nahikoa izango da EAEko euskaltegi batean matrikulatzea; ikasleak ez du zertan EAEn erroldatuta egon

  • Kasu batzuetan, enpresak edo Udalak ordaintzen dio matrikula ikasleari; baina azken dirulaguntza-lerro hau baliatzeko, herritarrek ordaindu behar dute matrikula, eta ondoren eskaera egin

Informazio gehiago HABEren webgunean, HEMEN.

 

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

Print Friendly, PDF & Email

Irailarekin batera, iritsi da AIZU! aldizkariaren iraila-urriko alea. Hainbat kontu interesgarri dakartza:

Itziar Ituñori eta Amaia Ruizi elkarrizketak; erreportajeak (Arteagako gaztelua ezagutzen; usoak, mezulari; Lauren Bacall, labur-labur; Iruñean, udal haur eskolak euskaraz, noiz?); komikiak eta horoskopoa, denborapasak, albiste laburrak...

Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu/

AIZU!, Euskara Eroso Bizitzeko eta euskaraz eroso irakurtzeko.

Print Friendly, PDF & Email

Gaur, irailak 4, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek* 2024-2025 ikasturteko matrikulazio-kanpaina aurkeztu dute Bilboko Kalderapeko Kulturgunean. Hitza Lurdes Etxezarreta Artabek, Bizkaiko ordezkariak, hartu du.

Euskara ikasi, hobetu eta praktikatu nahi duen orok zabalik ditu euskaltegietako ateak, eroso ikasteko. Horri begira, AEKk 100 euskaltegi baino gehiago ditu Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da.

Euskaltegi horiek ordutegiak, modulazioak, mailak... eskaintzen dituzte, ikasleen beharrizanetara egokituak. AEKk euskara-eskolak ematen ditu enpresa, udal, elkarte, ikastetxe eta abarretan. Pantailen beste aldetik ere, nahi duen orok euskara eroso ikasteko aukera du, AEKren online-euskaltegiko ikastaroen bitartez, esaterako.

Gure euskaltegietan, zalantza guztiak argituko dizkiete euskara ikasi nahi duten lagunei; baita www.aek.eus webgunean ere, edo gure telefono-zenbakietan: 673 200 100 // 946 464 000

AEKn, euskara eroso
AEKren xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea, eta, hori dela-eta, euskararen ezagutzan, erabileran eta sustapenean aritzen da. “Herritarrek, ahalegin berezirik egin beharrik gabe, euskara eroso erabiltzeko baldintzak izatea nahi dugu, euskaraz hitz egiteagatik deseroso edo baztertuta sentitu gabe”, adierazi du Lurdes Etxezarretak.

Euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi dugu”, eta ikasleak handik ateratzean gure hizkuntza arlo guztietan erabiltzeko aukera izan dezaten bilatzen dugu: lagunartean, familian, lanean, aisialdian…”; horretarako, eskaintza integrala badu AEKk: online zein aurrez aurre euskara ikasteaz gain, erabilerarako aukerak ere eskaintzen ditu, honako hauek besteak beste: AIZU! aldizkaria, euskaraz irakurtzeko; Praktikaturen eskaintza, mintzapraktika giro atseginean egiteko; Ahize aholkularitzaren laguntza, lan-esparruan euskara normalizatzeko...

Halaber, Etxezarretak gogorarazi du azkenaldian epaitegietatik datozkigun sententziek ez digutela uzten euskaraz eroso bizitzen, eta behin eta berriz urratzen dituztela hizkuntza-eskubideak. “Gure eguneroko bizimoduan, euskaldunak garen heinean, eroso bizi nahi dugu euskaraz. Horregatik, euskaraz eroso bizitzeko aukera eskaini nahi diegu gure euskaltegietara hurbilduko diren guztiei, ikas-prozesua eroso bizi dezaten, estutuko dituen oinetakorik gabe, bizimodua deseroso bihurtzen diguten traba, muga eta oztopo barik, hizkuntza-eskubideak urratzen dituen sententziarik jaso gabe epaitegietatik”.


Dirulaguntzak
“AEKtik doakotasuna aldarrikatzen dugu, uste baitugu administrazioek bermatu behar dutela euskara doan ikasteko herritarren eskubidea. Azkenaldian urratsak egiten ari badira ere, oraindik badago zeregina benetako doakotasuna lortzeko: besteen artean, herritarrek dirurik aurreratu behar ez izatea”, adierazi du AEKko eledunak.

Gaurko agerraldian, azpimarratu dute A1 mailarako dirulaguntza berria, doakotasunaren bidean beste urrats bat eta pizgarria euskaratik urrun bizi direnentzat: EAEn euskara 0tik ikasi nahi duten ikasleen matrikula merkeagoa izango da hemendik aurrera. Alegia, A1 mailako euskara ikasleek orain arte ordaintzen zuten matrikularen laurdena ordainduko dute aurrerantzean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein euskaltegitan.

Ildo beretik, pasa den ikasturtean zabaldu zen dirulaguntza-lerroaren moldaketa egin du Eusko Jaurlaritzak, baina 16-18 urtekoentzat C1 maila prestatzeko dirulaguntza ere badago aurten.

 Era berean, bestelako erakundeek ere (udalek, aldundiek, mankomunitateek, administrazio nagusiek..) ematen dituzte dirulaguntzak. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua doakoa da, maila euskaltegian nahiz deialdi ofizialetan egiaztatuz gero.

Bestalde, Nafarroan eta Iparraldean ere badira euskara ikasteko diru-partidak. Alta, Nafarroako eremu batzuetan —Ager eremuan, zehazki— euskara-ikasleek Errigora bekaren laguntza ezinbestekoa dute.

Informazio hau ere berariazko orrialde batean bildu dugu, aek.eus webgunean: www.aek.eus/dirulaguntzak


Euskaltegi berriak/berrituak
Gure euskaltegietan, ikasleek euskara eroso ikasteko eta bizitzeko aukera izango dute. Gainera, ikasturte honetan, euskaltegi berriak eta berrituak izango ditu AEKk: Galdakaoko Barandiaran euskaltegi berritua ekainean zabaldu genuen, eta dagoeneko ikasleek ezagutzen dituzten beste bi euskaltegi berri inauguratuko ditugu laster: Oreretako Xenpelar AEK eta Mungiako Kinttopeko AEK.

Agerraldia horrela bukatu du Etxezarretak: “KORRIKAn HARRO bete genituen kaleak; orain, bete ditzagun euskaltegiak EUSKARA EROSO BIZITZEKO”.

*Partaideak: AEKko Artezkaritza Kontseiluko kideak (Aize Otaño Lizarralde, Gipuzkoako ordezkaria; Xabier Gartzia Castell, Nafarroako ordezkaria; Bixente Claverie, Iparraldeko kidea; Maialen Begiristain Grado, Arabako ordezkari berria —Aitziber Balantzategi Ibargoitiaren ordezkoa—; eta Lurdes Etxezarreta Artabe, Bizkaiko ordezkaria)

Print Friendly, PDF & Email

Matrikula zabalik dago!  MATRIKULAZIOA HEMEN

EUSKALDUNTZEKO ETA MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK (A1, A2, B1, B2. C1 eta C2)

  • A1*, A2, B1, B2 eta C1**:

Urriaren 7tik ekainaren 20ra (190 ordu): 790 €.
Urriaren 7tik abenduaren 20ra (75 ordu): 379 €.

*2024-2025 ikasturtean A0A0 edo A1A0 abiapuntua duten ikasleentzako dirulaguntza berria. Informazioa.

A1, 190 ordu: 790 €. 114 €.
A1, 75 ordu: 379 €. 45€.

**16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerro berria, C1 maila prestatzeko ikastetxean bertan edo euskaltegian. Informazio gehiago, hemen.

  • C2 mailakoa:

Urriaren 7tik ekainaren 20ra (190 ordu): 887 €.
Urriaren 7tik abenduaren 20ra (75 ordu): 465 €.

Ohar garrantzitsua: maila bat gainditzeko, gehienetan 75 orduko ikastaroarekin ez da nahikoa izaten. Gainera, 190 orduko ikastaro batek 75 orduko bik beste balio du. Horrelako ikastaro bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu, 190 ordukoa egitea gomendatzen dizugu

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa:
C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Urriaren 7tik abenduaren 20ra 75 ordu: 379 €.

INGURA!
Ingurune digitalak A1 maila eskaintzen du. Ikastaro osoa egiteko, gurean ere matrikula egin dezakezu. Laster, informazio gehiago.

Itzulpengintza ikastaroa:
Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera. 30 ordu. 331 €.

Abendutik aurrera, ikastaro gehiagoren berri emango dugu.

Print Friendly, PDF & Email
Uztaileko lehen egunarekin batera, kalean da udako aldizkaria!

Lide Hernandori eta Gorka Ortiz de Urbinari elkarrizketak; udako planak; denbora-pasak; komikiak... eta beste hainbat kontu!

Udan ere irakurriz gozatu, eta gozatuz ikasi!
Print Friendly, PDF & Email

Ale honetan, Beñat Gaztelumendiri eta Oihana Vesgari elkarrizketak; Iruñean, gazte migratzaileak euskararantz; arrano beltza, zeruetan handi; udako barnetegiak; Franz Kafka hitz gutxitan; eta beste kontu mordoa: www.aizu.eus

AEK-ko ikasleek doan jasoko dute euskaltegian hilero bezala.

Etxean jaso nahi? Egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

On egin! 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.