100 euskaltegi
baino gehiago
EUSKAL HERRI OSOAN
baita barnetegiak ere
AEK, euskara praktikoa
ESKAINTZA
Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan, astean bi egunetan...

COVID19 - NEURRIAK
Ohiko ikastaroekin jarraituko dugu, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta gure esku
dauden prebentzio-irizpideak ezarrita. Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:
- Euskaltegietan (edo behin-behineko beste egoitza batean), ohiko aurrez aurreko taldeak zein
osasun-neurrietara egokitutakoak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-Autoikaskuntza euskaltegian.
-Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.
-Online ikastaroak.
-Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
-Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.
Online-eskaintza
Maila guztiak, nahi duzun lekuan eta orduan ikasteko. Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu.
2020-2021 ikasturteko online eskaintza Deskargatu dokumentua hemendik.
Izena emateko zein informazioa eskatzeko: e-idazkaritza@aek.eus helbide elektronikora idatzi. Informazio guztia: www.egela.aek.eus
Online-eskaintza
TALDE IKASTAROAK ONLINE:
AEKn aspaldidanik esakintzen ditugu euskara-ikastaroak online, geure ereduaren bidez: Egela. Irakasleak bideraturiko talde-irakaskuntza. Ikasleei euskaltegi birtuala eskaintzen diegu. Bertan, aurre aurreko euskaltegi batean egongo balira bezala, hizkuntzak ikasteko beharrezko baliabideak, tresnak eta pertsonak topatuko dituzte, ikas-prozesua modu eraginkorrean garatzeko giro aproposean. Ikasunitate guztietan, lau trebetasunak lantzen dira, eta ahozkotasuna lantzeko jarduera eta estrategiei garrantzi berezia ematen zaie.
Ikastaroak
EUSKALDUNTZEKO ETA MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK:
A1, A2, B1, B2 C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
• Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 627 euro.
• Urritik urtarrilera edo otsailetik maiatzera (75 ordu): prezioa zehazteke.
• C2 maila, urriaren 1etik maiatzaren 29ra (190 ordu): 705 euro.
• Urtarriletik maiatzera (75 ordu): prezioa zehazteke.
C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa:
• C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
• Hiru aukera: Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera edo uztailetik irailera. (75 ordu): prezioa zehazteke.
Horrez gain, B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa, apirilean eta irailean.
• Apirilean eta irailean. 30 ordu. B2 eta C1, 161 euro; eta C2, 205 euro.
BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak:
• Hiruhileko bat (72 ordu): 222 euro. (Urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirilaekaina edo uztaila-iraila).
• Bi hiruhileko (144 ordu): 444 euro. (Urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
• Hiru hiruhileko (216 ordu): 666 euro.
Itzulpengintza-ikastaroa:
• Hiru aukera: irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera edo martxotik maiatzera (30 ordu): 246 euro.
Xede bereziko eskaintza
Talde zehatzei begirako euskalduntze-ikastaroak antolatzen ditugu; era berean, xede-berezia dituzten ikas-jarduerak ere eskaintzen ditugu.
METODOLOGIA
AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
BARNETEGIAK
Urdaibaiko biosfera-erreserban, Foruko Barnetegia urte osoan dago zabalik. Era berean, uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak , mailak prestatzekoak... baita ibiltariak ere. Horrez gain, udaberrian, asteburuko barnetegiak eskaintzen ditugu.
Informazio gehiago....AZTERKETA OFIZIALAK ETA BALIOKIDETZAK
- Tituluen baliokidetzak
- Egiaztatze azterketak
- Zalantzak argitzeko webguneak
- Azterketa ofizialen datak
Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak erreferentziazko 6 maila komun (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ezarri ditu hizkuntzaren ezagutza aitortzeko.
Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du.
Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:
HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.
Egiaztatze azterketak EAEn
-
A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.
-
B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.
-
B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.
Egiaztatze azterketak Nafarroan
-
EGA azterketarako deialdi bat egiten du Nafarroako Gobernuak.
-
B1, B2 eta C1 mailak Hizkuntza Eskola Ofizialetan egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.
Irudia: HABE
Euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:
HABE azterketak.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
HABE azterketak
Bi modu euskara-mailak egiaztatzeko
-Euskaltegiko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza (A1 eta A2 mailak)
HABEk balio egiaztatzailea aitortzen die euskaltegietako ikasprozesuan zehar ikasleek egindako ebaluazio-jarduerei, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira.
-Azterketa-deialdi bidezko egiaztatzegintza (B1, B2, C1 eta C2 mailak)
Azterketarien gaitasuna (partez edo osorik) kanpo-ebaluazioaren bidez egiaztatzen da, HABEk antolatutako azterketa-deialdietan.
Deialdi hauek izan daitezke: euskaltegietako ikasleentzat, irekiak, HOBE deialdia
Esteketan klikatuz gero, informazio guztia aurkituko duzue: matrikulazio-epea, proben datak...
Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.
Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.
Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:
- HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
- 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.
Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da.
AEK-KO IKASLEEK
- AIZU! aldizkaria jasotzen dute
- UDAko barnetegiak % 25
merkeago dituzte - “Beherapenak” izaten dituzte
euskarazko liburuetan eta beste
zenbait argitalpenetan. - Beste deskontu eta aukera batzuk.
- Euskaltegian, dirulaguntzak izapidetzeko
informazioa jasotzen dute
ENPRESAK
- hobaria jasotzeko aukera,
FUNDAEren bitartez..
AZKEN BERRIAK
Api
Api
Ots
Urt