Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza EusLiderrak tailerrak eskaintzen.
Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin elkarlanean.
Dakizuen bezala, Kirola eta Naturaren egitasmoaren barruan, 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa Mairuelegorreta kobazulora egin zuten. Bigarrena, Itxinara.
Hurrengo hitzordua, Zugaztietan (Trapagaran) izango dute, apirilaren 21ean. Bertan oinarrizko orientazio-arauen ikastaroa burutuko dute. Izena emateko HEMEN apirilaren 18a baino lehen.
Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar
dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; hala, euskarak hiztun berri asko irabazi ditu azken hamarkadetan, eta, horien artean, hainbat eta hainbat euskaltegietatik atera dira.
Pandemia-garaian, despistaturen batek galdetu izan digu ea zer moduz gauden, ea aurten dena geldirik dugun, ikastaroak aurrera eraman ezinean... Bai, zera! Osasun-neurriak errespetaturik, ohiko ikastaroekin jarraitzen dugu; hori dela eta, nabarmendu nahi dugu aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina. Biba zuek!
Euskal Herrian nahiz munduko hainbat tokitan, aurten 40.000tik gora herritar dabiltza euskaraz komunikatzeko bidea egiten, bai horixe!
Hala eta guztiz ere, argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: Euskal Herriko herritarren % 55 erdaldunak dira, eta, beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu.
Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Zuen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiaraziko ditugu, nola ez!
Alta, hori ez da nahikoa izango, euskarak herria behar baitu; helduen euskalduntze-mugimendua sustatzeko eta euskaltegiei bultzada emateko, denok egin dezakegu geure ekarpena: egunero eta aukera dugun guztietan euskara erabiliz eta prestigiatuz, jendea euskaltegietara joan dadin animatuz, matrikulazio-kanpainak sustatuz, euskaraz bizitzeko nahia plazaratuz...
Gaur, horren lekuko, Euskal Herriko 80 txokotan baino gehiagotan elkartu gara, milaka herritar aldi berean, eta euskararen lekukoa kalera atera dugu, “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” aldarrikatzeko. Eskerrik asko!!
Bestalde, gaurko eguna ez dugu kasualitatez aukeratu; izan ere, Korrika atzeratu behar izan ez bagenu, gaur bertan bukatuko zatekeen, baina azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten.
Esan bezala, Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22. KORRIKA egin ahal izateko.
22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta zuon guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula zuengandik. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.
Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA! Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA!
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!
Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera euskaraz argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagokikoak. Lana Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaltzea dute helburu. Hori bai, edozeinen eskura dago sarean doan.
Plazara Goaz euskara elkarteak sustatu du itzulpena eta Euskaratuk, AEKren Itzulpengintza eta Zuzenketa zerbitzuak, itzuli du. Lorea Agirreren hitzaurrea dauka.
Nafarroako hegoaldeko produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari da, eta gero eta gehiagok egiten dugu bat gose hori asetzeko Errigora ekimenarekin. Hala, aliantza zein harreman berriak sortzen ari dira eta, euskararen normalizazioan aurrera egite aldera, laster barru euskaraz ikusiko ditugu ekoizleen webguneak. Horietako zenbait AEK-Kulturgintza Itzulpen Zerbitzuak ekarriko ditu euskarara; ondokoenak, kasu: María Jesús Kontserbak, Escolar Kontserbak, Olioaren Etxea eta Nuestra Señora del Rosario Upategiak.
ESKERRIK ASKO ZUEN BULTZADAGATIK!
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
MONDRAGON UNIBERTSITEA
EMAKUNDE
BERRIA
ELKAR
ETXEPARE INSTITUTUA
CCOO EUSKADI
BAI&BY
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
ELA
GURE ESKU DAGO
EHIGE
SORTZEN
GARABIDE
UEMA
UDALBILTZA
ETXERAT ELKARTEA
MAIZPIDE BARNETEGIA
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
KONTSEILUA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
ELHUYAR
IKASTOLEN ELKARTEA
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: FAMILIA ARLOKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK
www.jolasparkeak.eus Euskal Herriko jolasguneen eta jolas parkeen bilduma
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: FAMILIA ARLOKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK
http://eranafarroa.eus/ Filmak euskaraz, app-ak, marrazki bizidunak, jostailuak, musika, ipuinak, gomendatutako liburuak...
Euskal Encodings: bisitariak euskarazko filmeak eta telesailak deskarga ditzake.
http://www.katalogoa.eus/ Euskarazko produktuen katalogoa
www.katalogoa.eus/gazteak Euskarazko produktuen katalogoa (12-16 urte)
Azkue fundazioak garatu dituen online jolasak: http://www.azkuefundazioa.eus/azkue-fundazioa/gure-proiektuak/online-jolasak
Multimedia jolasak (Ikastolen Elkartea) https://multimedia.ikastola.eus/
Gorputza Hezkuntza etxean: https://sites.google.com/view/ghetxean/ataria?authuser=0
https://www.luretaametshistorian.eus/ LUR eta AMETS egitasmoa: liburuak, jolasak, filma...
Haurrei ipuinak kontatzeaz hitz egiten d
Herrian (4-10 urte)
Code.org https://code.org/ programazioa ikasteko ataria.
https://www.jakindun.com/ Jakindun, matematika edota zientziaren ezagutzak hobetzeko euskara hutsezko plataforma
uen artikulua: https://www.berria.eus/paperekoa/1909/038/001/2019-12-14/ipuinezko-zilbor-heste-bat.htm Bertan, besteak beste, bi webgune gomendatzen dira: www.galtzagorri.eus eta https://www.mondragon.edu/eu/revistas-publicaciones/guia-literatura-infantil-juvenil
APP-AK:
Edabearen bila (10-12 urte)
Euskal kartak (10-12 urte)
Historia aldatu zuten neskatoek (10-12 urte)
Hitz bihurriak (+5 urte)
Margo Txiki (+5 urte)
Puzzle quiz (+5 urte)
Baserriko abenturak (4-10 urte)
Bitxikeriak (+5 urte)
Herrian (4-10 urte)
Code.org https://code.org/ programazioa ikasteko ataria.
https://www.jakindun.com/ Jakindun, matematika edota zientziaren ezagutzak hobetzeko euskara hutsezko plataforma
Basajendea ipuin interaktiboa: https://sustatu.eus/pernan/1355335660
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt