Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Print Friendly, PDF & Email
05
Juil

Hitzekin: denok euskara doan

Hitzekin izan zen 22. Korrikaren leloa: hitza eta ekintza. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua zela aldarrikatu nahi izan genuen; orain dela unea: euskara, hitzetik ekintzara. Aldekotasunetik konpromisora jo behar da, eta konpromisotik eragitera, erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzaten jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Hori dela eta, Korrikaren ingurumarian, esate baterako, dinamika bat abian jarri genuen doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra ere jorratzeko. Gakoa oso argia da: euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izatea.

Azken batean, Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, giltza izango da helduen artean euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere.

Zenbait ekimen proposatu ditugu dinamika abiatzearekin batera, helburua bistaratzeko, eta aurrerapausoak emateko eta erdiesteko. Batetik, lan-munduan, Denok euskara doan. Langileok prest izenekoa: AEK-Korrikatik elkarlan-bide bat landu dugu ELA nahiz LAB sindikatuekin, eta heldu den ikasturterako doako ikastaro laburrak antolatuko ditugu, hainbat lantokitan prest dauden langile-taldeekin. Berez, urtero eta Euskal Herriko lantoki askotan ezaguna den dinamika biderkatu nahi dugu ekimen horren bidez. Edonola ere, gehiagorengana iritsi nahi dugu, eta, batez ere, dinamikaren xedea bistaratzea da asmoa, ekintza praktiko horien bidez. Aurkezpenean langileek eurek adierazi zutenez, euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-mundua, eta berau euskalduntzeko urrats zehatzak aldarrikatu zituzten: «Behar-beharrezkoa da langile guztiei euskara ezagutzeko bideak zabaltzea, horretarako denbora ziurtatzea eta zerbitzu hori doakoa izatea».

Bestalde, Donibane Garaziko adierazpena ere ezagutzera eman genuen. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean; hauek dira adierazpenaren sinatzaileak: Batuz Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza eta Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, Hegoalde euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia eta Maizpide.

Adierazpen horren bitartez, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten zaie, bertan hauxe jasota: «Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria».

Egun hauetan, hain zuzen ere, bilera bana egingo dugu lurralde administratibo bakoitzeko erakundeekin (Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa), proposamen horri heltzeko.

Berdintasunaren eta kohesioaren izenean, jendarteak euskal hiztun berriak behar ditu, eta justiziazkoa da euskara doan ezagutzeko eskubidea errealitate bihurtzea.

Print Friendly, PDF & Email
05
Juil

Udako AIZU! aldizkaria hemen da!!

Kalean da udako AIZU! Nahia Zubeldiari eta Fernando Alberdiri elkarrizketak; udan Euskal Herria ezagutzeko proposamenak... eta beste kontu ugari.
 
Segi berehala liburu-denda edo kioskora, edo harpidetu http://aizu.eus webgunean!!!
Print Friendly, PDF & Email
01
Juil

Stages d'été 2022

Cet été , AEK vous propose deux formules de stages : cours en journée ou immersion avec internat. Pour tout niveau (de A1 à C1)

Inscriptions et informations: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. /06 20 11 63 51

stages zuzenduta

Print Friendly, PDF & Email

IBILTARIA 2022

Udako ibiltariak pandemia aurreko erritmoa hartu du, zorionez, eta, dagoeneko, 2022ko datak zehaztuta ditugu:

    Oinez. Uztailaren 16tik 31ra.
    Bizikletaz. Abuztuaren 1etik 15era.

Prezioak, ibilbideak eta izena ematea > https://praktikatu.eus/ibiltaria

Print Friendly, PDF & Email
20
Jui

Metro Bilbaoren hizkuntza irizpideak

Ostiralean, Metro Bilbaoren hizkuntza irizpideak aurkeztu ziren Bidebarrietako Liburutegian. 

Ahizeko Mikel Urdangarinek saiotxo bat emango du Hizkuntza kudeaketaren inguruan
Print Friendly, PDF & Email
02
Jui

Mintzodromoa online

Ekainaren 10ean, E-uskaltegian mintzodromoa egino dute.  Hainbat ikasle ari da AEKn -munduan zehar zein Euskal Herrian- online ikastaroetan- eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, ikasleak eta euskaldunak elkartu dituzte, solasean jarri eta euskaraz aritzeko. Egunerokotasuna duten gaiak landuko dituzte. Nahi duen orok izena eman dezake.

Izena emateko azken eguna hilaren 7a izango da, hemen (aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri)

Print Friendly, PDF & Email
17
Mai

EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA

Eguna 2022ko uztailaren 1a

Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.

Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua.

Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (irakasleen lan-jarduna, hautaketa prozesuak, Korrika...)

Laugarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.

Bosgarrena.- Artezkaritza Kontseiluaren berritzea.

Seigarrena.- Zaintza Batzordearen berritzea.

Zazpigarrena.- Helegite Batzordearen Berritzea.

Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria

Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

Bilbon, 2022ko maiatzaren 17an.

Print Friendly, PDF & Email
10
Mai

Euskara Aurrera!! Maitzaren 21ean, denok Donostiara!

Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu. Egoera honek, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana eta akordio berriak behar ditu. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu.

Euskara aurrera euskararen aldeko ekinbidea aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat euskaltzale ezagunek, Donostian. Eta maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta manifestazioa eginen zutela iragarri ere bai. Mobilizazioan parte hartzera deitu zituzten euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak.

Adierazpenarekin bat egin dutenak: Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Jakin, Elhuyar, Pantailak Euskaraz, Maizpide, Bai Euskari Elkartea, UEMA, Elkar, Ikastolen Elkartea eta AEK-k

Beraz, badugu beste hitzordu bat, gorde data eta lau haizetara zabaldu deialdia.

Hitzetik ekintzetara pasatzeko unea da. Hitzek hizkuntza, ekinak herria.

Print Friendly, PDF & Email
09
Mai

Hitzaren eta ekintzaren urtean Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

Hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela 2022a azaldu zuten urte hasieran Korrika eta Euskaraldiko arduradunek. Izan ere, urte berdinean ziren burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek bat egin zuten hitzaren eta ekimenaren garrantzia azpimarratzeko orduan. Ideia hori berretsi dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijo eta AEKko koordinatzaile Alizia Iribarrenek. Bi ordezkariokin batera parte hartu du gaurko prentsaurrekoan Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak, Maddi Juanikorenak.
Pandemiak bi urtetan eragindako etenak inoiz baino nabarmenago agertu du euskararen normalizazioak gizartearen aldekotasun eta bultzadaz gain, hiztunen praktika linguistiko eraldatzaileak eta era guztietako erakundeen urrats sendoak behar dituela. Horregatik, 2022 urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.

Donostian bertan Korrika amaitu zenetik hilabete betetzear dela, Alizia Iribarren AEKko koordinatzaileak gogora ekarri du 22. Edizioa aurkeztu zutenetik adierazi eta balorazioan ere azpimarratu zutena: “Korrika egitea helburu bat zen, normaltasunez gauzatu ahal izatea, alegia. Euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzera, eta horren aurretik, hilez hil, tokian tokiko batzordeak osatu, herrietan ekintzak antolatzea, Euskal Herriko agenda politiko eta komunikatiboan euskarak toki esanguratsua hartzea”. Iribarrenen iritziz “oso Korrika garrantzitsua izan da, egin dugulako, eta, era berean, zer esanik ez, bizitakoa ikaragarria izan delako: jendarteak erakutsi duen “herri gogoa” zinez indartsua izan da eta gure ustez oso garrantzitsua da Korrikak bistaratu duen energia sozial hori Euskaraldian ere egotea”. Besteak beste, bi ekimenak zinez erabakigarriak direla azpimarratu du AEKko koordinatzaileak, “euskararen dinamika soziala hauspotzeko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko eta hizkuntzaren biziberritzean urrats sendoagoak eman daitezen aldarrikatzeko”.

Korrikaren 22. edizio jendetsu eta gogoangarria aurten antolatuko diren gainontzeko ekimenetarako akuilu izango dela esan du Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak. Korrikak gizartean utzi duen energia eta aktibaziorako olatua euskararen erabileran, ezagutzaren unibertsalizazioan eta euskararentzako gune erosoak zabaltzen urratsak ematen jarraitzeko baliatu beharra azaldu du Urkijok. Euskaraldiak horretan ekarpena egin nahi duela azaldu du eta aurten belarriprest eta ahobizien hizkuntza ohituretan eragiteaz gain, nabarmendu du era guztietako entitateei euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko neurri zehatzak hartzea eskatuko zaiela.
Euskaraldia batzordeak martxan jartzen hasiak daudela eta herriz herri aurtengo ariketa sozialaren aurkezpenak egiten ari direla azaldu du Goiatz Urkijok. Herritarrak batzordeetan partaide aktibo izateko gonbitea eginez eta Euskaraldian parte hartzeko deia eginez amaitu du bere hitzartzea.
Korrika eta Euskaraldia moduko ekimenen antolaketan herritarrek duten garrantzia azpimarratu du Maddi Juanikorena Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak. Azken bi urteetan batzordeen eta euskalgintza antolatuaren lana normaltasunez garatzeko egon diren zailtasunak aintzat hartuta, aurten berriro herri ekimenak martxan egotea eta batzordeak indartsu aritzea garrantzitsua izango da. Euskaraldia batzordeek aurten belarriprest eta ahobiziei euskarazko hizkuntza praktikak indartzeko tresnak eskaintzen ahalegin handia egingo dutela azaldu du Juanikorenak. Era berean, tokian tokiko entitateetan euskararen erabilera areagotzeko urratsak eman ditzaten herrietako batzordeak proposamenak lantzen ari direla ere azaldu du.

EUSKARALDIA: HURRENGO DATA GARRANTZITSUAK
• Maiatzak 18: entitateek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Irailak 29: belarriprest eta ahobiziek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Azaroaren 18tik abenduaren 2ra: EUSKARALDIA

Mezua bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.