Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo dugu. Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.
Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea. Gipuzkoan hainbat herritan horretan dihardugu, eta kasu honetan, Astigarragara jo dugu hango esperientziaren berri izatera. Iker Goñi euskara irakasle eta mintzalagunaren dinamizatzailearekin aritu gara solasean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.
Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!
KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:
Bestetik, UDAKO IBILTARIAK: 2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu: Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra. Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.
Materiala hemen eskuragarri dago.
Eskolaz kanpo ere, euskara praktikatu eta euskaraz bizi!
Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Euskal Herriko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt