Ezohiko egoera honetan, elkartasuna biderkatuko dugu!
Ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrika ere ez da egingo 2021ean. Horrek diru-galera handiak ekarriko dizkigu hiru erakundeoi eta ikasturte honetan, Euskalgintzak inoiz baino laguntza handiagoa behar izango du.
Ekarpen gehigarri horren trukean, saski beltza (betikoa) eskuratuz gero, KORRIKAren katilua* eskuratuko duzu. Saski berdea (ekologikoa) eskatuta, Seaskaren egutegia eta zuria (berezia), D ereduaren haziak.
(*Hasiera batean, KORRIKAren petoa ematea aurreikusita zegoen, eta kanpainaren hainbat euskarritan horrela ageri da, baina KORRIKArekin harturiko behin betiko erabakia dela eta, petoaren ordez, katilua eskuratuko duzue)
Euskararen lekukoa ez dadila geldi
Euskal Herri osoan, administrazio nagusiei dagokienez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, urratsak egin badira ere. Azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa dela helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea, Euskal Herri osoak behar-beharrezkoa du-eta.
KORRIKAren sorreratik, 1980. urtean, KORRIKA antolatu zen behar nabarmen baten ondorioz, diru beharra izan zen bultzatzaile nagusia. Helburu horrek oso bizirik segitzen du, eta 2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez egoteak (atzeratzeak) kalte egingo dio AEK-ko euskaltegiek Euskal Herri osoan egiten duen lan horri, zalantzarik ez. Beraz, ikasturte honetan, inoiz baino gehiago, ERRIGORAren aurtengo bultzada berezia itzelezkoa izango da “euskararen lekukoak” bere bidea jarrai dezan.
Saskiak eskuratu ERRIGORAren webgunean
Azteazkena, 21 October 2020 07:41