Konfinamendu garaian ere irakurketa atsegina nahi? Euskara ikaslea bazara edo ez bazara, AIZU! aldizkaria irakurtzera animatzen zaitugu. Apirileko alean elkarrizketa interesgarriak Felix Zubia medikuarekin eta Lian muralgilearekin.
Askotariko albisteak eta erreportajeak: Hizkuntza lankidetza; Landa eramuko zaporea hiriaren bihotzean; Iruña-Veleian, lurrak hitz egiten jarraitzen du; AZIAtik bizia!...; komikiak, denbora-pasak, kultur nobedadeak...
Hori eta gehiago, apirileko AIZU! aldizkarian. Den-dena sarean! Deskargatu alea HEMENDIK.
Eta gogoan izan, aldizkariaren azken 67 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue.
OHARRA:
Honako ikastaro hauek eskainiko ditugu, apiriletik aurrera, online: boga ikastaroak, itzulpegintza ikastaroa, eta azterketak prestatzeko ikastaroak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2).
Informazioa eta izen-emateak: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Ikastaroen ezaugarriak:
BOGA ikastaroak
Boga metodologia oinarri hartuta online ikastaroak.
Hiru hilabete (72 ordu, 222 €), sei hilabete (144 ordu, 444 euro)
Mintza-saioak aparte kontratatu behar dira (ordubete astero).
Solteak (43,75 € ordua) eta taldean (5 pertsona gutxienez; 8,75 euro ordua).
Hasierako unitate baten eredua hementxe.
Itzulpengintza ikastaroa. Apirilaren 20etik ekainaren 19ra.
30 orduko ikastaroa. 246 €. Programa hemen.
Azterketak prestatzeko 30 orduko ikastaroak.
30 orduko ikastaroak. A1etik C2 atarikora: 161 €
30 orduko ikastaroa, C2 201 €
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin zuen martxoaren 28rako.
Une honetan ezarritako larrialdi egoeraren ondorioz, ezinezkoa da bazkideon osasuna zaintzeko eskatzen diren segurtasun bermeak betetzea eta, ondorioz, 2020ko martxoaren 17an burututako Artezkaritza Kontseiluaren bileran OHIKO BATZAR NAGUSIA ATZERATZEA erabaki dugu.
Larrialdi egoera hau normaltzen denean, deituko dugu berriro.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia
Bilbon, 2020ko martxoren 17an
AEK-k aldekotasuna adieraziko dio Gure Eskuk, gainontzeko eragileekin batera, martxan jarri duen Hamaika Gara herri ekimenari.
Altxa. Sinatu. Erabaki.
Duela hiru egun, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egin zien Euskal Herriko eragile nagusiei, Covid-19 gaitzak sortu duen egoeraren aurrean; bertan, eskatzen du mahai tekniko bat osatzea, berrogeialdiak larritutako krisi-zaintzari heltzeko. AEKn ere bat egiten dugu manifestu horrekin, eta, ere berean, mugimendu feministari nahiz Euskal Herriko eragileei geure prestutasun osoa erakusten diegu, eman behar diren urratsetan parte hartzeko.
Aurten adierazi genuen bezala, AEK-k abian du lau urteko berdintasun-plana, egunerokoan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz, hel diezaiogun. AEK-k indarrean du 2019-2023 epealdirako berdintasun-plana
Gobernuaren azken adierazpenak direla eta, Iparraldeko AEK-k ere neurriak hartu ditu, bere langileen seguritatea bermatzeko. Harremana mantentzeko, langileek zerbitzua etxetik segurtatuko dute.
Zuen usaiako solaskideekin harremanetan segitzen ahalko duzue : Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. // 05 59 56 52 25 telefonoan edo web-orri honen bukaeran dagoen galdetegia bete.
Cette année, il y aura aussi des stages d'été. Par exemple, voici l'offre des stages d'été en ligne. D'autre part, la situation anormale que nous vivons fait que nous ignorons comment se dérouleront ces stages. Nous étudions la possibilité de réaliser des barnetegis et vous trouverez ici les dates et la possibilité de nous contacter. D'autre part, il y aura des stages d'été dans les Gau eskola, bien que nous ne sachions encore de quelle manière. Si vous le souhaitez, appelez ou envoyez un message à la Gau eskola la plus proche, voir.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt