AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago egin ditu, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin. Euskal Herriko herrialde guztietan izan dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. AEKren mezua izan dute ardatz (deskargatu hemendik, irakurri hemen)
• Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; gaur, alde batetik, nabarmendu nahi izan dugu, bereziki, aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina.
• Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu. Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko
administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Herritarren nahiz mota guztietako eragileen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiarazi nahi ditugu. Apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan
euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.
• Era berean, Azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten. Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22.KORRIKA egin ahal izateko.
22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta guztion guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.
ESKERRIK ASKO BULTZADAGATIK, EUSKAL HERRIA!!
Bultza euskaltegiak. Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpainak ere zabalik segitzen du. KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi dugu. Ekarpenak AEKren webgunean egin daitezke, hainbat eratan.
Azkenik, mota guztietako eragileekiko lan-ildo amankomun bat ere jorratzen ari gara. Gobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen- euskalduntzean.
ICML kongresuaren aurtengo edizioa hasi da, eta Bilbon izatea espero genuen, baina azkenean ICML XVIII online izango da. Gainera, prestaketaren hastapenetan, aurreikusten zen 22. KORRIKAren edizioarekin bat egitea, Biltzarrak parte hartze berezia izatea, KORRIKA Bilboko kaleetatik pasatzen zen bitartean. Azkenean, tamalez, pandemiak guztiz baldintzatu du hasierako asmoa
Hala eta guztiz ere, AEK/KORRIKAren isla izango da egitarauan; batetik, KORRIKAren erakusketa birtuala eta ikus-entzunezkoa kongresuan parte hartuko dutenen esku egongo dira, eta, horrez gain, KORRIKAri buruzko ponentzia bat egongo da.
Euskal Herriko herrialde guztietan izango dira, eguerdiko 12etan, ekitaldi xumeak, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak eta esan bezala, igandean (martxoaren 28an. Ikusi zerrenda HEMEN.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.
AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak...ariko dira, besteak beste.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpainak ere zabalik segitzen du. KORRIKA atzeratzeak zuloa eragin du AEKren aurrekontuan, eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua jaso nahi da. Ekarpenak hemen egin daitezke, hainbat eratan.
Azkenik, mota guztietako eragileekiko lan-ildo komun bat ere jorratzen ari gara. Gobernuek eta herritarrek jokatzen duten rolaz gain, eragileek ere paper garrantzitsua dutelako helduen-euskalduntzean. Era berean, apirilaren amaieran, Bultza euskaltegiak! dinamikaren barruan, gutun bat helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.
Martxoaren 28a baino lehen BERRIAren asteburuetako harpidetza egiten baduzu, ekarpenaren %25 AEKri eta euskaltegiei bideratuko diete. Egin harpidetza orain eta #BultzaEuskaltegiak eta #Bultza Euskara. Izan Berrialaguna eta Bultza Berria!
AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.
Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Berdintasunean oinarritutako jendartea amets badugu, argi dago herritar helduen euskalduntzea beharrezkoa dugula, guztion eskubideak bermatzeko zubia delako. Beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu; bide onetik goaz, urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari baitira horietan, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Bultza ditzagun euskaltegiak! Bultza dezagun euskara!
Hala eta guztiz ere, arlo horren finantzaketa ez da aski, aurrerapausoak eman diren arren. Esate baterako, AEK Euskal Herri osoan aritzen da; herritarrei euskara ikasteko aukera ematen zaie edonon bizi direlarik ere; horregatik, gaur egun, hiru administrazioetatik (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) arloari bultzada estrategikoa eman behar zaiolakoan gaude.
Hurrengo hilotan, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Duela 55 urte Rikardo Arregik bidalitako gutun hartan argi islatu zen helduen euskalduntzea ezinbestekoa zela, orduan, euskararen biziberritze osoa lortzeko. Gaur egun, bide oparo eta nekaezina eginda ere (ikerketek diotenez, jendarteak azken hamarkadetan irabazi dituen hiztun berrietatik heren bat euskaltegietatik atera da), bistan da euskaltegiok buru-belarri segitu behar dugula lanean.
Hiru ardatz izango ditu (gehiago irakurri gainean egin klik,eskuinetara):
Iparraldean, gau-eskoletako ikastaldeen artean argazki lehiaketa antolatu dute. Apirilean argazki irabazlea ikusteko aukera izango dugu.
Gure euskaltegi eta gau-eskoletan... #EuskaraPraktikoa!!
Plateretik baratzera leloa izanen du 2021eko Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Martxoaren 4tik 24ra eskatu ahal izango dira olioa eta kontserbak Errigoraren webgunean.
Elikagaiak ekoizteko erak aldatzeko, alda dezagun kontsumitzeko modua. Ohiko esamoldea (baratzetik platerera) atzekoz aurrera jarrita, ohiko kontsumitzailearen ohiko eskemak hankaz gora jarri nahi ditu Errigorak. Izan ere, eserita itxaron ordez, aulkitik altxatu gabe egin dezakegu bidea elikadura-burujabetzara, pentsatzen dugunaren arabera janez. Platerak tokiko uztarekin betez. Eskala txikian ekoitzitako elikagaiak kontsumituz. Produktu agroekologikoen eskaintza handitu dadin, hauen eskaera indartuz.
Asmoa ez da, ordea, maila teorikoan geratzea; praktikan, ekoizpena eskaerara nola moldatzen den erakutsi nahi da. Batetik, kanpaina hau abiatu zenetik, milaka kontsumitzaile arduratsuk bestelako hautuak eginez, ekoizpenaren eremuan eman diren pausuak kontatuz. Bestetik, kanpaina hau erronka gisa planteatuz: hainbat produkturen ekoizpenean muga handiak topatu dira, eta kanpaina honetan horien eskaera indartzen bada, ekoizle eta lur-eremu berriekin mugak gainditzeko elkarlanak bideratzeko gai izanen gara. Hau da, gure lankide, auzokide edo lagunei ulertarazi behar dieguna: gaurko kontsumoaren araberakoa izanen da biharko ekoizpena.
Asteartean, hilaren 23an, prentsaurreko telematiko baten bidez, aurkeztuko dugu abian jarriko dugun dinamika: Bultza euskaltegiak, Bultza euskara!
Ekimena martxoaren 28an burutuko da hainbat lekutan. Gorde eguna!
BULTZA!
Egunotan gutun bat zabaltzen ari gara, duela 55 urte Rikardo Arregik Euskaltzaindiari bidali zuena aitzakia hartuta. Bertan, Rikardo Arregik euskaldunak alfabetatzeko ekimen bat martxan jar zezaten eskatzen zien. Gutun hura jo izan da 60ko hamarkadako helduen euskalduntze-alfabetatze ekimenaren abiapuntutzat. Beraz, AEKrena berarena ere bai.
22. KORRIKA atzeratu behar izan dugun sasoi honetan, ideia zirraragarri eta ero haren sorreraren urtemuga ere bizi izan dugu, joan den abenduan lehendabiziko KORRIKAren 40. urtebetetzea izan baita; hasierako edizioaren lekukoaren barruan Rikardo Arregiren gutunaren kopia zihoan (azkenean, galdu egin zen arren). 1982ko bigarren KORRIKAn eskutitza berreskuratu, eta Rikardo Arregi bera omendu genuen. AEKren hastapenetan, Euskal Herri osoan guztiz eratu zenean, KORRIKA sortu genuen, euskaltegietako lana sustatzeko eta, halaber, diru-beharra agerian zegoelako.
2022an, 22. KORRIKA egingo dugu, eta ikusten dugu oraino ere guztiz beharrezkoa dela, Rikardo Arregiren ekimenaren hazia nahiz KORRIKA sortu zuten haien izerdia lehortu ez direlako. 55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du egun ere Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela.Horregatik guztiarengatik, 2021. urtean ez gara geldirik egongo: efemeridea aintzat hartzeaz gain, martxoaren 28rako deialdia egingo dugu, hainbat tokitan elkartzeko asmoz. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko ditugu; beraz, laster geure berri izango dituzue.
Zozketa eginda, 5 ikasleri sorpresa polita ematen diegu sasoi honetan. Egunotan bakoitzak otzara bana jaso du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro), Euskaraz bizi nahi dut-osagarriak KOPARIAren eskutik, baita ERRIGORAren eta CASA ECEIZAren produktuak ere. Eskerrik asko ekimen hau aurrera eramaten laguntzeagatik.
Hauek dira saridunak: Ashrhen Avaguian (Baiona), Ruben Ayechu (Pirinioak), Veronica Rodriguez (Santutxu-Bilbo), Julian Fernando Zayas (Arana-Gasteiz), Emerita Carton (Amara-Donostia).
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt