PRAKTIKATU

PRAKTIKATUn 2005etik daramagu mintzapraktika egitasmoak antolatzen, mintzalagun/berbalagun; euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak ere bai. Horretaz gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, udako ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.

MINTZATALDEAK

MINTZATALDEAK

Talde txikiak izaten dira eta parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz batu, beti lagun giroan.

IZENA EMAN

KULTURA eta ASIA

KULTURA eta AISIA

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko: hitzaldiak; irakurzale-klubak; sukaldaritza-eskulan-yoga edo dantza-tailerrak; kantulagunak...

Mintzodromoak ere egiten ditugu.

GURASOLAGUN

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

IZENA EMAN

KIROLA eta NATURA

KIROLA eta NATURA

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada, surfa, udako ibiltariak...

0
Herritan
0
Parte-hartzaile
0
Ekintzatik gora urtean

HARREMANETARAKO

Zure herrian, auzoan, elkartean edota lantokian mintzapraktika programak abiatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean egingo dugu.

Praktikatu
Txakur kalea 1, 4 • 48.005 BILBO 
Telefonoa: 618.574.466
Helbide elektronikoa: praktikatu@aek.eus
WEB: www.praktikatu.eus

PRAKTIKATU SAREAN

AZKEN BERRIAK

04
Abe
Bidelagunak nahi ditugu
Bidelagunak nahi ditugu mintzataldeak aktibatu eta euskalduntzen ari direnei laguntzeko. Baina, horretarako, ez dugu euskara-irakaslerik behar. Izan ere, mintzataldeetan ez dago eskolarik, ezta zuzenketarik ere;…
29
Aza
Kirola eta Natura egitasmoa martxan
KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen…
28
Aza
IRAKURZALE KLUBA, 11 aukera euskaraz praktikatu eta bizitzeko
Ikasturte honetan, eta aurreneko bider, Irakurzale Klubak abiarazi dituzte Durangaldeko eta Meatzaldeko berbalagunek; edonola ere, ez dira hutsetik hasi: arretaz erreparatu diete martxan dauden Santurtziko eta Sestaoko esperientziei.   Irakurzale Klubak irekiak…
30
Urr
Euskara ikasleentzako material didaktikoa berria
Praktikaturen eskaintza ezagutzeko eta sustatzeko AEKren Didaktika zerbitzuak material didaktikoa berria sortu du; B1 eta B2/C1erako material sorta bana hain zuzen ere. Nork bere erabilera-plana egitera bideratuta…

MINTZAPRAKTIKA HERRIETAN

Mapan klik egin zure herria bilatzeko

abantailak

PRAKTIKATUn parte hartzea dohainik da. Horretaz gain, bestelako abantailak ere badituzu:

AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro

BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.

ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.

GAZTEZULO  Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.

Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

HARMAILA Ikasturte osoko harpidetza 25 euroren truke.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu