Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honen helburua da Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) erakundeak datu pertsonalei dagokienez egiten dituen erabileren berri ematea, bai eta interesdunen eskubideak deskribatzea ere, bi araudi hauen arabera: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO); bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, DPBEDBLO).
1. Arduraduna eta harekin harremanetan jartzeko datuak
Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK), IFK: F-95222816 duena, da jarraian zerrendaturik ageri diren datuen tratamenduaren arduraduna. Harekin harremanetan jartzeko, bide hauek balia daitezke:
-
Posta: Txakur kalea 1, 4. 48005 - Bilbo (Bizkaia).
-
Posta elektronikoa: lopd@aek.eus
2. Datuen erabilera: xedeen deskribapena, oinarri juridikoak eta hartzaileak
Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) bere ardurapeko Tratamendu Jardueren Erregistroa du, non zehatz-mehatz jasota dauden erabileraren xedeak, horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOren 30. artikuluan aurreikusitako gainerako alderdiak. Jarraian, hala webgune honen bidez egiten diren erabilerak nola enpresetarako eta norbanakoentzat garatzen dituen beste zerbitzu batzuekin loturiko beste batzuk daude:
Erabilerak |
Erabileraren xedeak│ Legitimazioa│ Hartzaileak |
|
Hautagaitzak |
Xedeak |
Langileak eta erakunde barruko hautagaitzak hautatzeko prozesuen kudeaketa |
Legitimazioa |
Kontratuzko harremana edo kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea |
|
Hartzaileak |
Aurreikusi gabeak |
|
Ikasleak |
Xedeak |
Euskaltegietan, barnetegietan, online ikastaroetan eta autoikaskuntzan, irakasleentzako prestakuntza-ikastaroetan eta ikastaro konbinatuetan ematen diren euskara-ikastaroetako ikasleen, ikasle izan daitezkeen eta ikasle ohien kudeaketa akademiko eta administratiboa, barne hartuta matrikularen kudeaketa, maila-probak egitea, jarraipen eta ebaluazio akademikoa, tutoretza, maila-ziurtagiriak ematea, aldizkaria eta informazio-buletinak bidaltzea, ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketa, laguntzen eta diru-laguntzen arloko orientabidea, eta harremanei eustea, irudien eta ikus-entzunezko materialen Internet eta sare sozialen bidezko zabalkundea barne. |
Legitimazioa |
|
|
Hartzaileak |
|
|
Nazioarteko transferentziak |
|
|
Praktikatu |
Xedeak |
Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programa eta ekimenetan parte hartzen duten pertsonen kudeaketa, irudien eta ikus-entzunezko materialen Internet eta sare sozialen bidezko zabalkundea barne |
Legitimazioa |
|
|
Hartzaileak |
|
|
Nazioarteko transferentziak |
|
|
Komunikazioa eta Marketina |
Xedeak |
Kooperatibaren jardueren komunikazio-, sustapen- eta marketin-ekintzen kudeaketa, barne hartuta kontsultei eta informazio-eskaerei erantzutea, testigantzak argitaratzea, publizitate-kanpainak egitea, blogak argitaratzea, aldizkaria editatzea, jakinarazpen komertzialak igortzea, irudiak eta ikus-entzunezko materialak argitaratzea, eta sare sozialetako jarduera |
Legitimazioa |
|
|
Hartzaileak |
|
|
Nazioarteko transferentziak |
|
|
KORRIKA |
Xedeak |
KORRIKA osatzen duten jardueren eta ekimenen antolaketa, kudeaketa eta zabalkundea, barne hartuta laguntzaile eta boluntarioen kudeaketa, dohaintzen kudeaketa, produktuen salmenta, kontsultei erantzutea, lehiaketa eta zozketen antolaketa, jakinarazpen komertzialak bidaltzea, zabalkunde- eta sustapen-ekintzak egitea, Interneten eta sare sozialetan irudiak eta ikus-entzunezko materialak argitaratzea barne |
Legitimazioa |
|
|
Hartzaileak |
|
|
Nazioarteko transferentziak |
|
|
Itzulpengintza zerbitzuak |
Xedeak |
|
Legitimazioa |
|
|
Hartzaileak |
|
3. Datuak gordetzeko denbora
Erabilera bakoitzean, datuak gordeko dira ezarritako harremanek iraun bitartean, eta, ondoren, legez aplika daitezkeen epeetan eta datuak biltzea eragin zuten helburuak betetzeko behar beste denboraz, bai eta xede horretatik eta datuen erabileratik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar beste denboraz ere. Erabileraren oinarria baimena denean, datuak gordeko dira hura baliogabetu edo datuak ezabatzeko eskatu arte. Erabilera bakoitzerako beharrezkoak diren datuak baino ez dira eskatzen; hortaz, datuok jakinarazi ezean, ezinezkoa izango da eskaturiko zerbitzuak ematea edo ezarritako harremanei eustea.
4. Datuen nazioarteko transferentzia
Datuen erabileran irudiak edota ikus-entzunezko materialak YouTubeko atarian argitaratuz gero, bai eta Twitter, Facebook eta Flickr sare sozialetan ere, datuen nazioarteko transferentzia gertatuko da, eta erakunde hauek jasoko dituzte, hurrenez hurren: Google LLC., Twitter, Inc., Facebook, Inc. eta SmugMug. Erakunde horiek AEBetan dute egoitza eta herrialde horrek ez du Europar Batzordearen egokitzapen-erabakirik ez eta datuen babesaren arloan Europako Esparru Ekonomikoan ezartzen direnen pareko bermerik ere, eta ondorioz, nazioarteko transferentzika DBEOren 49.1 a) artikuluan xedatutakoan oinarrituko dira. Horien pribatutasun-politikak kontsulta ditzakezu. Tratamendu horietarako bereziki interesdunaren adostasuna eskatuko da.
5. Eskubideen egikaritzea
Gure posta-helbidera edo helbide elektronikora (lopd@aek.eus) idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, araudian xedaturiko kasuetan eta baldintzen arabera:
-
Datuak eskuratzeko eskubidea: zure datuak erabiltzen ari diren ala ez jakiteko.
-
Datuak zuzentzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko.
-
Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak erabiltzeari utz diezaioten, besteak beste jada ez direnean beharrezkoak haiek biltzea eragin zuten xedeetarako.
-
Datuak aurkaratzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan datuak erabiltzeari utz diezaioten.
-
Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan datuen erabileraren irismena mugatzeko; hala ere, tratamenduaren arduradunak haiek gordetzen jarraituko du.
-
Datuak eramangarriak izateko eskubidea: aldez aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidal diezazkioten eskatzeko.
-
Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.
-
Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea, interesdunak edo datuen titularrak bere eskubideak bermatu ahal izateko.
Eskubide horiek egikaritzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatu beharko du. Modu berean, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, batez ere zure eskubideak gauzatzean gogobetetasuna lortu ez duzunean.
6. Pribatutasun-politikaren eguneratzea
Datuak babesteko politikaren edukiak aldaketak izan ditzake, gerta daitezkeen lege-aldaketetara edo kontrol-agintaritzen irizpide eta iritzietara egokitzeko.