Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO!
Euskara ikasleok, hemen duzue:
Milaka ikasle zuen etxetan
isolatuta zaudete
baina euskara ez da hustuko
nahiz eta gelak ez bete
zenbat ahalegin, zenbat denbora
zenbat amets, zenbat neke
Zenbat “baneki”, zenbat “bagina”
zenbat “ahal da”, ”baliteke”
Beste baldintza bat sartu zaigu
ez muga eta ez epe…
isolamendu oro
hizkuntzen azkena izan daiteke
baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke...
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete
Jon Maia
Doinua: Martxa baten lehen notak
Jarraian jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!
Aurrez-aurreko irakaskuntza jarduerak (eskolak, tutoretzak, mintza-saioak...) eten ditugu Euskal Herri osoko AEK euskaltegietan. Hala ere, lanean segitzen dugu: gure ikasleekin aktibitate didaktikoa urrunetik mantentzen saiatuko gara, teknologiak ematen dizkigun aukerak baliatuz. Mintzapraktika-jarduerak, normalizazio-egitasmoak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... gure jarduera osoa aurrera segitzen dugu, baita 22. KORRIKA ere prestatzen.
Harremanetan jar zaitezkete zuen irakaslearekin, dinamizatzailearekin, teknikariarekin eta abarrekin. Bestela, erabili webgunearen hasierako orrialdean dagoen formularioa edota telefono orokorra: 673 200 100
UDAN, ZER?
Aurten ere udako ikastaroak egongo dira. HEMEN duzu, adibidez, udako online ikastaroen eskaintza.
Bestalde, ezohiko egoera honen ondorioz, oraindik ez dakigu nolakoak izango diren udako ikastaroak. Barnetegiak egin ahal izango diren aztertzen ari gara; badaezpada, hemen dituzu datak eta gurekin harremanetan jartzeko modua.
Azkenik, euskaltegietako udako ikastaroak bai egingo ditugu, nahiz eta nola zehazten ari garen.
Nahi baduzu, deitu edo bidali mezua hurbilen duzun euskaltegira, ikusi
Eskerrik asko eta heldu goiari!
Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela. Arabako AEKren sortzaileetako bat. 1970ean sortu eta idazle arabar baten izena zuen irakasle-talde batean parte hartu zuen: Juan Bautista Gamiz taldea (edo M. Iradier Elkarteko irakasle-taldea). Gasteizko gau-eskolak ere talde horrexen inguruan bildu ziren eta hori izan omen zen Gasteizen zegoen euskal mugimendua egituratzeko lehen urratsa eta, talde horretako partaide izandako batzuek diotenez, AEKren ataria.
Une latz hauetan, AEK-k bat egiten du familiaren saminarekin. Goian bego.
Argazkia: Euskaltzaindia
Gure ikasleen jarrera zoriontzeagatik, aurten ere 5 ikasleri sorpresa polita eman diegu urtearen hasierarekin batera. Egunotan bakoitzak otzara bana jasoko du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro), EUSKARAZ BIZI NAHI DUT osagarriak, ERRIGORA produktuak eta bi lagunendako otordu bana Uxarte sagardotegian.
Hauek dira saridunak:
LOBNA BOURCHI (Gasteizeko Zadorra AEK euskaltegia)
NURIA AIERDI (Arratiako Kubulu AEK euskaltegia)
NICOLE LELOUP (Donibane Lohizuneko AEK gau-eskola)
ELENA SILVESTRE (Donostiako Amara AEK euskaltegia)
RAUL SALON (Pirinioak AEK Euskaltegia)
Meatzaldeko AEK-ko ikasle Iñaki Madariaga Goya saridun suertatu da "El Hoyo" filmaren efektu bereziak direla eta. Zorionak, Iñaki!
Berriki abian jarri den bilera-sortan, Mertxe Mugikak, koordinatzaile ohiak, eta Alizia Iribarrenek, arduradun berriak, parte hartuko dute, lurraldearen arabera lagunduko dituen Artezkaritza Kontseiluko beste kiderekin batera.
Hitzorduetan, lekuko aldaketaren berri emateaz gain, euskararen normalizazioaren gaineko irakurketa egingo da, eta AEK-k azpimarra jarriko du hizkuntza-politikarako dituen erronketan. Orain arte eragile hauekin egon dira: Euskarabidea, HPS, Elkar, UEMA, Behatokia eta Kontseilua, EHIGE, Ikastolen Elkartea, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia; Topagunea, LAB sindikatua, CCOO sindikatua...
Gaur, urtarrilak 24, CCOOko kide Garbiñe Doval eta Alfonso Riosekin egon dira.
AEK-k dagoeneko abian du datozen lau urteotan garatuko duen berdintasun-plana, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz egina. Planaren xede nagusia da erakundean ikuspegi feminista ezartzeko bideak urratzea, kideen aukera-berdintasunean urrats sistematikoak emanez. Hau da, berdintasuna bermatuko duten neurriak hartzea eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzea.
Planaren oinarrian, joan den ikasturtean osatutako diagnostikoa eta erakundean bertan jasotako ekarpenak daude. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko den plangintzaren bidez, hortaz, AEK-k xede hauek erdietsi nahiko lituzke: erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikuspegi feminista txertatuta egotea; iruditegian zein komunikazioan, eta AEK-k antolatzen dituen ekimenetan, bikain aritzea; eta, azkenik, erakundearen kulturan, egituran eta AEK-ko kideen lanaren nahiz bizitza familiarraren eta pertsonalaren antolaketan aurrerapauso nabarmenak egitea.
Planak zeharkako izaera dauka, eta erakundean bertan eratu den berdintasun-batzordeak egingo du haren jarraipena.
Aste honetan izan den ekitaldian, Bai Euskarari Elkarteak etxe honetako kidea saritu du, Mertxe Mugika Balanzategi, AEKren koordinatzaile nagusi ohia. Harekin batera, Bordatxo jatetxea eta ABB Nieseen enpresa saritu ditu.
Hona hemen Bai Euskarari Elkarteak zabaldutako mezua: "Euskarari ekarpen handia egiten dioten pertsonak saritu ditugu urtero eta aurten, bereziki, lan-munduarekin ere lotu nahi izan dugu sari hau. Izan ere, Mertxe Mugika Euskal Herriko kooperatiba handienetariko bateko buru izan baita. Mugikak AEK-ko koordinatzaile nagusiaren postua utzi zuen irailaren 30ean, 13 urte egin ostean. Urte horietan guztietan egin duen lana aitortzeko eman diogu aurten Bai Euskarari Saria".
Zorionak eta eskerrik asko, Mertxe!
Euskara erakaslea izan nahi ?
Bada, Iparraldeko AEKn ateak zabalik dauzkazu, GAU ESKOLAK ZABALIK aurtengo kanpainan!
Saioak ekainaren 3tik 7ra izango dira, Baionan, Biarritzen, Donibane-Ziburun, Garazi-Baigorrin, Itsasun eta Ustaritzen. (Klika egin HEMEN aukera guztien zehaztapenak irakurtzeko).
Erakasle gaiei, ongi etorri !
Oraino dudakor ?
BIDEO HAU begiratu dezakezu...
Zu ere, zatoz gurekin !
C.A. Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute futbol taldearen hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Lan ildo hauek garatzen hasi dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, besteak beste.
C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.
Agerraldian, Osasuna taldeko presidente Luis Sabalza eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak hartu dute parte, El Sadarren.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt