Meatzaldeko AEKren eskutik, ELEZ idazki laburren lehiaketa abiatuko da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 14an bukatuko da.
2001ean jaio zen ekimen honek bi arlo dauzka: batetik Meatzaldeko euskaltegi eta institutuetako ikasleek parte hartzekoa, eta bestetik, librea, hau da, edozien pertsonak parte hartzekoa. Sari nagusian kategoria biek parte har dezakete. Azken 22 ekitaldietan, 1500 lan inguru jaso dira.
Arau orokorrak:
- Idazkiak euskaraz izan behar du
- Parte hartzeko 16 urte izan behar dira
- Gaia eta testu mota libreak dira
- Idazkiak mekanografiaturik aurkeztu behar dira
- Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 14
Lanak helbide elektroniko hauetako batera bidali beharko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Askotariko sariak egongo dira!
Informazio guztia HEMEN.