Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte eragileen ordezkariak Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira «Larrialditik indarraldira» izeneko Adierazpena irakurtzeko.
Azaroaren 9an, Kontseiluak, ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak babestuta, euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuen. Larunbateko agerraldian, urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu
dute Kontseiluko bazkideek. Horretarako, lehen eginkizuna euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea dela azaldu dute. Bestalde, iazko azaroaren 4ko manifestazioaren ondoren adierazi bezala, euskararen normalizazioa berriro norantza egokian jarriko duen akordio sozio-politikoa bideratzeko erantzukizunean berretsi dira, eta adierazi dute 2025a urte garrantzitsua izango dela euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat.
Halaber, 2025eko abendurako mobilizazio sozial handi baterako deia egingo dutela iragarri dute. Azkenik, bide honen parte izatera gonbidatu dituzte herritarrak, erakundeak, agintariak eta eragile politiko eta sozial guztiak. Jarraian, Idurre Eskisabel Larrañaga Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurritako adierazpena. Ikusi hemen.
2024an 15 enpresek egin dute bat Landue-rekin, eta gaur gaurkoz 38 enpresek osatzen dute Durangaldean euskara sustatzeko lan egiten duten enpresen komunitatea.
Landue proiektua Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen du, eta diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Zerbitzua Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ematen du.
Sinadura ekitaldia egin zuten azaroaren 28an Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Baita Mertxe Mugika Ahize-AEKko hizkuntza aholkularia ere.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko bidea
Landue proiektuaren aurtengo nobedade azpimarragarriena izan da eskualdeko Lanbide Heziketako zentro denek bat egin izana. Horrek praktikak euskaraz egin ahal izateko bidea argitu duela azaldu dute sustatzaileek, eta Durangalde mailako erronka
hor kokatu dute. Hain zuzen, arlo horretan egindako esperientzia onak partekatzeko mahai ingurua egin dute ekitaldian.
Landue zerbitzuak urteroko argazkia berritu du gaurkoan. Gaur gaurkoz, honako enpresa hauek osatzen dute Landue komunitatea: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Zornotza LH, Iurreta LH, Maristak, Ibaizabal ikastola, Txirula, Dendak Bai, Durangaldeko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Gure Kide, Bermeosolo, Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK, Hirukobat, Gerediaga elkartea, Begilan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering, Bikain, Ona, Kultiba, Aisilan, Inforlur. Eiser, Eixu Artisauen Elkartea, Urkilan, Macober, Delikatetxe, Oarbeaskoa, Lantegia, Inmediobai eta Kirolene.
Euskaldunon aurkako oldarraldiaren eta faxismoaren gorakadaren aurrean eta Euskararen Errepublikaren alde manifestatzera deitu du Euskal Herrian Euskarazek, abenduaren 7an Durangon.
AEKk atxikimendua adierazi dio agerraldiari, eta dei egin die AEKideei manifestazioan parte hartu dezaten.
Hitzordua dugu, beraz, abenduaren 7an, 18:00etan, Landako Gunean.
Euskara eroso bizitzeko, euskararen errepublika!
Jendaurrean egitasmoaren egitasmoaren bukaera ekitaldia izan da gaur (azaroak 22) Donostian. Bertan erakundeek euskaraz komunikatzeko gidaren aurkezpena egin dute.
Proiektua duela 8 bat urte jaio zen, Soziolinguistika Klusterraren eta EHUren eskutik, eta AEKk bertan parte hartu izan du, jendaurreko komunikazioetan euskaraz (ere) aritzeko baliabideak, tresnak eta jokaerak landu ziren bertan. Erakundeek edota bestelako eragile publikoek beraien ezagutzak eta zalantzak elkarren artean partekatzen ziren, jendaurreko euskarazko komunikazioa errazago, hobea eta eraginkorra egite aldera.
Ekitaldian, Nazio Kontseiluko kide Aize Otaño Lizarraldek eta Komunikazio Saileko kide Helios del Santo Gómezek hartu dute parte.
El colectivo ha anunciado una manifestación nacional el 7 de junio aprovechando la iniciativa “Bagara”.
El pasado sábado, la asociación Gure Esku Dago celebró diferentes actos culturales en las capitales vascas dentro de la iniciativa “Bagara”. Desde AEK-Korrika asistieron Lurdes Etxezarreta y Ane Elordi. Entre otro orden de cosas, aprovecharon la cita para realizar el llamamiento a una manifestación multitudinaria para el 7 de junio bajo el lema “Un pueblo libre, Euskal Herria decide”.
AEK-Korrika se ha adherido a la manifestación y ha recordado que los derechos linguísticos se encuentran también dentro de los Derechos Humanos.
Además de los actos centrales, Gure Esku Dago organizó un bideo maratón virtual de doce horas para representar Euskal Herria en el que AEK-KORRIKA también participó. Aquí el video.
Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.
Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: Lehendabiziko hitzordua atzo, azaroaren 18an, eduki zuten, eta Babilonia (Joan Mari Irigoien) landu zuten. A
Abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala).
Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak.
Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.
Albistea, AIZU! aldizkarian
Toki komunikabideen erronkak aztergai izango dituzte Tokikom Sarien 8.edizioan Artikan. Sariak banatzeaz gain, Tokikomek aukera aprobetxatu nahi izan du sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua partekatzeko. Horretarako, hiru ponentzia mamitsu antolatu ditu, erronka horien artean kokatzen diren hiru gairen inguruan, eta AEKren Artezkaritza Kontseilua gonbidatu dute AEK: gure etxea prozesuaren berri eman dezan, AEKren berregituraketa interesgarria izan daitekeelako Tokikomeko hedabideentzat ere bai. Alegia, aniztasuna galdu gabe, toki komunikabide txikiz osatutako talde bat eraginkortasuna handitzeko hitzaldi praktikoa.
Ekitaldian, Lurdes Etxezarreta Artabek eta Xabi Gartzia Castellek parte hartuko dute. Tokikomeko hedabideetan elkarrizketa egin diete Etxezarretari eta Gartziari. Irakurri hemen.
HUHEZIko Jon Sarasuak Euskararen Gogoetaguneak egindako lanketaz, eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dien paperaz jardungo du, eta ElDiario.es-eko fidelizazio arduradun Ramón Argelinak haien kidetza eta fidelizazio estrategiaz hitz egingo du. Egitaraua, hemen
Gaur, azaroak 15, Baionan prentsaurrekoa egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, Euskal Herri osoko eta Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituzten bi erakundeak, hurrenez hurren. AEKren izenean Ipar Euskal Herriko AEKren lehendakari Maider Heguyk eta Ihintz Oliden koordinatzaileak parte hartu dute.
Azaroaren 9an, European Language Equality Network (ELEN) erakundearen Batzar Orokorrak LARRIALDI LINGUISTIKOARI BURUZKO EBAZPENA onartu zuen Bilbon, aho batez.
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri ditu aipatu ebazpenean onartutako adierazpenak. Ondoren, Sébastien Castet Euskal Konfederazioko kideak Ipar Euskal Herriko euskararen egoeran eta beharretan sakondu du. Euskalgintzaren Kontseiluaren webgunean Konfederazioaren oharra.
Gaur (azaroak 13) Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren lehendakariarekin, Ibone Bengoetxea Lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekin, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordearekin eta Ion Muñoa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin bilera egin dugu, Elkar Taldearen Adunako egoitzan. Euskalgintzaren Kontseilutik Idurre Eskisabel idazkari nagusia, Aize Otaño lehendakaria eta AEKko Artezkaritzako kidea, eta Joanmari Larrarte zuzendaritzakidea eta Elkar Fundazioko lehendakaria izan dira.
Kontseiluko ordezkariek euskara eta euskaldunen komunitatea larrialdi linguistikoan daudela adieraztera eraman dituzten arrazoien berri eman dute bileran.
Halaber, bi aldeak bat etorri dira momentu honetan euskararen normalizazio eta biziberritzeak dituen erronka handien inguruko diagnostikoan, baita horiei aurre egiteko ezinbestekoa zaiela erakundeen eta gizarte eragileen arteko elkarlana bultzatzea eta elkarlanean aritzea.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt