Aurten ere, AEK ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programan parte hartzen ari da.
Egitasmoa, Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da, behin eskolek eurek eskaria egindakoan. Xedea da gazteek mintzamena lantzea, eta ikasleak hizkuntza egiaztatzeko agiriak eskuratzeko prestatzea.
AEK-ko irakasleek leku hauetan ematen dituzte saioak: Tutera, Tafalla, Lizarra, Martzilla, Iruñea, Noain, Garralda, Agoitz, Altsasu, Lekaroz, Zizur eta Burlatan, DBH3, DBH4 eta BATX1 zikloetan, A eta D ereduetan.
Urtean, 12 bat saio egiten dira, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte eskolak. Esan bezala, AEK-ko irakasleen helburua da gazteen komunikazio-gaitasunak areagotzea; mintzamena, bereziki.