2024an 15 enpresek egin dute bat Landue-rekin, eta gaur gaurkoz 38 enpresek osatzen dute Durangaldean euskara sustatzeko lan egiten duten enpresen komunitatea.
Landue proiektua Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen du, eta diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Zerbitzua Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ematen du.
Sinadura ekitaldia egin zuten azaroaren 28an Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Baita Mertxe Mugika Ahize-AEKko hizkuntza aholkularia ere.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko bidea
Landue proiektuaren aurtengo nobedade azpimarragarriena izan da eskualdeko Lanbide Heziketako zentro denek bat egin izana. Horrek praktikak euskaraz egin ahal izateko bidea argitu duela azaldu dute sustatzaileek, eta Durangalde mailako erronka
hor kokatu dute. Hain zuzen, arlo horretan egindako esperientzia onak partekatzeko mahai ingurua egin dute ekitaldian.
Landue zerbitzuak urteroko argazkia berritu du gaurkoan. Gaur gaurkoz, honako enpresa hauek osatzen dute Landue komunitatea: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Zornotza LH, Iurreta LH, Maristak, Ibaizabal ikastola, Txirula, Dendak Bai, Durangaldeko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Gure Kide, Bermeosolo, Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK, Hirukobat, Gerediaga elkartea, Begilan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering, Bikain, Ona, Kultiba, Aisilan, Inforlur. Eiser, Eixu Artisauen Elkartea, Urkilan, Macober, Delikatetxe, Oarbeaskoa, Lantegia, Inmediobai eta Kirolene.
Eskuara proiektua Lanabes programaren barruan sortutako ekimena da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta 50 langile baino gehiagoko Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza-berdintasuna bultzatzea du helburu.
IZA Igogailuak enpresa ere batu da egitasmora, euskararen erabilera sustatzeko langileen artean, eta Ahize Zerbitzuaren laguntza izan du: hasteko, egoeraren eta beharren oinarrizko argazkia egin dute, eta beharren eta aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartu ditu.
EusGara proiektuari esker, eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hiru konpromiso hartu dituzte:
EusGara proiektua
Errota Fundazioak AEK-AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara sustatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. Egun, 30 bat enpresa daude EusGara komunitatean.
Argazki-montajea: Errota Fundazioa
Orain hasi eta abendura arte iraungo du Zumaian euskararekin zer? prozesuak. Udalak hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa landuko du, Ahize hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin
Herritarrekin batera diseinatuko dute plan berria Udalak eta AHIZEk, bi fasetan: lehenengo, aste honetatik aurrera galdetegi bat zabalduko dute; gero, azaroan, arlokako lan-saioak egingo dituzte. Diiseinua abendurako prest izango dutela uste dute prozesuaren bultzatzaileek, eta ondo bidean, datorren urteko otsailean gizarteratuko da plan berria, Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan.
Zumaia udalerri euskaldun gisa indartzea du helburu prozesu honek, eta, bide horretan, herritarrak aktibatzea.
Atzo, irailak 11,prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten Aitor Manterola euskara zinegotziak eta Araitz Muguruza Ahizeko teknikariak, Zumaiako eskola eta elkarteetako ordezkarien aurrean.
Gehiago irakurri hemen.
Arabako enpresak euskarara gerturatzeko lanean jarraitzen du Lanabes egitasmoak, eta horren lekuko da martxoaren 11n Arabako Merkataritza Ganberan egin den Arabako Enpresen Foroa. Guztira 24 enpresek hartu dute parte bertan, eta horiek guztiek jaso dute lehen eskuko informazioa. Lurraldeko enpresetan zein eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko eskura dauzkaten tresnen inguruan hitz egin dute foroan, baina bertaratu diren kideentzako interes berezikoa izan da IRSE eta EDIREN enpresen solasaldia.
Horrela, Lanabes egitasmoaren babesarekin 2023ko irailean sortu zen Eskuara programa 50 langiletik gorako Arabako enpresetan euskara sustatzeko xedez ari da. Hain zuzen ere, Eskuara zerbitzuak eskaintzen duen doako aholkularitza jasotzen ari dira Irse eta EDIREN, eta horri esker ari dira hizkuntza irizpideak lantzen.
Arabako Enpresen Foroan azaldu ahal izan dute beren eskarmentutik zelako garrantzia duen enpresan euskara kudeatzen hastea.
Estitxu Sarachok EDIREN enpresaren izenean hitz egin du: “Lan giroa gaztelaniaz zegoen gure enpresan, baina belaunaldi berriek euskaraz hobe identifikatzen genuen elkar; garrantzitsua izan da lanketa egiten hastea”. Psikoterapiako kooperatiba bat da EDIREN, eta pertsonekin aritzen diren heinean hizkuntzak euren lan-tresnak direla esan du Sarachok. “Orain arte lan asko geneukan eginda, baina ordenatzea falta zitzaigun; eta orain hizkuntzak modu kontzientean erabiltzen hasteko bidea hasi dugu”. Dionez oinarri komun batzuk jartzeko lagundu die prozesu horrek.
Esku-hartze sozialen arloan aritzen den kooperatiba da Irse Araba, eta bertako ordezkari moduan hitz egin du Ane Agirrek. EDIREN kooperatiban gertatzen den moduan, orain arte hainbat eremutan euskarazko eskaintza bazeukaten, baina kontu puntualak ziren: “Euskara gure erakundean txertatu nahi genuen, baina modu ordenatuan egin nahi genuen”. Horregatik ari dira hizkuntza irizpideak lantzen Eskuara programarekin. Zerbitzuak orientazioa eskaini diela azaldu du, eta horrek berarekin ekarri duela lasaitasuna. Aurrera begira barrura begirako komunikazio asko aldatuko direla aurreikusi du, batez ere belaunaldi berriak elebidunak izango direlako, eta horrek “bilerak pixkanaka gehiago euskaraz” izatea ekarriko du. Hizkuntza irizpideen dokumentua lantzen ari dira eurak ere, eta etorkizunean ziurtagiriren bat lortzea espero du Agirrek.
Enpresetan halako lanketak egiteko, ordea, erakunde publikoek hainbat laguntza eskaintzen dituzte. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan elikatzen duten LANABES ekimenetik, esaterako, hizkuntza aholkularitza eskaintzen dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere enpresetan euskara sustatzea helburu duten proiektuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu Lanhitz programaren bidez. Arabako Enpresen Foroan elkartu diren 24 enpresetako ordezkariek horien inguruko xehetasun teknikoak jaso dituzte erakundeetako ordezkarien ahotik.
EUSKARAK ENPRESAN IZAN BEHAR DUEN LEKUA ZEHAZTEN
Arabako Enpresen Foroan esperientzia positiboak entzuteaz gain, lan egiteko tartea ere egon da. Zazpi taldetan banatu dira bertaratutako enpresak, eta denen artean hausnarketa egin dute adosteko Arabako enpresetan euskarak zein leku eduki beharko lukeen. Aurreko foroan hasi zuten lanketa hori, eta oraingo honetan jarraipena eman zaio orduan esandakoak osatuz. Horrez gain, Arabako enpresetan euskara txertatzeko adibide positiboak ere jaso nahi izan dituzte.
AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, besteak beste, Enpatikonomia jardunaldia antolatzen. Jardunaldi horietan, ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa sustatu nahi da. Talentuaren erronka eta lanaren zentzua izango dira 4. edizioko mintzagai nagusiak
Aurtengo jardunaldia martxoaren 15ean izango da Oiartzungo Zinealdean, goizeko 09:00etan hasita. Jardunaldiak lanaren zentzua eta talentuaren erronka izango ditu ardatz. XXI. mendeko enpresek duten arazo nagusietakoa bati helduko zaio, eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta praktika onak baliatuz, talentua nola sortu, garatu, elikatu, eutsi, zaindu, erakarri… ikusi ahal izango da. Hizlarien artean izango dira Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon unibertsitateetako ikerlariak; GFA, SPRI, ADEGI eta Olatukoopen ordezkariak; Lanbide Heziketako irakasleak, gazteak eta sindikalistak; Bai Euskarari Elkartea, Erakidetuz lantaldea eta praktika onak azalduko dituzten enpresak: Fundiciones Aizpurua, ABB-Niessen, Salto eta Oreka IT.
Jardunaldia euskaraz izango da eta hain zuzen ere, euskara eta hizkuntzen kudeaketa egokia talentua erakartzeko eta zaintzeko tresna izan daitekeela azalduko dute, besteak beste (Ikus egitaraua). Jardunaldiaren amaieran, halaber, aitortza berezia egingo zaie euskara normalizatzeko era bateko edo besteko urratsak egin dituzten eskualdeko enpresei.
Bertaratu nahi baduzu, eman izena!
Jardunaldia streaming bidez ikusi ahal izango da EITBren laguntzarekin. Ikusi nahi baduzu, egin ezazu esteka honen bidez.
Jardunaldiaren aurretik, galdetegi digital anonimo bat sortu da lanbide heziketako ikasleek, langileek eta herritarrek, oro har, lanaren zein alderdi baloratzen duten gehien ezagutzeko. Galdetegia oso laburra da eta anonimoa da (Bete galdetegia).
Horretaz gain, talentuari eskainitako web atala sortu da Oarsoaldaren web gune nagusiaren barnean. Web horrek gaiari buruzko topaleku izan nahi du enpresentzat eta gaiari buruzko interesa duten banakoentzat; artikuluak, hausnarketak, lan akademikoak, liburuak, hitzaldiak, audioak, bideoak eta abar aurkitu ahal izango dituzte bertan. Nahi duen orok zabalik du bertan parte hartzeko aukera eta, hala, atal hori elikatzen laguntzekoa.
Azkenik, jardunaldiaren ondotik, apirilaren 19an, gaiari buruzko lan-ondoko bat antolatuko da. Gaiaren inguruan hizketan eta hausnarrean jarraitu nahi duten pertsona eta eragileei zabalik egongo da. Modu hurbilago eta informalago batean solasean aritzeko aukera emango du ekitaldiak eta eskualde honetarako ideiak, ildoak eta elkarlanak josteko aukera eman dezakeela sinetsita daude agentziako arduradunak. Ahize AEK-ko teknikariek dinamizatuko dute saioa.
Ostegunean (otsailak 22) AHIZEren Landue egitasmoaren online foroa egin zen, eta euskara enpresetan sustatzeko dirulaguntzen berri eman zuten.
Durangaldeko 30etik gora eragilek, enpresek eta erakundek hartu dute parte bertan. Euskara Durangaldeko eremu sozioekonomikoan sustatzeko proiektua da Landue, eta 2023az geroztik arlo horretako informazioa partekatzeko foroak egiten ari da. Hitzorduan gai ugari landu ziren, baina enpresentzako interesekoena izan zena dirulaguntzen ingurukoa izan zen. Izan ere, enpresetan euskara sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzeko programak dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailak, eta erakunde bakoitzeko arduradun batek horien inguruko informazioa eskaini zuten. Aldundiko Nestor Atxikallende teknikariak azaldu zuenez, 20.000 euroko aurrekontua izan dute 2023ra arte, baina urte hartan aurreikusitakoaren bikoitza banatu zutenez, aurten partida hori 50.000 euroraino handitu dute. Iaz Bizkaiko 25 enpresei eman zieten laguntza ekonomikoa. Aldundiaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta martxoaren 15era arte dago horietara aurkezteko aukera.
Gorbeialde landa garapeneko elkarteak euskara sustatzeko proiektu berri bat jarri du martxan: Errotik. Arratiako eta Hego Nerbioiko landa eremuan eta turismoan euskararen erabilera sustatzeko helburua du, eta doako zerbitzua emango die lehen sektoreko ekoizleei zein turismoko establezimenduei. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu duen proiektua irailean jarri zen martxan, eta dagoeneko 11 ekoizle eta establezimenduri ematen die zerbitzua.
Landa eremuan dauden hainbat enpresetan hutsunea dagoela ikusi zuen Gorbeialde elkarteak. Izan ere, Arratia Nerbioi eremu euskalduna da, baina turismoaren eremuko establezimendu askotan zein lehen sektoreko ekoizle askok ez dute maiz euskararen presentzia bermatzen. Horregatik, kasu askotan eskualdeko errealitate linguistikoaren islarik ez da ikusten turismoan zein landa eremuan dauden enpresetan, eta horregatik erabaki du Gorbeialdek hizkuntza kudeaketaren eremuan eragiten hastea.
Proiektuaren jatorria lehenagotik dator, ordea. 2022. urtean pilotaje bat abiatu zuen Arratiako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzen duen eusGara zerbitzuak Gorbeialde elkartearekin elkarlanean, eta bi hotelekin lan egiten hasi ziren: Zuhaitz Etxeak eta Etxegana spa & hotel. Hainbat lan egin ziren orduko hartan: bezeroei ematen zaizkien eskuorriak itzuli, menuak euskaratu, hizkuntza paisaian eragin, sare sozialetan euskararen presentzia bermatu... Lanketaren balorazio positiboa egin zuten alde guztiek, eta proiektu propioa sortzeko aukera zegoela ikusi zuen Gorbeialdek.
eusGararen eragin eremua industria arloko enpresak dira ordea, eta landa garapenean eragiteko aukera mugatua dauka. Gorbeialdek Bizkaiko Foru Aldundiarengana jo du proiektuaren finantzazioa topatzeko, eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzarengana zerbitzu teknikoa jasotzeko. Bertako aholkulariak emango die laguntza landa garapeneko eta turismoko establezimenduei. Honako zerbitzu hauek eskainiko dizkie: itzulpenak, hizkuntza aholkularitza, trebakuntza saioak, hizkuntza ohituretan eragiteko laguntza, dirulaguntzeten kudeaketa...
Hauek dira, oraingoz, Errotik proiektuarekin bat egin duten establezimendu zein ekoizleak: Hikei, Areatza hotela, Ubideko Herriko taberna, Etxegorri ostatua, Artiñano etxea, Zeberioko Taberna zaharra, Ermitabarri apartamentuak, Zuhaitz Etxeak, Etxegana hotel & spa, Urduña museoa eta Askibil gaztandegia.
Aurten arte Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia izan zena Euskararen erabileraren aitortza ekitaldia bihurtu da. Asteazken honetan egin den hitzorduan bi aitortza sari banatu dira: euskararen kudeaketa saritzen duen Bikain batetik, eta euskararen erabilera sustatzeko lehen pausoak ematen ari diren enpresak aitortzeko Harrobi ziurtagiria bestetik. Eusko Jaurlaritzak banatzen ditu biak, eta Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian 37 entitate publiko zein pribatuk jaso dute saria euskararen erabilera sustatzeko egiten duten lanagatik.
Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako kideak ere Euskararen erabileraren aitortza ekitaldian egon ziren, eta aitortza jaso zuten 37 entitatetik seik eurekin egiten dute hizkuntzen kudeaketa. Harrobi diploma Ahize-AEK-ko aholkulariekin lan egiten duten sei enpresek jaso zuten: Lantegi Batuak, Ondoan, Bruss, Behingoz, Ekolur eta Katea Legaia. Bikain ziurtagiriko oinarrizko maila lortu du, bestalde, aholkularitzarekin lan egiten duen Ludoland-ek.
AHIZE-AEK-ko hizkuntza aholkulariek Arabako Enpresen Foroa antolatu eta bertan parte hartu dute.
Maialen Begiristain Eskuara egitasmoaren inguruan mintzatu zen. Proiektuaren helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatuta.
Informazio gehiago albiste honetan.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt