on line ikastaroak
Zuk aukeratu!
Online-ikastaroak iraupen, helburu eta eduki askotarikoak izan daitezke, beti eskatzailearen beharrei egokituak (norbanakoak edo enpresak, ikastetxeak…). Ikastaro guztiak Moodle plataformaren bidez garatuak daude, eta garrantzi berezia ematen diegu talde-lanari, irakasleen jarraipenari eta erabilerari.
Ikasi online ere AEK-n
AEKren metodologian oinarritutako ikastaroak ditugu; beraz, euskara nork bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea dugu helburu: eguneroko bizimodurako, lehen egunetik mintzatzeko, maite dituzunekin bizitzeko, kaleko harremanetarako, kulturaz gozatzeko, erabilera formalerako, euskara-maila egiaztatzeko eta lanean erabiltzeko.
Erraza da
Ikastaroek ez dizute aparteko betebehar edo trebezia teknikorik eskatuko; gainera, ez duzu ezer deskargatu edo instalatu beharko. Moodle plataforman oinarrituta daudenez, baliabideak intuitiboak, interaktiboak eta dinamikoak irudituko zaizkizu. Hitz batean esanda, erakargarriak. Azkenik, gure ikastaroetan garrantzi berezia hartzen dute ondokook: elkarren artean aritzeko eta komunikatzeko tresnek, ahozko erabilerak eta ikus-entzunezkoen lanketak.
Online ikastaroak 2024/2025
A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
OHARRA: Online-ikastaro guztiak beteta daude: lekurik ez!
Itxaron-zerrendan egon nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau, mesedez, eta lekuren bat egonez gero, zurekin jarriko gara harremanetan.
Eskerrik asko!
A1*, A2, B1, B2 eta C1**
Urriaren 7tik ekainaren 20ra (190 ordu): 790 euro
Urriaren 7tik abenduaren 20ra (75 ordu): 379 €.
C2
Urriaren 7tik ekainaren 20ra (190 ordu): 887 €.
Urriaren 7tik abenduaren 20ra (75 ordu): 465 €.
*2024-2025 ikasturtean A0A0 edo A1A0 abiapuntua duten ikasleentzako dirulaguntza berria. Informazioa.
A1, 190 ordu: 790 €. 114 €.
A1, 75 ordu: 379 €. 45€.
**16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerro berria, C1 maila prestatzeko ikastetxean bertan edo euskaltegian. Informazio gehiago, hemen.
Abendutik aurrera, ikastaro gehiagoren berri emango dugu.
Ohar garrantzitsua: maila bat gainditzeko, gehienetan 75 orduko ikastaroarekin ez da nahikoa izaten. Gainera, 190 orduko ikastaro batek 75 orduko bik beste balio du. Horrelako ikastaro bat baino gehiago egiteko asmoa baduzu, 190 ordukoa egitea gomendatzen dizugu
C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Urriaren 7tik abenduaren 20ra (75 ordu).
379 euro
Abendutik aurrera, ikastaro gehiagoren berri emango dugu
OHARRA: Online-ikastaro guztiak beteta daude: lekurik ez!
Itxaron-zerrendan egon nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau, mesedez, eta lekuren bat egonez gero, zurekin jarriko gara harremanetan.
Eskerrik asko!
Ingurune digitalak A1 maila eskaintzen du. Ikastaro osoa egiteko, gurean ere matrikula egin dezakezu. Laster, informazio gehiago.
Oinarrizko itzulpengintzan trebatzeko ikastaroa
Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera.
30 ordu. 331 €.
* Oharra: ADI!! Arazoak izaten ari gara hainbat e-postarekin (hotmail, outlook, ...) eta baliteke matrikula burutu eta gero konfirmazio mezurik ez jasotzea.
Horrela izanez gero jarri gurekin harremanetan:
E-postaz: e-idazkaritza@aek.eus
Telefonoz: 688664498
Barkatu eragozpenak.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?
Jarri harremanetan gurekin: bete HARREMANETARAKO galdetegia · 688664498
Astelehenetik ostiralera txatean ere bagaude! Zuzenean zure zalantzak argitu ahal ditugu,10:00-13:00 eta 15:00-17:00 ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo ere zure mezua utzi ahal diguzu eta konektatzen garenean erantzungo dizugu.
harremanetarako
maiz EGINDAKO GALDERAK
Guk diseinatutako ikastaroak dira. AEKren metodologian oinarrituak; gurekin ikasten duten pertsonek euskara beren bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
maiz EGINDAKO GALDERAK
Guk diseinatutako ikastaroak dira. AEKren metodologian oinarrituak; gurekin ikasten duten pertsonek euskara beren bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Euskara-ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2021 urtean.
Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta jarraibideak.
Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:
- HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2020ko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko epealdian.
- 2020-2021 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2020-2021 ikasturtean A1 edo A2 edo B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2020ko deialdietako bigarren azterketaldietan edo 2021eko deialdietako lehen azterketaldietan.
Bestalde, dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2021eko irail-urri bitartean izango dela aurreikusten da.
IKASLEEN AHOTAN
Api
Ots
Aza
Eka