Plana AHIZE-AEKren laguntzarekin diseinatu dute, eta batzordean parte hartzen jarraitzen dugu. Indesa 2010 Arabako Foru Aldundiak irabazteko xederik gabeko enplegu zentro berezi gisa eratutako sozietate publiko bat da.
Ekitaldian, zentroko langileek "Arbuluko adierazpena" irakurri dute, non berresten duten hizkuntza berdintasunarekiko eta euskara ikasteko eskubidearekiko konpromisoa, gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa.
Aitziber Balantzategi, Artezkaritza kontseiluko kidea, eta Mikel Urdangarin, AHIZE-AEK-ko kidea, izan ziren agerraldian. Argazkian, Lexuri Ugarterekin, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarekin.
Amancay Gaztañagari eta DJ Elepuntori elkarrizketak; udan Euskal Herria ezagutzeko proposamenak; jeans urdinak hitz gutxitan...
Harpidetza: aizu.eus/harpidetu
EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko ekainaren 30a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena eta Beharra Sustaturen gainean egindako kontrasteen ondorioak)
Hirugarrena.- AEK:Gure Etxea.
Laugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (Ikasguen mapa eta z.o.-ak, 22-23 aurrebalantzea eta 23-24 aurrekontuaren aurreikuspena, egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Antzinatasunaren inguruko proposamena, Korrika...)
Bosgarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.
Seigarrena.- Berdintasun plana.
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamendua.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2023ko maiatzaren 26an.
Mikel Aylloni eta Lur Errekondori elkarrizketak; norantz doa (euskal) musika?; Buenos Aires aire zabalean; AEKren uda hitz gutxitan; asfaltoa Arabako barrunbeetan... eta beste hainbat kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Gure ikasleek doan jasoko dute AEKren euskaltegietan.
... eta gozatuz ikasi!
Euskaltegietako ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, AEK-k udako irakurle kanpaina jarri du abian, eta gure euskaltegietako ikasleek hainbat liburu eta hiztegi, zenbait mahai-jolas... merkeago eskuratzeko aukera izango dute.
Baina hau ez da AEK-ko ikaslea izateak daukan abantaila bakarra: AIZU! aldizkaria jasotzen dute hilero doan gure ikasleek, deskontuak izaten dituzte udako barnetegietan...
Liburuetan ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura... Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
Oharra: eskaintza AEK-ko ikasleentzat da soilik
AEK-ko kideok "Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen" jardunaldietan parte hartuko dugu.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dituzte jardunaldiak, euskaratik ditugun erronkak aletzeko eta gazteei entzuteko helburuarekin.
AHIZE-AEK-ko kide Naroa Jauregizuriak hitzaldia emango du Bilbo Handiko gazteek euskara eta euskal kulturarekin duten harremanaren inguruan.
Jardunaldiak:
Ekainak 1 - 2
Bilbo (BBK Kuna)
Informazioa: https://kontseilua.eus/zer-behar-dute-gazteek/ (egitaraua, izen-emateak...)
Datorren ikasturtean, 2023/24 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).
Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!
Aurrematrikula ekainaren 28a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2022/23- prezioetan aplikatzen da).
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000
Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.
Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt