NOLA IKASI EUSKARA AEKN?
NOLA IKASI EUSKARA AEKN?
Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan, astean bi egunetan...
AEKN IKASTEAREN ABANTAILAK
AEKKO IKASLEEK:
- Aizu! aldizkaria jasotzen dute
- Udako barnetegiak merkeago dituzte
- Beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan.
BILATU ZURE AEK EUSKALTEGIA

- Araba
- Bizkaia
- Gipuzkoa
- Nafarroa
- Iparraldea
EUSKARA, EGUNEROKO BIZIMODURAKO
Euskara, lehen egunetik hitz egiteko
Euskara, maite dituzunekin bizitzeko
Euskara, eguneroko harremanetarako
Euskara, kulturaz gozatzeko
Euskara, egoera formaletan erabiltzeko
Euskara, zure maila egiaztatzeko
Euskara, lanerako
Goi-mailako euskara teknikoa
EUSKARA BONUA - Euskal Autonomia Erkidegoa
A1 eta A2 mailako ikasleek 120 euro ordainduko dute eta epe bat izango dute euskara ikasteko; hasiera mailaren arabera, 4 urtera arte.

Dirulaguntza berezia - Nafarroa
Euskarabideak A1 eta A2 mailak %100ean finantzatuko ditu 2026/27 ikasturtetik aurrera.

MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK: ERAMAN EUSKARA PRAKTIKARA
MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK: ERAMAN EUSKARA PRAKTIKARA
AEKren Praktikatu Zerbitzuak 26/27 ikasturterako kanpaina aurkeztu du, Eraman euskara praktikara lelopean. Euskaldun oro euskaraz aritzera animatzea du helburu, eta horretarako, ohiko mintzataldeez gain, mota askotako taldeak eskainiko ditu: eskaladakoak, gurasolagunak, mendilagunak, irakurzale-klubak, kakorratz-taldeak, online arituko direnak...
Programa guztiak doakoak dira. Edonork har dezake parte, bi baldintza betez gero: batetik, gutxienez 16 urte edukitzea; bestetik, euskara ikasten ari direnak B1 mailan edo hortik gora egotea.

AEKk EUSKALTEGIAK BETE NAHI DITU 26/27 IKASTURTEAN
AEKk Euskara eroso ikasi eta bizi/Aprende y vive el euskera cómodamente/Apprenez et vivez le basque avec plaisir kanpaina aurkeztu du gaur Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Horrela eman dio hasiera 26/27 ikasturteko matrikulazio epealdiari, dagoeneko zabalik baititu euskaltegietako ateak Euskal Herri osoan.
Berrikuntza nabarmenak izango dira dirulaguntzei dagokionez
Euskara Bonua da 2026-2027 ikasturterako berrikuntzarik nabarmenena EAEn: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute, ezer gehiagorik ordaindu gabe.
Nafarroan ere urrats bat aurrera egin da doakotasunean: A1 mailako ikasleez gain, A2 mailako ikasleek ere % 100 berreskuratzen ahalko dute matrikula.
Ipar Euskal Herrian, formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak.
50 urte baino gehiago Euskal Herria euskalduntzen

ZER DA AEK?
AEKk euskararen normalizazioan dihardu, eta euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.
AEKren xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea.




